peoplepill id: damaris-pan
DP
Spain
1 views today
1 views this week
Damaris Pan
Bizkaitar artista

Damaris Pan

The basics

Quick Facts

Intro
Bizkaitar artista
Places
Work field
Gender
Female
Place of birth
Mallabia, Spain
Age
41 years
Education
University of the Basque Country
The details (from wikipedia)

Biography

Damaris Pan (Mallabia, Bizkaia, 1983ko abuztuaren 29a)artista,ikertzailea eta EHUko Pintura Saileko irakaslea da.

Biografia

Arte Ederrak ikasketak Leioako Euskal Herriko Unibertsitatean eta Berlingo Kunsthochschule Berlin Weissensee eskolan burutu zituen. 2014an doktorego-tesia defendatu zuen, balio eta arauen inguruko desbideratzea artearen oinarri bezala hartuta, Lo Bueno, lo Bello, lo Berdadero (Ona, Ederra, Egiazkoa) izenburupean.

Lan ibilbidea

Bilbon bizi den artista mallabitarrak bere estudioan garatzen du bere lan artistikoa, Leioako UPV / EHUko Arte Ederren Fakultateko Pintura Sailean egiten duen irakasle-lanarekin uztartuz.

Sormen prozesua

Bere garaiko artista da, baina aldi berean betikoa: marrazkia eta pintura erabiltzen ditu gehienbat, zer aurkituko duen jakin gabe abiatzen da bidean, sormen prozesuak bere barrenak erakusten dizkiola iruditzen zaio. Ez du metodologia jakinik, ez du behar. Ez du ordutegirik, ez du presarik, beretzako ari da lanean mundua. Begietatik sartzen zaion mundu hori eskuetatik ateratzen zaio, lehen edo berandu. Ez darabil margoa zerbaiten errepresentazio bezala, modu autonomoan baizik: materia bera, trazua, kolorea, marrazkia, formaren indarra. Izaki eta izaera berri bat sortzen du artelan bakoitzean.

Zer aurkituko duen jakin gabe abiatzen da bidean, artea desbideratze gisa ulertzen du, eta etengabeko desbideratze horretako geltokiak dira bere lanak. Batean izaki harrigarriak, bestean ikono zikinak, batzuetan ematen du sarean hara eta hona dabiltzan mila modutako irudien sintesi basa bat egin duela bere garaiko artistak, harrapatu duela munstroa, harrapatu duela edertasuna, eta berriro sarean jarri, izaki berriak bere bidea egin dezan.

Erakusketak

Bakarkakoak

  • Ze morena zauden/ Qué morena estás

Barriek programaren barruan 2017ko egon zen ikusgai Bilboko Rekalde aretoan Erakustaldi honetan, artistaren urtebetetik gorako lanaren emaitza den formatu handiko obra bat eta tamaina ertaineko beste pieza batzuk erakutsi ziren.

  • Adarrak bistara. (2020). Bilbo Arten. 19 margolan daude zintzilik aretoan. Halere, koronobirusaren hedapenaren ondorioz, oraingoz, bertan behera geratu da bisitatzeko aukera.

Kolektiboak

  • Esku Azpi Begi / Ojo para Mano (2016), Eremuak-en Harriak programa, Andoaingo Bastero Aretoan
  • Bizkaiko Ertibil erakusketarako hiru bider izan da aukeratua.
  • Bisbita Platense, Bizkaiko Batzar Nagusietan (2016).
  • Pleguak, Bilboko Okela Sormen Lantegian (2017)
  • Bosteko, erakusketa ibiltaria (2017)
  • Bi Dos Two, Bilboko Azkuna Zentroan (2018)

Bideoak

  • Inpultsoak eta intuizioa (2019ko Euskal bideo Bileran eta 2019ko Errenteria Film-en hautatua)

Bestelakoak

  • 2011an Mallabiko Jasokunde eta Mendibil abesbatzek antolatutako Mikel Laboaren omenezko kontzertuan, musikariek abesten zuten bitartean, Damaris Pan margolariak Mikel Laboaren aurpegia marraztu zuen.
  • 2019an Iñigo Astizek itzulitako Sandro Pennaren olerkien bildumako marrazkiak egin zituen.

Erreferentziak

Kanpo estekak

The contents of this page are sourced from Wikipedia article. The contents are available under the CC BY-SA 4.0 license.
Lists
Damaris Pan is in following lists
comments so far.
Comments
From our partners
Sponsored
Credits
References and sources
Damaris Pan
arrow-left arrow-right instagram whatsapp myspace quora soundcloud spotify tumblr vk website youtube pandora tunein iheart itunes