peoplepill id: arantzazu-amezaga-iribarren
AAI
Argentina
1 views today
1 views this week
Arantzazu Amezaga Iribarren
1943-

Arantzazu Amezaga Iribarren

The basics

Quick Facts

Intro
1943-
Places
Work field
Gender
Female
Birth
Place of birth
Buenos Aires, Argentina
Age
82 years
The details (from wikipedia)

Biography

Arantzazu Ametzaga Iribarren (Buenos Aires, Argentina, 1943ko urtarrilaren 21a) idazlea, bibliotekaria eta feminista da.

Eusko Legebiltzarreko bibliotekaren sortzailea.

Biografia

Gurasoak Amerikara erbesteratu ostean, Argentinan jaio zen. 1936ko Gerra Zibilaren ondorioz atzerriratutako euskal herritarren alaba. Bingen Ametzaga Aresti euskal idazlea eta politikaria zuen aita, eta ama Mercedes Iribarren Gorostegi, Areetan finkatutako mutrikuar enpresari-familiakoa.

Ikasketak

Bibliotekonomia ikasketak egin zituen, Humanitateen arloan. Goi Mailako Teknikaria da Artxiboetan.

Jaioterritik Nafarroara

Argentinan, Uruguain eta Venezuelan bizi izan zen; Caracasen jaio ziren haren lehenengo hiru semeak: Xabier, Peio eta Mikel. Herrialde horietako guztietako lagunak ezagutzeko aukera izateaz gain, euren historia ikasi zuen eta idatzi dituen liburuetan islatzen saiatu da. 1972an Nafarroara etorri zen bere senar Peio Irujorekin (Biarritz, 1940 - Iruñea, 2008). Iruñean jaio zen laugarren semea, Enekoitz.

Euskara

Ez zuen euskara etxean jaso, baina gerora ikasi zuen. Aitak zortzi hizkuntza ikasi zituen, eta erabaki zuen euskarara itzuliko zituela obrak zuzenean, hizkuntza originaletik. Platero y yo, Goethe, Shakespeare, Oscar Wilde... Ama inguru erdaldunean hazi zen, bere ama hil zelako. Arantzazuri zaila gertatu zitzaion atzerrian euskaraz ikastera. Euskal Herrira ailegatzean ordea, saiatu zen euskara ikasten; ulertzen du, eta irakurtzeko gai da. Ondorengoek badakite.

Feminismoa

Venezuelan egin zuen topo feminismoarekin. Hamasei urterekin konturatu zen fakultatean gizon batek zituen eskubide berak nahi zituela baina, gizonaren eremu berean borrokatu behar zuten horretarako. Ez zuen gizona izan nahi, emakume izateaz harro zelako, baina gizonek halako bi balio behar zuen haien tokira ailegatzeko.

Idazle ibilbidea

Ametzagatarren idazteko geneekin jaio zen Arantzazu. Haren aitonak idazten zuen, baita amonak Maria Arestik ere. Hark bertsoak idazten zituen, baina ez zitzaion ilobari bat bera ere ailegatu. Letrazalea izanik Ametzaga txikitatik hainbat liburu argitaratu ditu. Batik bat, nobela historikoa eta biografia landu ditu.

Lanak

  • Biografía de Manuel Irujo (Sabino Arana Fundazioa 1999)
  • 25 Cartas para una guerra (Tartalo)
  • Rebelión contra la Guipuzcoana (Tartalo)
  • Vademecum (Tartalo)
  • Paraquaria (Tartalo)
  • Nieblas de Batallas (Tartalo)
  • La Txalupa de Radio Euzkadi
  • Pello Irujo Elizalde (2009)
  • Memorias de Montevideo (2011)
  • El Manuscrito de Carlomagno (2013) y 1512.
  • 1512. La conquista de un reino, Navarra (2013)
  • Contraviaje. De Nueva York a Gernika pasando por Berlín (Ekin, 2015)
  • 778 Orreaga (Txertoa, 2015 )
  • Pólvora y azafran(Txertoa, 2016)
  • Irujo: Una Familia vasco (Elkar, 2018)
  • María Ana Bidegaray (Serie diáspora) (Volume 14) (2019)

Aldizkariak

Ametzagak iritzi artikuluak idazten ditu Noticias taldean, Nabarralden, Jazoeran eta Eusko Kulturan.

Sariak

  • Sabino Arana saria (2015).
  • Manuel Irujo saria (2016)

Erreferentziak

The contents of this page are sourced from Wikipedia article. The contents are available under the CC BY-SA 4.0 license.
Lists
Arantzazu Amezaga Iribarren is in following lists
comments so far.
Comments
From our partners
Sponsored
Credits
References and sources
Arantzazu Amezaga Iribarren
arrow-left arrow-right instagram whatsapp myspace quora soundcloud spotify tumblr vk website youtube pandora tunein iheart itunes