Catalina Alastuey
Quick Facts
Biography
Catalina Alastuey Garaikoetxea (Iruñea, 1899ko abenduaren 26a - ?) Emakume Abertzale Batzaren kidea izan zen, goimailako ardurak izanik. EAJ alderdian ere hainbat aldiz ordezkari izan zen asanblada nazionaletan. Irakaslea Iruñeko Udal-eskoletan, Frankismo garaian depuratuta izan arte.
Biografia
Iruñean jaio zen, 1899ko abenduaren 26an. Irakasle ikasketak San Jose Plazan zegoen Eskola Normalean egin zituen; eta ikasketak bukatzerakoan San Francisco Udal-ikastetxean hasi zen maistra bezala. Iruñean 1931ean Emakume Abertzale Batza antolatzerakoan, zuzendariorde izan zen. Euzko Alderdi Jeltzalearen asanblada nazionaletan hainbat aldiz ordezkari izan zen. Euskararen Adiskidearen eta Eusko Ikaskuntzaren zenbait ekintzetan ere parte hartu zuen garai hartan.
Iruñeako lehen ikastolaren sorrera bultzatu zuen 1932 urtean, bera bezala San Jose Plazako Eskola Normalean ikasi zuten Maria Biskarret eta Julia Fernandez Zabaletarekin batera.
Gerra zibila hasi zenean, Iruñeko Udal-eskolatik bota egin zutenez, klase partikularrak ematen izan zen bere ogibide bakarra. Baina urte batzuen ondoren Foru Diputazioaren dekretu batez onartua izan zen berriz ere.
Bibliografia
- Begoña Bilbao, Gurutze Ezkurdia, Karmele Perez Urraza, Josu Chueca: "EMAKUMEAK Hitza eta Bizitza". Euskal Herriko Unibertsitatea, 2012 , 187.or.
Erreferentziak
- ↑ «Catalina Alastuey y Garaicoechea» Euskomedia . .
- ↑ (Gaztelaniaz) PAMPLONA, A.O. Pamplona, con nombre de mujer . .