Dora Salazar
Quick Facts
Biography
Dora Salazar Romo (Altsasu, Nafarroa Garaia, 1963) artista plastikoa da.Artegintzaren beste esparru batzuk ere (pintura, marrazkiak, liburuetako ilustrazioak…) jorratu arren, eskulturagintzan dihardu gehienbat.
Biografia
1981-1986 urteetan egin zituen ikasketak EHUko Arte Ederren Fakultatean, eta 1986tik 1989ra Eskulturako doktoregoa egin zuen.
Bilbon bizi da eta bertan du estudioa. Lehen Altsasun zuen estudioa. Bere obran, beste gai askoren artean, pisu berezia dute emakumearen inguruko gaiek. Hala ageri da, esate baterako, 1995eko Corsés eskultura-sailean edota Caja de música erakusketan. 2000. urtean, Euskadiko Kutxaren eta Donostiako Artco galeriaren eskutik, Recorridos izeneko liburua eman zuen argitara. Lan horretan, Dora Salazarrek egindako 51 marrazkiren eta Bernardo Atxagaren testuen bidez, Donostiari buruzko hausnarketa egiten da.
Erakusketak
Erakusketak antolatu ditu munduko hainbat hiritan: Paris, Berlin, Ohio, Erroma, Madril, Bartzelona, Valentzia... Erakusketa anitzetan ez ezik, Dora Salazarren obra hainbat tokitan dago ikusgai: Nafarroako eta Arabako Artium Arte Ederretako Museoetan, Bizkaiko Batzar Nagusietan, Zarauzko Itsas Pasealekuan Serie Estructura Forma lan saritua eta Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean
- 2019 Ozeana erakusketa Donostiako Itsas-museoan. Donostian bizi zela, 1998an sortu zuen “Acuática” serieko bi obra aurkeztu zituen: Mascarón de proa. Kobre, altzairu eta argiazkoa eta Cola de sirena, altzairu, burdina eta kobrezkoa.
Sariak
Sari ugari eskuratu ditu:
- 1987. Bizkaiko artea. Eskulturako bigarren saria.
- 1989. Bizkaiko artea. Eskulturako accesita.
- 1990: "Gure Artea",eskulturari emandako lehen saria
- 1990. Bizkaiko artea. Eskulturako accesita.
- 1992: Europistas eskultura lehiaketako bigarren saria.
- 1995: Luxenburgoko Gazteriaren Ministerioaren Saria.Prix du Ministére de la Jeuneusse,
- 1997: Zarauzko Itsas Pasealekua eskulturaz hornitzeko deitu zen lehiaketako 1. saria.
Erreferentziak
- ↑ http://www.europapress.es/euskadi/noticia-escultura-dora-salazar-homenajea-donostiarras-vivieron-quema-reconstruccion-ciudad-1813-20130313174625.html
- ↑ Gipuzkoako Foru Aldundia.(2019-O7-04). «Itsasoari lotutako eskulturen talde-rakusketa, Euskal Itsas Museoan» Gipuzkoako Foru Aldundia. Aktualitatea ..
- ↑ (Gaztelaniaz) Irazu, Ainhoa. «Dora Salazar, escultora- "No me gusta la idea del arte por el arte. Me gusta contar cosas"» (html) euskonews&media ..
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011-12-27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo loturak
- Gizonezko askok sekulako arazoak dauzkate emakumeen lanekin identifikatzeko. Sustrai Colina. Argia. 2010-10-17.
- Dora Salazar: «Neurri batean, erlijioaren ordezko da kultura» Miel Anjel Elustondo. Argia. 2004-06-06.
- DORA SALAZAR: "NIRE OBRA NIRE OBDora Salazar escultoraIrazustabarrena Uranga. 2001-06-10.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Dora Salazar |