Consuelo Gallastegi
Quick Facts
Biography
Consuelo Felicitas Gallastegi Uriarte (Bilbo, 1900eko azaroaren 5 - Elorrio, 1980) Bilboko Emakume Abertzale Batzako kidea izan zen, bere familiako beste kide batzuk bezala (bere neba Elias Gallastegi adibidez). Bizkaiko Irakasle Eskola Normaleko ikaslea izan zen, 1916an sarrera azterketa egin eta gero. Bere tribunaleko partaideak Maria Berasategi Sandalia Elisa de la Casa eta Martina Casiano izan ziren. 1919an irakasle titulua lortu ondoren, maistra bezala aritu zen.
Biografia
1900an Bizkaiako Bilbon jaio zen Euzko Ikastola Batzako Gobernu Batzarreko kidea izan zen, Concepcion Gangoitirekin batera: emakume bakarrak ziren biak, Concepcion lehendakariordea eta Consuelo idazkariordea. 1931eko ekainean Emakume Abertzale Batzako idazkariore izendatu zuten.
Irakaskuntzaz gain ekintzaile politikoa ere izan zen Maria Jesus: Emakume Abertzale Batza erakundean ere parte hartu zuen hasiera hasieratik, diruzaina izanik.
1979an Espainiako Boletin Ofizialean bere izena aurkitzen da Laudioko Galmaka auzoko eskola partikular bati lotuta: orduantxe desagertzen baita auzo horretako eskola Maria Jesus Ibaseta irakasle titularra zelarik
Bibliografia
- Begoña Bilbao, Gurutze Ezkurdia, Karmele Perez Urraza, Josu Chueca: "EMAKUMEAK Hitza eta Bizitza". Euskal Herriko Unibertsitatea, 2012 , 225.or.
Erreferentziak
- ↑ «Emakume Abertzale Batza» Euskomedia ..
- ↑ «Galmakako Eskola Maria Jesus Ibaetaren izenean», BOE, ..