Eider Perez
Quick Facts
Biography
Eider Perez Martinez (Trintxerpe, Pasaia, Gipuzkoa, 1995ko abuztuaren 10a) aktorea, idazlea, bertsozalea eta aurkezlea da.
Biografia
Euskal Filologia ikasi zuen Euskal Herriko Unibertsitatean, Gasteizen.
Lan ibilbidea
Hainbat testu argitaratu ditu Lekore aldizkarian, Txakur Gorria sormen kolektiboaren talde-lanetan eta zenbait literatur sariketen bildumetan. Hitzen Uberan literatur webguneko sinaduren atalean eta Oarsoaldeko HITZAn kolaboratu du, eta Izotzetan islatuak: euskal idazle gazteen bilduma (Liberoamerika, 2020) antologian hartu du parte. 2016. urtean Autobiographikal poesia errezitaldi dramatizatua sortu zuen Ane Garciarekin batera, eta lan harekin plazaz plaza ia lau urtez aritu ostean, Andre eta jabe euskal emakume poeten ibilbideari buruzko ikuskizuna egiten jarraitu zuen Leire Etxezarreta musikariarekin elkarlanean. Aurkezle eta gidoigile lanetan aritu izan da hainbat proiektutan eta Mintzola Ahozko Lantegiak egiten dituen Sormen Egonaldietan egin du lan azken bost urteetan.
Antzerkia ikasten hasi zen Zurriola Antzerki Eskolan hamabost urte zituela, eta prestakuntzaz prestakuntza jarraitzen du.
Euskal Ikasketetan graduatua da eta 2018. urteaz geroztik Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko langilea.
Telebista
2018an hasi zen telebistan lanean lehen aldiz, eta 26 igandez jardun zuen Hitzetik Hortzera bertsoei buruzko saioak aurkezten.Bertso zaletasuna ez zetorkion etxetik baina kantu asko entzun eta ikasi zituen etxean, geroago Lezoko (Gipuzkoa) bertso eskolara hurbildu zen. 17 urte zituela bertso udalekuetara joan zen, laguntzaile gisa. Hitzetik Hortzera programa aurkezteko proposamena egin ziotenean,baiezkoa eman zuen. Hitzetik Hortzerako ekipoak Txakur Gorria Sormen Kolektiboarekin elkarlanean egin izan du programa.
Hitzetik hortzera Bertsozale Elkartearen adarretako bat da, ETBrekin elkarlanean aritzen dena, eta saioetan grabatzen den guztia Euskal Herriko Bertsozale Elkartearentzako materiala da.
Argitalpenak
- Alamedako dantzaldia. Eider Perez “Adeletx” eta Sra Polaroiska.
Sariak
- 2017an Bergarako Jardun euskara elkarteak Amodiozko Gutun Lehiaketan 1. saria eskuratu zuen.
- 2022an Etxepare Saria irabazi zuen.
Erreferentziak
- ↑ Urkizu, Urtzi. ««Saioa sortu zenean ez nintzen jaioa: jakin-mina dut duela 30 urteko irudiekin»» Berria .
- ↑ SLU, Herritar Berri.(2019-11-21). «EIDER PEREZ» GAUR8 .
- ↑ Kultura, Donostia. «Andre eta Jabe, Eider Pérez & Leire Etxezarreta» www.donostiakultura.eus .
- ↑ «Eider Pérez: 'beti diot baietz!'» EITB Euskal Irrati Telebista .
- ↑ «Eztena 2021 - “Alamedako dantzaldia” LIBURUAREN AURKEZPENA. Eider Perez “Adeletx” eta Sra Polaroiska | bibe | bibe.me» bibe.me .
- ↑ Barandiaran, Ane Insausti. ««Dantzak oso ondo islatzen du politikoa den hori»» Berria .
- ↑ «Uberan - Euskal Idazleen Elkartea - Eider Perez: "Sari bat irabaztea beti da pozgarria"» uberan.eus .