peoplepill id: emilia-goyena-arraiza
EGA
Argentina Spain
1 views today
1 views this week
Emilia Goyena Arraiza
Argentinian writer, businessperson, entrepreneur

Emilia Goyena Arraiza

The basics

Quick Facts

Intro
Argentinian writer, businessperson, entrepreneur
Gender
Female
Place of birth
Tarancón, Cuenca Province, Castile-La Mancha, Spain
Death
Place of death
Buenos Aires, Argentina
Age
82 years
The details (from wikipedia)

Biography

Emilia Goyena Arraiza (Tarancón, Cuenca, 1916ko irailaren 26a – Buenos Aires, Argentina, 1999) idazlea izan zen. Nafarroan, familia-plangintzako prozesuei eta emakumearen iraultzari buruz idatzi zuen lehenengo emakumea.

Biografia

Emilia Goyena Taranconen jaio zen, aita bertan ari baitzen lanean, baina laster aldatu ziren Lizarrara. UGTko kidea eta Iruñeko JSko afiliatua izan zen. 1933ko urrian, artikulu bat idatzi zuen Trabajadores aldizkarian, langileen jaiotza-kontrolaren gainean, Mussolinik Italiako langileei seme-alaba asko izateko egindako eskaeraren aurrean.

Gerra eta erbestea

1936an Rubén Frías Cartagenarekin ezkondu zen. Urte berean abuztuaren 30ean Emiliaren gurasoak eta neba atera zituzten Lizarrako kartzelatik, eta kamioi batean sartu zituzten. Abuztuaren 30eko “saka” izan zen.

Lakar-en César Goyena, neba, fusilatu zuten gurasoen aurrean. Lorkan Cesáreo Goyena, bere aita, fusilatu zuten emaztearen aurrean. Utergako kurbetan, Erreniegarako bidean, Emilia Arraiza Garín, Emilia Goyenaren ama, eta gainerako presoak jaitsi zituzten kamiotik. Emiliari esan zioten:

Gizonak nahi zenituen, ba orain izango dituzu gizonak

Balazo batez erahil zuten eta, ondoren, haren gainera erori ziren hiltzen joan ziren gainerakoak. Esaldi hura ez zen doakoa izan. Emilia ezaguna zen Nafarroako emakumeen aitzindari izateagatik familia-plangintza defendatzen. Hilobia ez zuten estali. Handik pasatzen ziren guztiak beldurtu zitezen.

Gertakari hauek jazotzen ziren bitartean, Emilia Goyena bere senarraren senitartekoen ganbara batean ezkutatu zen. Bost hilabete igaro zituen bertan, gosez, beldurrez eta etsipenez. Handik Frantziara ihes egitea lortu zuen, senarrarekin elkartu eta Bordelen ontziratu ziren Argentinarantz. Argentinan erbesteratuta, 83 urte zituela hil zen, “emakumeak gizartean duen eginkizunari” buruz inoiz idazteari utzi gabe eta atzean utzi zuen izua inoiz kontatu gabe.

Aitortza

  • Emilia Goyena Arraiza izeneko antzezlan bat taularatu zuen La Nave Producciones Teatrales konpainiak 2018an, Miguel Munárrizen sorkuntza.

Antzezlan horren bidez, ausardia, bi protagonisten bizitza eta, haiekin batera, 36ko uztailaren 18an Espainia bizi eta hari aurre egin zioten emakume guztien bizitza anonimoak aintzatestea jarri zuten egileek helburu. Emakume horiek emakumearen duintasunaren alde borrokatu baitziren, gizakiaren duintasuna herrialde honetako areketara baztertu zen garaian. Emilia Goyena Arraiza, bere ama Emilia Arraiza bezala, emakumearen hezkuntzaren aitzindaria izan zen familia-plangintzaren arloan.

Erreferentziak

  1. «Goyena Arraiza, Emilia» Fundación Pablo Iglesias .
  2. «GOYENA ARRAIZA, EMILIA» AFFNA36.ORG .
  3. «Goyena Arraiza, Emilia» Memoria Histórica y Educación 2021-11-05 .
  4. «'Goyena Arraiza, Emilia'» www.kulturklik.euskadi.eus 2018-09-25 .
  5. Noticias, Diario de. «‘Goyena Arraiza, Emilia’, memoria, valentía y dignidad sobre las tablas» www.noticiasdenavarra.com .

Kanpo estekak

The contents of this page are sourced from Wikipedia article. The contents are available under the CC BY-SA 4.0 license.
Lists
Emilia Goyena Arraiza is in following lists
comments so far.
Comments
From our partners
Sponsored
Credits
References and sources
Emilia Goyena Arraiza
arrow-left arrow-right instagram whatsapp myspace quora soundcloud spotify tumblr vk website youtube pandora tunein iheart itunes