Bihotz Gorospe
Quick Facts
Biography
Bihotz Gorospe Olabarrieta (Igorre, Bizkaia, 1975eko abuztuaren 22a) lanbidez irakaslea, abeslaria eta musikagilea da.
Biografia
Musikari ibilbidea
Musikari lotuta egon da txikitatik, aita, Ander Gorospe, musikaria izan da eta etxean musika beti egon da oso presente. Umetatik izan du musika zaletasuna. Euskal Kantu Txapelketa batzuetan hartu zuen parte umetan aitagaz eta gero hasi zuen bere ibilbide pertsonala. Saioa eta Bihotz deitzen zen lehen proiektu hura, bere betiko laguna, Saioa Gonzalezegaz ipini zuena martxan. Horrela ibili zen urte batzuk. Hasieran aitaren kantuak abesten zituzteneta gero, beraiek sortutakoak. Beranduago Kamaran bai izeneko Folk taldean sartu ziren. Kamaran bai desegin zenean, Saioak eta Bihotzek beraien estiloa jorratzeko gogoa zeukaten eta maketa bat grabau zuten 1998an.
Handik aurrera, ibilbide luzea egin du bakarrik, zein beste kantari batzuei laguntzen. Iparraldeko King Mafrundi taldeagaz egin zituen kolaborazio batzuk eta horren ostean urte batzuk geldirik egon zen. Baina Elkar argitaletxea jarri zen berarekin kontaktuan Kupela taldean parte har zezan. Beraiekin bost bat diskotan parte hartu zuen koruak egiten. Baita ETBrako kolaborazioetan ere.
Ondoren ETBko Euskal kanturik onena programarako deitu zioten, 2005-2006 urteetan. Horrek asko ikasteko aukera emon zion, zuzenean emititzen baitzen. Hortik talde bat sortu zen eta Euskal Herritik zehar zuzeneko emanaldiak ematen eta euskal kantu ezagunenak interpretatzen ibili ziren. Talde horretan Xabier San Sebastian, Jon Urdangarin, Juanpa Agirre Akelarreko abeslaria izana, Estitxu Pinatxo eta beste hainbat musikari egon ziren.
2006an, Dimako David Houstonek sortutako Harrobi taldean egon zen eta Moai diskoan parte hartu zuen. Urte bi beranduago, berriro eten bat egin zuen bere musikari ibilibidean.
2014an, Mikel Inunziagarekin abesten hasi zen eta disko bitan hartu zuen parte: Da nola eta Aingurak diskoetan.
Bizipoza elkarteak kaleratutako diskoan parte hartu zuen.
Yogurinha Borovarekin kolaborazioak egin izan ditu, baita harentzat kantuak sortu ere.
2021ean, Itziar Zabala protagonista duen Amagana dokumentala estreinatu zen BBK Mendi Film Festibalean, Bihotz Gorospek jarritako musika bandaren laguntzaz. Mendi film festibalean euskaraz egindako pelikularik onenaren saria jaso zuen Amagana dokumentalak.
2021ean kontzertu aro berri bat hasi zuen bere bakarkako ibilbidearekin. Bere Youtube kanalean, Bihotz Gorospe izenekoan, musikaria, Bihotz anpuluak, berak sortutako kantak, dabil kaleratzen.
Erreferentziak
- ↑ Bihotz Gorosperi elkarrizketa Begitun. .
- ↑ «Pagotxa» www.soinuenea.eus .
- ↑ «'Bihotz anpuluak'. BIHOTZ GOROSPE» bizkaie.biz .
- ↑ Kantu eta bideoklipak 2 | bizipoza. .
- ↑ BIZITZA DA GORPUTZA, ASKATASUNA BIHOTZA / Yogurinha Borova eta Bihotz Gorospe / Gehitu + Bizipoza. BIDEOA. .
- ↑ «"Amagana" dokumentalak Mendi Film Festibalean euskaraz egindako pelikularik onenaren saria jaso du» EITB Euskal Irrati Telebista 2022-01-02 .
- ↑ «Bihotz Gorospe arranca con los primeros directos de su carrera en solitario en Amorebieta el 13 de enero» Mugalari Kultura 2021-12-29 .