peoplepill id: eskarne-aroma
EA
Spain
1 views today
1 views this week
Eskarne Aroma
Basque teacher, actor, and dubber

Eskarne Aroma

The basics

Quick Facts

Intro
Basque teacher, actor, and dubber
Places
Gender
Female
Place of birth
Durango, Durangaldea, Biscay, Spain
Age
86 years
Eskarne Aroma
The details (from wikipedia)

Biography

Eskarne Aroma Lejarreta (Durango, 1934ko abuztuaren 28a - Ibidem, 2021eko uztailaren 23a) euskara irakaslea, bikoiztailea eta aktorea izan zen.

Euskara eta kultura militantea. Gerediaga elkarteko kidea, Durangoko zinegotzia HBtik 1979an, emakume aitzindaria izan zen.

Biografia

Durangon jaio zen Eskarne. Maritxu Lejarreta eta Serapio Aromaren bigarren alaba izan zen, Arantzaren ondoren. Gero etorri ziren Amaia, Juan Antonio eta Ibon. Bi urte baino ezzituen gerrak eztanda egin zuenean. Familia Durangoko Kalebarrian bizi zen, Durangoko bonbardaketaren erdigunean. Jostunen familia bateko kidea zen. Bonbardaketaren ondoren, Abadiñoko Bizketxe baserrira joan ziren. Ama haurdun zegoen, eta bertan erditu zen. Handik Kataluniako Vilabertran herrira jo zuten eta ondoren Frantziara joan ziren Bordeleko Caduxac-era.Gerra amaitu ostean itzuli ziren Durangora eta Andra Mari kalean aurkitu zuten bizitokia.

Familia euskaltzalean sortua izanik Eskarne gaztetatik hasi zen etxean ikasitako euskara lantzen, irakurtzen eta idazten ikasiz. Lehenengo urratsak osaba Patxi Zurikarairekin eman zituen, bere neba-arrebekin batera.

Kulturgile

Kulturzaletasunak bultzaturik, Gerediaga elkarteko kide egin zen eta zuzendaritza taldeko partaidea izan zen 1978tik 1985era arte, gainera, azokako informazio standean urteetan jardun zuen. Garbi-Alayak dantza taldeko sustatzaile eta laguntzaile ere aritu zen, besteak beste, Gurutzi Arregirekin elkar lanean.

Irratian esatari

Hirurogeiko hamarkadan Arrate Irratiko Oiztik Anbotora irrati-saioan parte hartu zuen Itziar Zuriturriza eta Juanito Gallastegirekin batera.

1977an Emakumeen Nazioarteko Urtean, Bizkaia Irratian emakumeei buruzko irrati-saioak egin zituen astero Bego Belar eta Marisa Barrenarekin talde lanean.

Euskara irakasle

Euskararen militantea izan zen bizitza osoan. Euskara irakasle jardun zuen Durangoko alfabetatze-euskalduntze kanpainetako borondatezko gau-eskoletan, Euskalduntzen metodoa baliatuz, hainbat durangar euskalduntzea lortu zuen. San Jose Jesuitak ikastetxean ere eman zituen euskara eskolak.

Bikoiztale eta aktore

Eskarnek bikoizketan egin zuen lan urte askoan. Horrez gainera, aktore legez hainbat filmetan parte hartu zuen.

  • Akelarre (Pedro Olea, 1983).
  • Fuego eterno (José Ángel Rebolledo, 1984),
  • Oraingoz izen gabe (José Julián Bakedano, 1986),
  • Bandera negra (Pedro Olea, 1986)
  • Hauspo soinua (Inaz Fernández, 2000).

Aitortzak

  • 2016an Durango 1936 Elkarteak antolatutako Agurrik gabeak ekitaldian "Gerrako ume" gisako omenaldia jaso zuen.

Bizitza pertsonala

Juan Luis Ercillarekin ezkondu eta hiru seme-alaba izan zituen: gazterik istripuz hildako Ibon, Miren Bihotza euskara irakaslea, eta Ander musika irakaslea eta musika sortzailea.

Gerediaga elkartearen Astola aldizkariko Barruko ibilbideak atalean lerro hauek idatzi zituen Eskarnek 2009an.

Umetako sasoietara joan behar dot txoko maitagarri bat bilatzeko.Hori kurutziaga da. Ez oraingo Kurutziaga. Zenbat aldiz olgau dot kale horretan, Tomas Txikidxe zeritzon etxe aurrean, gaur Erdoizak eginiko etxean eta jesuitek egindako gehigarria dagoen lekuan egoana! Etxe aurrean horma baju bat egoan zulo batzuk zituena eta han iturriko uraz eta lurraz “mantekauak” egiten genduzan. Gauetan aittittegaz joaten ginen beti ura zeriola zegoen iturriko ura edateko, pitxer baten etxera eroateko, bertako tilo ederren garauak jausi ahala jateko...Zenbat oroimen...!

Heriotza

Eskarne 2021eko uztailaren 23an hil zen 86 urte zituela, eutanasia aplikatu ondoren, Espainian legezkoa denetik jakitera eman den lehena. Hamarkada bat lehenago bere borondatea idatzita utzi zuen.

Iruditegia

Erreferentziak

  1. «Eskarne Aroma bikoiztaile eta aktorea hil da, 87 urtegaz - Durango» Anboto.org .
  2. «Fallece Eskarne Aroma a los 86 años» durangon.com 2021-07-23 .
  3. «Eskarne Aroma» IMDb .
  4. «[dotb.eus Eskarne Aroma euskaltzale eta kulturzalea zendu da 86 urterekin | dotb Durangaldeko Telebista»] dotb.eus .
  5. «Adiorik ez, Eskarne, eta eskerrik asko zure ekarpenagatik» Mugalari Kultura 2021-07-24 .
  6. «Astola 3 - 2009 - Gerediaga Elkartea» gerediaga.eus .
  7. Ormazabal, Mikel.(2021-08-01). «“No es fácil morir así, pero ella ya no estaba en esta vida y no quería estar”» EL PAÍS .

Kanpo estekak

The contents of this page are sourced from Wikipedia article. The contents are available under the CC BY-SA 4.0 license.
Lists
Eskarne Aroma is in following lists
comments so far.
Comments
From our partners
Sponsored
Credits
References and sources
Eskarne Aroma
arrow-left arrow-right instagram whatsapp myspace quora soundcloud spotify tumblr vk website youtube pandora tunein iheart itunes