peoplepill id: estepan-aldamiz-etxebarria
EA
Spain
4 views today
4 views this week
Estepan Aldamiz-Etxebarria
Basque journalist and TV presenter

Estepan Aldamiz-Etxebarria

The basics

Quick Facts

Intro
Basque journalist and TV presenter
A.K.A.
Estepan Aldamiz-Etxebarria Leizaola
Places
Work field
Gender
Male
Birth
Place of birth
Caracas, Venezuela
Age
69 years
The details (from wikipedia)

Biography

Estepan Aldamiz-Etxebarria Leizaola (Caracas, Venezuela, 1956) euskal kazetari eta telebistako aurkezlea da. Euskal Telebistaren sortzaileetako bat izan zen, eta 36 urteko lana gauzatu zuen etxe horretan, 2018ko abenduan erretiroa hartu zuen arte.

Familia, bizitza eta ikasketak

Amona Maria Azpiazu zuen, eta aitona Ricardo Leizaola Sánchez, editore eta inprimatzaile donostiarra, Argia astekariaren eta El Día egunkariaren bultzatzaile nagusietako bat. Jesus Maria Leizaola lehendakariaren anaia zen, gerra zibila zela eta 1940an Venezuelara erbesteratu zen eta Caracaseko Euskal Etxearen sortzaile izan zen. Bikoteak 9 seme-alaba izan zituzten, tartean Estepanen ama Itziar. Lehenengo Ricardo erbesteratu zen, Maria eta seme-alabak Ipar Euskal Herrian bizi izan baitziren, 1945ean familia osoa Venezuelara lekualdatu zen arte.

Gurasoek, Itziar Leizaola Azpiazu donostiarrak eta Jon Aldamiz-Etxebarria Koskorratza lekeitarrak, Caracaseko Euskal Etxean ezagutu zuten elkar. Aitaren aldeko osaba Joseba Aldamiz-Etxebarria misiolari eta abiadorea izan zen. Amaren aldeko osaba-izebak zituen Xabier Leizaola (Deia-ko administrazio-kontseiluko buru izandakoa), Joseba Leizaola (Eusko Legebiltzarreko mahaiburu izandakoa), Ana Belen Leizaola eta Maite Leizaola, Emakume Abertzale Batzako buru, Caracaseko Euskal Etxeko ikastolaren bultzatzaile zein Radio Euzkadi irrati klandestinoaren kolaboratzaile izandakoa Venezuelatik emititzen zen garaian. Karmele Leizaola kazetaria ere izeba du, diseinuaren arloan aritua besteak beste El Nacional egunkarian, 1990ean Venezuelako Kazetaritza Sari Nazionala jaso zuena. Karmeleren  semea Eneko Las Heras margolari eta karikaturagilea du lehengusu.

Estepan, Venezuelan jaioa, 5 neba-arrebetan nagusiena da. Venezuelan bizi izan zen ia 5 urtez, 1960ko hamarkadan familia Donostiara bizitzera joan zen arte. 5 urterekin Karmele Esnalen ikastolan sartu zen, Artzain Onaren plazan. Gerora, Donostiako Santo Tomas lizeoan ikasi zuen. Ikastoletako lehen ikasle belaunaldietakoa izan zen, oraindik ere egoera klandestinoan zeudelarik. Ikastolan Xabier Zaldua ETBko kazetaria izan zuen lagun.

Eskolak amaitu ondoren kazetari izan nahi zuela erabaki zuen, eta Nafarroako Unibertsitateko kazetaritza fakultatean sartzeko saiakera egin zuen. Ez zuen azterketa gainditu, eta beraz Madrilera joan zen kazetaritza ikastera, Madrilgo Complutense Unibertsitatean.

Bizkaian bizi da, Mungialdea eskualdean, eta euskara batuaz gain bizkaieraz zein gipuzkeraz mintzatzeko gai da, baita nolabaiteko lapurteran ere. Euskara du lehen hizkuntza, eta ondo moldatzen da gaztelaniaz zein frantsesez.

Ibilbide profesionala

Unibertsitateko ikasketak bukatu zituela, kazetaritza bihurtu zuen bere ogibide. Lehen artikuluak Zeruko Argia astekarian eta Deia egunkarian idatzi zituen. Bost urtez aritu zen Deiako erredakzioan lanean.

Deian lanean zebilela, Luis Aranberri “Amatiño”-ren deia jaso zuen, Euskal Telebista (ETB) sortzeko asmoen berri emanez eta berau sortuko zuen lantaldeko kide izan zedin proposatuz. Era horretan, ETB-ren sorkuntza prestatu zuen kazetari-taldean sartu zen. 7 kazetariz eta 24 teknikariz osaturiko taldea Hanburgora joan zen 1982ko urrian, ETBren proiektua martxan jartzeko beharrezko prestakuntza teknikoa jasotzera Studio Hamburg enpresaren aholkularitzapean. ETBren lehen emisioa 1982ko abenduaren 31n gauzatu zen.

Hasieratik izan zen Euskal Telebistako aurpegi. Aitzindaria izan zen eta denetariko programak gidatu zituen, besteak beste Hemen eta munduan erreportaje-saioa (Aintzane Bolinagarekin batera), Firin Faran ETBko lehen tertulia, Bertatik bertara, Bakarrik edo iluntzeko saioa 11 urtez, eta albistegiak edota hauteskunde-gauetako saio bereziak.

Urte askotan zehar EITBko albiste-zerbitzuetako editore gisa aritu zen lanean. Bere telebistako azken lana Egun on Euskadi aurkeztea izan zen, ETB1-eko goizeko albistegia eta elkarrizketa-saioa, astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 11:00etara. 2013ko apirilaren 8an estreinatu zuen saioa, eta 2018ko abenduaren 21ean hartu zuen erretiroa, EITBn 36 urteko ibilbidearen ondoren, erredakzioko lankideez inguratuta eman zuen agurra.

Ideologia eta bizitza pertsonala

Euskadi Europan nazio gisa ofizialki aitortzearen aldekoa da, beraz independentista, baina diskurtso xenofobo edo atzerakoiak ez dituela gustuko adierazi du. Alegia, independente izatea eskubide gisa ikusten du, herri gisa euskaldunek erabaki dezaketena, euskaldunen gehiengoa espainiarrekin gustura egongo litzatekeela ukatzeko beharrik gabe.

Homosexuala da, nahiz eta berak ez dituen etiketak gustuko, eta nahiago duen sexuala dela esatea. Garai batean bere harremanak eta gustuak ezkutatu behar izan zituen. Franco hil osteko iraultza sexualean bere adinean armairua haustea ez zela hain erraza adierazi du, baita inoiz bere gustuengatik baztertua sentitu dela ere. Alderdi horri dagokionez Euskal Herrian lorpen izugarriak egin direla uste du.

Egunerokotasunean jendeak balizko gauza finkoetara heltzeko duen erak harritzen du, “betiko omen” diren gauza horiek, erlijio bat edo Espainiako batasuna, beste inor zapaltzeko erabiliz.

Erreferentziak

  1. Ez du bere adinaren edota jaiotze-dataren berri eman. Emandako elkarrizketetan bi datu aipatu ditu, bere gutxi gorabeherako adinaren berri eman diezaguketenak: 1960an eraman zutela Venezuelatik Euskal Herrira, 4 urte zituela; eta 1982an, ETBren hastapenetan, 25 urte zituela.
  2. UK Uribe Kostako aldizkaria, 237 zkia, 54 hor.
  3. «LEIZAOLA SÁNCHEZ, Ricardo - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus ..
  4. «RICARDO LEIZAOLA, AQUEL EDITOR VASCO» Iñaki Anasagasti ..
  5. (Gaztelaniaz) «Maite, el ancla donostiarra exiliada en Venezuela. Noticias de Gipuzkoa» Noticias de Gipuzkoa ..
  6. «MAITE LEIZAOLA Y SU GRAN OBRA, LA IKASTOLA DEL CENTRO VASCO DE CARACAS» Iñaki Anasagasti ..
  7. «‘Euskal Telebista egin nahi zutela esan zidatenean ezinezkotzat jo nuen’» www.eitb.eus ..
  8. «Estepan Aldamiz-Etxebarria:» bizkaiairratia.eus ..
  9. «36 urteko ibilbide oparoa izan du Estepan Aldamiz-Etxebarriak ETBn» www.eitb.eus ..
  10. Jainaga Larrinaga, Zihar (2019-01-06) ««Topiko bat da telebista kontrolatuta dagoela»» Berria ..
  11. «Estepan Aldamiz-Etxebarria: Telebista publiko bizia egin behar dugu» www.eitb.eus ..
  12. «‘Euskal Telebista egin nahi zutela esan zidatenean ezinezkotzat jo nuen’» www.eitb.eus ..
  13. «Bideoa: Martin Aranburu (Artur Masen aholkularia). Egun On Euskadi | TB | Telebista online | EITB nahieran» www.eitb.tv ..
  14. «Estepan Aldamiz-Etxebarria: 'Digeritu ezinik nabil gaur gertatu den guztia'» www.eitb.eus ..
  15. «Lankidez inguratuta eta txalo artean esan du agur Aldamiz-Etxebarriak» www.eitb.eus ..
  16. (Gaztelaniaz) Estepan Aldamiz [eusk – cast | Blue] ..
The contents of this page are sourced from Wikipedia article. The contents are available under the CC BY-SA 4.0 license.
Lists
Estepan Aldamiz-Etxebarria is in following lists
comments so far.
Comments
From our partners
Sponsored
Credits
References and sources
Estepan Aldamiz-Etxebarria
arrow-left arrow-right instagram whatsapp myspace quora soundcloud spotify tumblr vk website youtube pandora tunein iheart itunes