peoplepill id: askoa-etxebarrieta
AE
Spain
1 views today
1 views this week
The basics

Quick Facts

Places
Work field
Gender
Female
Place of birth
Vitoria-Gasteiz, Cuadrilla de Vitoria, Araba / Álava, Spain
Age
48 years
Askoa Etxebarrieta
The details (from wikipedia)

Biography

Askoa Etxebarrieta Lasheras  "La Pulga" (Gasteiz, Araba, 1976ko apirilaren 6a) flamenko dantzaria da.

Biografia

Lehen urratsak

Askoa txikitan ballet ikasten hasi zen. Lehenengo, akademiaren batean ibili zen eta gero dantza kontserbatorioan ikasi zuen. Ondoren, 15 urte zituela utzi egin zuen, adoleszentzian. Zortzi urte batere balet egin gabe egon zen. Dantza garaikidea ere egin zuen geroago, baina dantza mota honek ez zuen harrapatu. Azkenean, 1998an, flamenkoa ezagutu zuen Zaramazulon, 2009ko otsailaren 24an Guardia Zibilak itxi zuen lokalean. Gustatu egin zitzaion. Hango energiak harrapatu  egin zuen. Ondoren, ikastaroren bat egin zuen Rosa Lahozekin Gasteizen bertan, eta, udan, 2001ean, Granadara joan zen ikastaro trinkoa egitera. Hantxe konturatu zen benetan flamenkoa ikasi nahi bazuen Andaluziara joan behar zuela. Orduan, Grananako ikastaroaren ostean, Sevillara joan zen, hango eskola ezagutzera eta ikastera. Launa urte egin zituen Granadan eta Sevillan. Bitartean, Euskal Herrira ere etortzen zen, dirua gastatzen zitzaionean. Geroago Madrilen ere egin izan ditu ikastaroak.

Dantzari ibilbidea

Askoa pasioa ofizio bihurtu duen dantzaria da. Dantza eskola du Gasteizen eta ikuskizunak ere sortu ditu. Dantzatzeaz gain, oholtza atzeko lanez arduratzen da La Pulga: entseatu eta proiektuetako kideekin egon, ikuskizunak saldu udaletara eta aretoetara deituta, diru laguntzak bilatu, eskolak eman, administrazio lana egin. Haren esanetan, tablatura igotzean sentitzen du bere unea dela, La Pulgarena inork lapurtu ezin didana. Ez dakit zergatik agertzen zaidan jarrera hori, baina egia da apur bat transformatzen naizela.

Ikuskizunak

  • Berriketan. Flamenkoa eta txalaparta. Euskal sustraiak eta flamenkoa uztartzen dituen proiektua da Berriketan. Perkusio,gitarra eta kejioen artean, dantza eta txalapartaren arteko elkarrizketak ikus eta entzun daitezke.
  • Gorria. Flamenkoa eta bertsoa. Miren Amuriza bertsolariaren eta Askoa Etxebarrieta flamenko dantzariaren arteko elkarrizketa artististikoa da.

Erreferentziak

Kanpo estekak

The contents of this page are sourced from Wikipedia article. The contents are available under the CC BY-SA 4.0 license.
Lists
Askoa Etxebarrieta is in following lists
comments so far.
Comments
From our partners
Sponsored
Credits
References and sources
Askoa Etxebarrieta
arrow-left arrow-right instagram whatsapp myspace quora soundcloud spotify tumblr vk website youtube pandora tunein iheart itunes