Argia Garrido Beristain
Quick Facts
Biography
Argia Garrido Beristain (Zaragoza, Espainia, 1972) historialaria eta irakaslea.
Biografia
Zaragozan (Espainia) jaio zen 1972an, baina gurasoak ondarroarrak ditu. Historian lizentziatu zen 1996an.
Ahozko historian aritu da, eta historia eta feminismoari buruzko tailerrak eman ditu Mallorca eta Zaragozan. Fundación de Investigaciones Marxistas elkartean lagundu du, ahozko dokumentuen artxiboa sortzen. Nazien kontzentrazio-esparruetan egondako espainiarrak elkarrizketatu zituen.
1999an Aragoiko Gorteetako hauteskundeetara aurkeztu zen, IUren zerrendetan, bigarren postuan.
2000. urtean Ondarroako Historia Zaleak elkartearen sortzaile izan zen.
2004an Ondarroako Celedonio Arriola eskolari buruzko ikerketa bat argitaratu zuen, bertan ikasitakoen testigantzak jasoz.
Irakaslea da Aragoin, bigarren hezkuntzan.
Publikazioak
- Celedonio Arriola eskolak 1929-2004, Ondarroako Eskola Publikoa, Ondarroa, 2004
- "Gure amonak historia egiten", Ondarroa 2001, Ondarroako Historia Zaleak, 2001. 128-141 orrialdeak.
- "Saturrarango kartzela", Ondarroa 2003, Ondarroako Historia Zaleak, 2003. 176-207 orrialdeak.
Erreferentziak
- ↑ «Boletín Oficial De Aragón» www.boa.aragon.es .
- ↑ Garrido, Argia. (2014). Celdonio Arriola eskolak 1929-2004. Ondarroako Eskola Publikoa.
- ↑ Garrido, Argia. (PDF) Gure amonak historia egiten. .
- ↑ Garrido, Argia. (PDF) Saturrarango kartzela. .