Aritz Laskurain
Quick Facts
Biography
Aritz Laskurain Arrizabalaga, pilota arloan Laskurain deituraz ezaguna (Soraluze, Gipuzkoa, 1979ko urriaren 3a) esku huskako pilotari profesional ohia da. 20 urte bete arte aurrelari jokatu eta gero, atzelari arituz iritsi zen profesionaletara, Aspe enpresarekin. Estatistika ofizialek diotenez, 1,84 m luze da, eta 83 kg pisatzen zuen. Profesionaletako estreinako partida 2002ko uztailaren 9an jokatu zuen, Eibarko Astelena pilotalekuan. Binaka jokatuz nabarmendu zen: binakako txapelketa nagusian hiru aldiz izan da txapeldunorde (2008, 2010 eta 2012).
Bere zaleek «Emoixok, Lasku!» («Emaiok, Lasku!», Soraluzeko euskalkian) idatzita zuen pankartarekin animatu ohi zuten. 2014ko abenduaren bukaeran, Asperekiko kontratua bukatzearekin batera, pilota profesionaletik erretiratu zen; ordurako 15 hilabete zeramatzan jokatu gabe, aldakako artrosiaren erruz. Ebakuntza egin zioten 2014ko martxoan, baina ez zuen berriz puntan jokatzeko moduko sasoirik lortu.
Kirol lorpenak
- Binakako Txapelketa Nagusia: txapeldunordea 2008an (Titin III.a lagun), 2010ean (Sebastian Gonzalez lagun) eta 2012an (Xala lagun).
- Bigarren Mailako Binakako Txapelketa: txapelduna 2004an.