Benat Arrue
Quick Facts
Biography
Beñat Arrue Gurrutxaga (Aizarna, 1978ko urriaren 11 – Pumori, 2001eko urriaren 17a) alpinista gipuzkoarra izan zen. Aizarnan (Zestoa) jaioa, Azpeitian bizi izan zen hiru urte zituenetik. "Lagun Onak Mendi Bazkuna"ko bazkidea zen.
Ibilbidea
Andeetan, Peru aldean, Huascaran (6.782 m), Artesonraju (6.025 m), Alpamayo (5.947 m), Ishinca (5.530 m) eta Urus (5.420 m) mendiak igo zituen.
Alpeetan, bestela, Monte Rosa (4.633 m) eta Cervino (4.474 m) ikusgarria.
Heriotza eta ondorengoa
2001eko urrian, Pumori (Nepal) mendira igotzen ari zela hil zen, 23 urte zituelarik, elur-jausi batek harrapatuta. Beste 4 taldekide ere istripu berean zendu ziren: Javi Arkauz, Cesar Nieto eta Aritz Artieda nafarrak, eta Iñaki Aiertza gipuzkoarra.
Urte batzuk geroago, bere gurasoek adorea hartu zuten Himalaia aldera joateko. Bertan, Beñatek argazki bat atera zuen neskato batean espedizio hartan, eta bidea topatu zuten nepaldar neska horrengana. Hurrengo urteetan ere bisitan joan ziren, eta denborarekin jakin zuten neskatxa gaixorik zegoela, eta giltzurrun arazoak zirela-eta, Euskal Herrira ekarri zuten azkenean. "Pumori, mendiaren alaba" (Iban Gonzalez, 2019) izenburuko dokumentalean jaso zuten istorio triste eta eder hau.
Ikus, gainera
- Euskal Herriko alpinismoaren historia
- Dokumentalak Euskal Herrian
- Benantxio Irureta