Elixabete Garmendia
Quick Facts
Biography
Elixabete Garmendia Lasa (Ormaiztegi, 1953). Kazetaritza ikasi zuen Nafarroako Unibertsitatean 1971an hasita, eta euskarazko kazetaritza garatu nahian. Emakume aitzindaria izan zen euskarazko kazetaritzan, izan zuen aurrekari bakarra Miren Jone Azurza izan zen, urte batzuk lehenago 1969tik 1981era bitartean Zeruko Argia aldizkariaren zuzendaria izan zena.
Kazetari ibilbidea
Ikasketak burutu ondoren Garmendia hasieran Zeruko Argia astekarian (gero Argia bihurtu zena). Deia egunkarira joateko Mikel Atxaga-k zuzendaritza utzi zuenean hiru emakume geratu ziren aldizkaria aurrera ateratzeko: Elixabete Garmendia, Pilar Iparragirre, eta Lurdes Auzmendi. Hirurak aritu ziren 1980ra bitarte, orduan Joxe Mari Ostolaza, Josu Landa, Joxemi Zumalabe eta Pello Zubiriaren lan taldeak hartu zuen bere gain aldizkariaren ardura.
1981tik 1986era bitarte Gipuzkoako Aldundian egin zuen lana Garmendiak, euskara zerbitzuan tekniko bezala. Baina bere kazetari sen dinamikoak 1986ean Euskal Telebistara berriro kazetari moduan lan egitera eraman zuen.
Horiez gain, hainbat komunikabidetan aritu izan da lankidetzan, besteak beste hauetan: Berria egunkarian, Euskadi Irratian eta Euskalerria irratian, Jakin, Emakunde, Euskonews, RIEV eta Ankulegi aldizkarietan.
Erretiroa hartuta jakin-minak unibertsitateraitzulietaantropologiakoikasketakegitera eraman zuen.Gizakionbizimolde,sinismenetajokabideetansakontzearren, berezikiemakumeenibilbideetagarapenari dagokienean.
Liburuak
Komunikabideetako lankidetzez gain hainbat liburu ere idatzi ditu:
- Carlos Garaikoetxea. Lider bat lehendakari (Berria, Jakin eta Elkar, 2018)
- 36ko gerra Ormaiztegin (Eusko Ikaskuntza, 2012) Ormaiztegiko Udalarekin Lankidetzan. Sei pertsonaren testigantza oinarri, Ormaiztegin 1936ko gerraren kontakizuna da.
- Yoyes desde su ventana (1987) Koordinatzaile.
- Eusko Jaurlaritzaren Bidegileak sailean hamaika biografia labur dauzka argitaratuta:
- 2010: Maria Pilar Lasarte (1937)
- 2010: Mikel Atxaga (1932-2009)
- 2008: Xabier Peña Albizu (1914-1980)
- 2003: Karmele Goñi: (1926)
- 2002: Mª Angeles Garai: (1930)
- 2001: Polixene Trabudua: (1912)
- 2000: Gerhard Bähr: (1900-1945)
- 2000: Patxi Etxeberria: (1900-1989)
- 1998: Balendiñe Albizu: (1914)
- 1998: Gregorio Mujika: (1882-1931). Euskalerriaren alde eta Euskal-Esnalea
- Emakume ezkonduak 70. hamarkadako fabriketan. Euskal Herriko Unibertsitatean Gizarte Antropologiako masterraren amaierako lana.
Sariak
- 2019: Kazetari-ibilbide profesionalaren saria, Euskal Kazetarien Elkarteak eta Kazetarien Euskal Elkargoak emanda, euskal kazetaritzaren aitzindari gisa egindako lanarengatik.
Erreferentziak
- ↑ VELEZ DE MENDIZABAL AZKARRAGA, Josemari «Elixabete Garmendia. Kazetaria: Langileak euskalduntzeko plangintzak arrotzak dira ETBn» www.euskonews.eus ..
- ↑ «Elixabete GARMENDIA - Jakin.eus» www.jakin.eus ..
- ↑ «Elixabete Garmendia / BAGARA.» www.bagara-somos.eus ..
- ↑ «Elixabete Garmendia Lasa :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus ..
- ↑ Elixabete, Garmendia Lasa, (2018) Carlos Garaikoetxea : lider bat lehendakari Elkar ISBN 9788490278666 PMC 1076486069 ..
- ↑ Garmendia Lasa, Elixabete (2012) «36ko gerra Ormaiztegin» www.eusko-ikaskuntza.eus (Eusko Ikaskuntza) ISBN 978-84-8419-244-2 ..
- ↑ YOYES - DESDE SU VENTANA. LULU Press INC 2013 ISBN 1447802500 PMC 1012809576 ..
- ↑ «Emakume ezkonduak 70. hamarkadako fabriketan — Zumalakarregi museoa» www.zumalakarregimuseoa.eus ..
- ↑ «Olatz Arrietari emango diote Euskal Kazetariak saria» Euskal Irrati Telebista 2019-10-16 ..