Beatriz Chivite
Quick Facts
Biography
Beatriz Chivite Ezkieta (Iruñea, 1991ko martxoaren 16a) nafar idazlea da. Fernando Chivite nafar idazle ezagunaren alaba da eta ama ere idazlea du, Isabel Ezkieta. Filologia Txinatarra eta Ekialdeko Artearen Historia ikasi zuen Londresen. 2017az geroztik, Espainiak Jakartan duen enbaxadan egiten du lan, kultur kudeatzaile gisa.
Ibilbidea
Iruñean jaio eta oinarrizko hezkuntza mailak Burlatan egin ostean, Nazioarteko Batxilergoa Duinon (Italian) egin zuen, United World Colleges-en beka irabazita (2007-2009). Ikasketa haiek amaitu zituenean, Nepalgo eskola-barnetegi batera joan zen, urtebetez, boluntario gisa.
2010ean Filologia Txinatarra eta Ekialdeko Artearen Historia ikasten hasi zen Londresko Unibertsitateko School of Oriental and African Studies (SOAS) Fakultatean, eta Unibertsitateko bigarren ikasturtea Pekinen egin zuen. Txinan bizitako esperientzia abiapuntu gisa hartuta, bere lehen olerki liburua idatzi zuen: Pekineko kea (2017, Pamiela). Lan honekin, 2012an Iruñeko Udalak antolatutako Poesia Lehiaketa irabazi zuen. 2014an, berriz, Ernestina Champourcin XXV. Poesia Lehiaketa irabazi zuen Metro (2014, Arabako Foru Aldundia) liburuarekin. Azken honekin, 2015ean, Lauaxeta Saria ere irabazi zuen Chivitek. 2016an, gaztelaniara itzuli eta Papeles Mínimos argitaletxeak plazaratu zuen.
La Caixa beka bati esker, Literatura eta Zinema Txinatarrari buruzko masterra egin zuen Hong Kongeko Unibertsitatean (2015-2016), eta 2016an bere master amaierako lanarekin, MK Cheung Memorial Prize saria jaso zuen.
2016an Nafar Gobernuko Gazte saria jaso zuen, eta Blas de Otero Poesia Lehiaketa ere irabazi zuen, urte berean, Biennale (2017, Erein) liburuarekin.
2017an, Donostia Kulturak eta Donostia 2016k sustatutako "Beste Hitzak-Other Words" sorkuntza egonaldia egin du Mariborren (Eslovenian), mugei eta migrazioei buruzko egitasmo poetiko batekin.
Lanak eta sariak
- Galdutako ispiluak. Iruñeko Udalaren egile berrientzako lehiaketan narrazio-saria, 2007.
- Pekineko kea (2017, Pamiela). Iruñeko Udalak antolatutako Poesia Lehiaketa, 2012.
- Metro (2014, Arabako Foru Aldundia). 2014ko Ernestina Champourcin XXV. Poesia Lehiaketa eta 2015eko Lauaxeta Saria.
- Gaztelaniara itzulia: Metro (2016, Papeles Mínimos).
- 2016ko Nafarroako Gobernuko Gazte saria.
- Biennale (2017, Erein). 2016ko Blas de Otero Poesia Lehiaketa (Bilboko Udala).
Erreferentziak
- ↑ Abizena horrela idaztea euskal herritar horren aukera pertsonala da. Izan ere, Euskaltzaindiak, euskara baturako, Txibite onartu du deitura horren grafiatzat. Ikus Euskal Onomastikaren Datutegia.
- ↑ Ilintxeta, Reyes (2013-10-13) «Hizkuntzaz harago, beste muga batzuk ditugu, beste harresi asko» Argia .
- ↑ Ilintxeta, Reyes (2013-10-13) «Hizkuntzaz harago, beste muga batzuk ditugu, beste harresi asko» Argia . .
- ↑ Bizkaiko Ahaldun Nagusiak eta Euskara eta Kultura Diputatuak Lauaxeta 2015 Sariak eman dituzte 2015-12-02 . .
- ↑ «Pekinen bizitakoen eguneroko poetikoa argitaratu du Beatriz Chivitek», Hitzen Uberan, 2017-04-26, . .
- ↑ «Beatriz Chivite Sautrelan» (bideoa), Sautrela, 2017-05-20, . .
- ↑ Azurmendi, Nerea (2017), «Paddy Rekalde eta Beatriz Chiviteren poemetan mamituko dira 'Poesia Orduak'», El Diario Vasco, . .
- ↑ Unanue, Maialen (2017), «Poesia, musikaz eta irudiz josia», Berria, . .
- ↑ (Gaztelaniaz) Sierra, Elena () «Las hojas que nos trae el otoño» El Correo:52 .
Kanpo loturak
- Euskal Idazleen Elkartea: http://www.idazleak.eus/euskara/idazleak/beatriz-chivite