peoplepill id: antton-larretxau
AL
Spain
1 views today
1 views this week
Antton Larretxau
Teknikaria eta aditua edateko uraren kudeaketan Donostian

Antton Larretxau

The basics

Quick Facts

Intro
Teknikaria eta aditua edateko uraren kudeaketan Donostian
Places
Gender
Male
Place of birth
San Sebastián, Donostialdea, Gipuzkoa, Spain
Age
78 years
Antton Larretxau
The details (from wikipedia)

Biography

Antton Larretxau Matxain (Donostia, 1946ko abenduaren 17a) edateko uraren sarea zaintzeko arduraduna izan zen Donostian 2018an jubilatu zen arte. Uliako Mintegietako parkean bizi da eta bertako zaindaria ere bada.

Ura hornitzeko azpiegitura zaintzeko arduraduna Donostian

Udal-langilea da Larretxau. Bere lan jarduera beti egon da lotuta edateko uraren banaketa-sarearekin. Donostiako ur-hoditeriaren zirkuitu osoa sakonki ezagutzen du, ur-biltegien kokapena eta funtzionamendua ere bai. Fernando Perez izan da zerbitzu horretako burua urtetan. Lehenago Miguel Angel Nuñez, Julián Gil eta Fernando García de Mier eta Jose Zuazola Urdangarin ingeniariarekin ere lan egin zuen.

Edateko uraren sareak 454 kilometroko hoditeria dauka Donostian, XXI. mende-hasieran ur galera handiak zeuden, baina 2006 eta 2008 urteen artean ur-galerak detektatzeko sistema aurreratu bat jarri zuten. Hiria 58 sektoretan banatu zen (bakoitza 10-15 kilometrokoa), eta harrezkero udaleko teknikarien ordenagailuetako pantailan ikus dezakete sarearen egoera, ea galerarik dagoen eta zein sektoretan gertatzen ari den. Bigarren laburpen xeheago batean, sektorez sektore, informazio grafikoa eta datu estatistikoak (eskualdeko biztanle-kopurua, presio-maila, emaria, eguneko kontsumoa eta kontagailuen irakurketatik lortzen diren errendimenduak) ikusten dituzte.

«Ur-galerak detektatzeko sistema berria jarri genuenean balbulak instalatzeko orduan izan genuen arazorik larriena. Lehenengo fasean, horietako batzuk aldatu behar izan genituen. Oso zaharrak ziren eta ixteko arazo handiak zituzten. Gainera, gune batzuetan 100 urte baino gehiagoko hodiak ere bazeuden, eta batzuk berritu behar izan genituen.»

Antton Larretxau Ur sarearen zainketaren arduraduna


Donostiako historia osoan eraiki ziren lehen ur-biltegiak Ulian daude. XIX. mendera arte hiria moldatzen zen Morlanseko eta Uliako iturriekin, baina populazioa asko handitu zenean... ur beharra ere bai. Uliako Mintegietako parkean dagoen Soroborda biltegia 1869an jarri zuten martxan (7.000 m) eta handik 30 urtera handiagoa zen Buskando biltegi berria eraiki behar izan zuten (10.000 m).

Antton LarretxauBuskando ur-biltegiko sarreran
Antton Larretxau, Uliako Mintegietako parkea

Soroborda, lehen biltegia izan zena, planta karratukoa da, guztiz dago lur azpian eta ez du bisitaririk onartzen, barrura sartzea nahiko zaila da eta. Buskando biltegia, aldiz, berriagoa eta askoz zabalagoa da, ez dago lurpean, albo bateko horma parkeko bidean dago, eta leihoak ere baditu goiko aldean. Ulia mendiko hainbat iturritako ura bideratzen zen honaino, besteak beste hauek: 1850etik Moneda baserria (Uliako hegoaldean, Bidebieta), 1864tik Errotazar (Uliako itsasaldean), 1879tik Ingelesen iturria (Uliako itsasaldean), eta 1884tik Txoritokietatik.

Uliako Mintegietako parkeko zaindaria

Uliako MIntegietako parkea ere goitik behera ezagutzen du Larretxauk. Donostiako Ulia auzoan dagoen hiri parkea da hori, 14.500 m² ditu eta Ulia pasealekuaren hasieran dago, Jose Elosegi kalearekin duen bidegurutzean, Ategorrietatik gertu.

Larretxauk beti bizi izan da parke oparo honetan, bere aita (José Larretxau Larrañaga), bere aitona (Ignacio Larretxau Pagola) eta birraitona (Asensio Larrañaga Makazaga) bezala; laurak izan dira udal langileak, edateko uraren horniketan mende oso batez aritu direnak. Izatez, Donostiako ur-biltegi zaharrenak, eraiki ziren lehenengo biak (Soroborda eta Buskando), parke barruan daude. Lau belaunaldi horiek ur-biltegien eta parkearen zaindariak izan dira.

Parkea beti egon da zabalik publikoarentzat, auzotarrek hortik pasatzen dira egunero, urteen poderioz Antton parkearen arima eta ahots bihurtu da auzotarrentzat. Ur-biltegien zaindaria bakarrik ez da, erakutsi ere egiten dizkie bisitariei. Hainbat bisitari pasa dira azken 10 urteetan bertatik, mila pertsonatik gora, eta Anttonen ahotik zehaztasun eta anekdota ugari jaso dituzte. Ez bakarrik biltegiez, parkeko landareez eta faunaz ere bai. eta, nola ez, Donostiako etxebizitzetara heltzen den uraz. Mende oso bateko kontuak dakizki berak eta bisitariekin konpartitzen ditu. Adibidez, Buskando biltegi barruan egin diren grabazioen berri ere ematen du:

  • Belako musika taldea - Belako Water tanks of Ulía [Monster, Eat me!, Mum and Crime
  • Zipi eta Zape eta kapitainaren irla filmaren eszena batzuk
  • «TOTAL BLACKOUT ☞ FRANK (Official Music Video) - Andrés Daniel Sainz» cargocollective.com
Antton Larretxau, Uliako Mintegietako parkea

Donostian bertan urteetan ezezagunak izan dira biltegiak eta parkea, ez zitzaien inongo baliorik aitortzen, baina Aranzadi Zientzia Elkarteak 2006an txosten batean azaldu zuen ur-biltegi hauek balio arkitektoniko handikoak zirela, diseinuagatik eta eraitze moduarengatik, eta hiriaren ondareko elementu garrantzitsua direla. Parkeko fauna eta florarekin berdin gertatu da, azken 10 urteetan egindako azterketei esker orain publiko zabalak ere ondo daki estimatzen parkearen balioa.

Antton Larretxauk ondo ezagutzen ditu parkeko zuhaitz, landare, txori eta anfibioak, eta erraz konpartitzen du ezagutza hori entzun nahi duen bisitariarekin.

Eusko Jaurlaritzak 2016an Elkarlan Saria eman zion Lore-Baratzak proiektuari elkarlana eta ingurumenarekiko konpromisoa sustatzeagatik. Natur gune honek duen balio arkitektonikoa eta kulturala zabaldu nahi dute hiritarren artean.

Uliako Mintegietako Parkea

Boluntarioa datu meteorologikoen eguneroko neurketan

Antton Larretxau da Espainiako Meteorologia Agentziarekin (Aemet) elkarlanean aritzen den boluntarioetako bat, datu meteorologikoak egunero neurtu eta bidaltzeko. Euria, elurra edo eguzkia egiten duela, hogei bat gipuzkoar beren estazio meteorologikoetara joaten dira goizero, aurreko eguneko tenperatura eta prezipitazioaren datua jasotzera. Espainiako Meteorologia Agentziak zabalduta duen eta klima aztertzen laguntzen duen boluntario-sarearen parte dira. Borondatezko lankidetza zientifikoko sare zaharrena da Espainian, 1913an sortu zuten.

Eskuz egiten du lan hori, aitak egin zuen bezala, teknologia automatizatua erabili gabe. Oraindik ere aitak erabiltzen zuen txartel mota bera erabiltzen ditu datuak apuntatzeko. Lan hori dirudiena baino garrantzitsuagoa da, estazio automatiko batzuk egonda ere, nahiko maiz huts egiten baitute ezbeharren eta ekaitzen ondorioz, eta horrelakoetan ere beharrezkoa izaten da datuak eskura izatea.

1960an Ategorrietakoarekin batera, Artikutzan eta Landarbasoko zentral elektriko batean ere kokatu zituzten estazio meteorologikoak. Orduan hasi zen José Larretxau boluntario modan. Baina hiru estazio haietatik Uliakoa bakarrik geratzen zen 2020an. Antton 1979an hasi zen postu horretan, aitak erretiroa hartu zuenean.

2017an, antzeko beste 18 estazio meteorologiko zeuden Gipuzkoan: Añarbeko urtegia, Beasain, Zumarraga, Azpeitia, Mutriku, Zumaia, Hernani, Lezo, Donostia (Ategorrieta eta Kristinaenea), Segura, Legazpi, Aretxabaleta, Bergara, Ordizia, Urnieta, Lasarte, Elgoibar eta Andoain. 202ean Gipuzkoa osoan eskuzko estazio bi baino ez daude Donostiako Ategorriaetako hau eta Bergarakoa.

Josetxo Mayorren adiskidea

Antton, Iñigo Uliako basozaina eta Josetxo Mayor

Josetxo Mayorren laguna zen, Iñigo basozainarena ere bai, hirurek oso ondo ezagutzen zuten Ulia Mendia eta parte hartzen zuten berau zaintzen eta dokumentatzen.

Josetxo Mayor 1986 urtetik Ulia mendiko bideak garbitu eta bide berriak zabaltzeagatik ezaguna zen, bere kabuz egiten zuen, inoren laguntzarik gabe eta musu-truk. Egindako lan itzela eskertzeko, Donostiako Hiritar Merezimenduaren Domina jaso zuen 1995 urtean.

Hirurek asko estimatzen zuten mintegietako parkea ere. Aranzadi Zientzia Elkarteak 2016ko maiatzean argitaratu zuen txostenean bost arlotan, bost kapitulutan banatzen zituen mintegietako parkearen balioak: herpetologia (anfibioak), botanika, planifikazio berdea, historiko-kulturala, eta paisajista.

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) «El detector de fugas» El Diario Vasco 2008-03-25 .
  2. Faktoria.(2018-06-28). «Nekane San Miguel magistratua, 'Faktoria'n. Antton Larretxau Uliako parkeko zaindari» EITB Euskal Irrati Telebista .
  3. «Irene Paredes Paris Saint-Germain taldeko jokalaria, 'Faktoria'n. Donostiako ur zerbitzuko langile ohiarekin batera» EITB Euskal Irrati Telebista .
  4. Muñoz Echabeguren, Fermín.(2003). El Agua potable en la historia de San Sebastián = Edateko uda Donostiako historian / Fermín Muñoz Echabeguren. Aguas del Añarbe = Añarbeko Urak, ISBN 978-84-607-7900-1. .
  5. Muñoz Echabeguren, Fermin. El agua potable en la historia de San Sebastián = Edateko ura Donostiako historian. Donostia: Añarbeko Urak, 2003 http://katalogoa.donostiakultura.com/Record/112621
  6. Muñoz Etabeguren, Fermin; lkontratua90.(2014). Ura_Donostian. Liburu eder honen hainbat argazki bildu ditugu hemen:. .
  7. «Larretxau Matxain, Antton - Ahotsak.eus» ahotsak.eus .
  8. «Una bella imagen de 1948 del parque de Viveros de Ulia» Uliako Lore-Baratzak 2016-06-02 .
  9. (Gaztelaniaz) «El tesoro escondido en la falda de Ulía» Diario Vasco 2013-11-12 .
  10. Belako - Water tanks of Ulía [Monster, Eat me!, Mum and Crime. ] .
  11. «TOTAL BLACKOUT ☞ FRANK (Official Music Video) - Andrés Daniel Sainz» cargocollective.com .
  12. Altuna, Agurtzane.(2016-01-25). JaurlaritzarenElkarlansariajasoduUliakoLoreBaratzakproiektuak. Irutxuloko HItza .
  13. (Gaztelaniaz) Alonso, Carolina.(2016-01-26). «“El premio nos alienta a seguir con el proyecto de viveros de Ulia”» Noticias de Gipuzkoa (Noticias de Gipuzkoa) .
  14. (Gaztelaniaz) Gipuzkoa, Noticias de. «Un siglo midiendo el clima» www.noticiasdegipuzkoa.eus .
  15. (Gaztelaniaz) «Tesoros ocultos en la falda del monte Ulía» Diario Vasco 2016 .
  16. (Gaztelaniaz) «Los antiguos depósitos de Ulia, un tesoro que ansía ser desenterrado» Diario Vasco 2015-5-23 .
  17. «ARANZADI: parkea ondare aberatsa da» Ulia Auzo-Elkartea .
  18. «Bideoak: ARANZADIren txostenaren aurkezpena» Uliako Auzo-Elkartea .

Ikus, gainera

  • Ulia mendia
  • Uliako parkea
  • Uliako Mintegietako parkea
  • Soroborda ur-biltegia
  • Buskando ur-biltegia

Kanpo estekak

The contents of this page are sourced from Wikipedia article. The contents are available under the CC BY-SA 4.0 license.
Lists
Antton Larretxau is in following lists
comments so far.
Comments
From our partners
Sponsored
Credits
References and sources
Antton Larretxau
arrow-left arrow-right instagram whatsapp myspace quora soundcloud spotify tumblr vk website youtube pandora tunein iheart itunes