Arantzazu Loidi
Quick Facts
Biography
Arantzazu Loidi Garitano (Aretxabaleta, Gipuzkoa, 1967) gipuzkoar bertsolaria da. Plazetan parte hartu zuen aurrenekotako emakumezko bertsolaria izan zen. Ikasketaz kazetaria eta itzultzailea da.
Biografia
Arantzazu Loidik etxetik jaso zuen bertsotarako zaletasuna eta Almen ikastolaren bueltan sortu zen bertso eskolan hasi zen kantatzen, 13 urte zituela. 1980an bertan izan zuen aurreneko plaza Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketan eta 1985ean txapelduna izan zen Donostiako Carmelo Balda pilotalekuan jokatu zen finalean. Herriz herri saioak egiten aritu zen garai hartan Almen bertso eskolako beste kideekin batera, Felix Iñurrategirekin, Jon Sarasuarekin eta Aitor Sarasuarekin esate baterako. Kristina Mardarasen ondoren Arantzazu Loidi izan zen plazetan aritu zen aurrenekotako emakumezko bertsolaria; hurrengo urteetan emakumezko bertsolari berriak agertu ziren. 1991n Gipuzkoako Txapelketan hartu zuen parte. Bertsolaritza munduan gai-jartzaile eta epaile lanetan ere ibili izan da.
Bertsolaritza lorpena
- Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketa (1): 1985
Erreferentziak
- ↑ SLU, Herritar Berri.(2016-07-14). ««BEREN PASIOA TRANSMITITU NAHI ZIGUTEN HIRU ‘AITA’ ZIREN»» GAUR8 .
- ↑ Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Arantzazu Loidi - Biografiak - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus .
- ↑ «Arantzazu Loidi: Bertsolari Gazte Bat; Gazte Bat Bertsolari» www.argia.eus .
- ↑ «El 25 de mayo de 1985 Arantzazu Loidi fue la vencedora en el "Eskolarteko Bertsolari Txapelketa" / El 27 de mayo de 1985 se fundó la Sociedad Vasca de Medicina del Trabajo / 1901eko maiatzaren 28an Justo Maria Mokoroa Mujika Tolosan jaio zen - Euskonews» www.euskonews.eus .
- ↑ SLU, Herritar Berri.(2016-07-14). ««BEREN PASIOA TRANSMITITU NAHI ZIGUTEN HIRU ‘AITA’ ZIREN»» GAUR8 .
- ↑ «Txapela erantzi eta zapia jarri ahal izateko bidea aztertzen - Debagoiena» Goiena.eus .