Edurne Azpitarte
Quick Facts
Biography
Edurne Azpitarte Agirregomezkorta (Garai, Bizkaia, 1978ko abuztuaren 28a) bizkaitar areto-futbol jokalari ohia da. Betigol areto futbol taldearen sortzailea eta presidentea.
Biografia
Kirola umetan deskubritu zuen, baina sekula ere ez zuen izan talde batean serio jokatzeko aukerarik. Alaba biak Andra Mariko ikastolan zebiltzala, eskolako patioan baloi bat ikusi eta jokatzeko gogoa piztu zitzaion. Beste ama batek esan zion atezain izandakoa zela eta batu eta jokalari berriak bilatzen hasi ziren. Betigol Kluba 2016an sortu zuten ofizialki. Bitxia bada ere, Klubeko presidente-jokalaria izan da, baita kapitaina ere. Azpitartek lan handia egin du taldean animoak ematen, jendea motibatzen… alderdi mentala lantzen ahalegindu da.
38 urterekin hasi zen, urterik onenak joanda zeudenean. Hala ere gozatu egin du. Pandemian erretiroa hartzekotan egon zen, baina taldekideek kantxan agurtu nahi zutela esan eta konbentzitu egin zuten jarraitzeko. 2021eko abenduan, bere azken denboraldian, lesionatu eta meniskoa apurtu zuenez, ezinezkoa izan zen jokatzen ari zela, agur esatea.
2022ko irailean bizi den herrian, Zornotzan, ohiko torneoa jokatzen zutela aprobetxatuta, sorpresa handia izan zuen, omenaldia egin baitzioten. Jokalari erretiroa hartu zuen, hala ere hurbiletik laguntzen jarraituta.
Legatua
Azpitartek hasierak gogoan ditu, Elorrioko Buskantzaren kontra jokaturiko partida. Betigolen historiako lehenengo partidua euren kontra jokatu zuten, Elorrion, eta 17-0 galdu zuten. Talde hasiberria (Betigol) oso eginda (Buzkantza) zegoen baten kontra… beste maila bat zen. Bueltakoan, ordea, etxean, 0-0 berdindu zuten.
2022ko irailean oso lehiakorra den talde bat utzi zuen. Horren proba daohikoa duten iraileko, denboraldi hasierako torneoa lau aldiren ondoren, irabazi egin zutela. Eta aurkariak ez ziren edozelangoak, liga goian amaitu zuten taldeak baitziren. 2022-2023 denboraldian askoz hobeto ibiliko direlakoan dago Azpitarte. Presidente lanak Irati Lejerragak egingo ditu aurrerantzean eta ondo moldatuko dela uste du.
Emakumeen areto futbolaren egoera
Alde batetik, gaur egun badaude erreferentzia batzuk, futbolean bada ere: Athletic, Reala… Eta gero eta ikusgaitasun handiagoa dute, aurrerapausoak eman baitira. Areto-futbolean zailagoa da. Edurne Azpitarteren iritziz:
Emakumezko talderik gehienak aurretik existitzen ziren gizonen klubetako adarrak dira. Hau da, gizonen kluba zegoen lehenengo, eta emakumeena gero sortutakoa da. Hasieratik emakumeen taldea sortu dutenak Bizkaian bi baino ez dira eta Betigol kluba da bietariko bat. Lehen mutiletan gertatzen zena gertatzen ari da nesketan: futboleko etapa amaitzean hasten dira areto futbolean. Beste kirol batzuetan umetan hasten diren legez hasi beharko lirateke umeak areto futbolean. Arlo horrek butzada behar du.
Aintzatespeak
- 2022ko irailean taldekideek omenaldia egin zioten.
Erreferentziak
- ↑ «“Hasi nintzenerako, nire urterik onenak joanda zeuden, baina urte hauek topera aprobetxatu ditut” - Durangaldea» Anboto.org .
- ↑ «[BIDEOA Edurne Azpitarte: "Omenaldia sorpresa itzela izan zen; ez nuen espero" - Zornotza»] Anboto.org .