Anne-Marie Lagarde
Quick Facts
Biography
Anne-Marie Lagarde (Liginaga, Zuberoa, 1944) idazlea, ikertzailea eta feminista da.
Bizitza
Anne-Mariek haurtzaroa artzain eta dantzarien familian igaro zuen.Ibilbide akademikoa berriz, luzea du bizkarrean. Literatura eta Letra Modernoak ikasi zituen Paueko Unibertsitatean, Psikologia Orokorra eta Soziala Bordeleko Unibertsitaten, Euskal Ikasketak Baionan. Txomin Peillen eta Mari-Jean Saureten zuzendaritzapean idatzi zuen doktorego tesia: Universe psychique des basques: une instauration de la symétrie des sexes.(Euskaldunen univer psikikoa: sexuen simetriaren ezarpena)L’Harmatan argitaletxeak laburturik argitaratu zion atzera, Les basques: societé traditionnel et symétrie des sexes (Euskaldunak: gizarte tradizionala eta sexuen simetria) izenburupean.
Antropologiaren arloko makina bat artikuluk darama zuberotarraren sinadura, baita bi eleberrik ere (Grand-Mère Soleil: Eguzki amanderea eta Au chemin de Maia). Euskal tradizioko parekidetasun ereduez eta gizarte modernoko ezberdintasunen jatorriaz hainbat ikerketa egin ditu.
Argitalpenak
Liburuak
- Les basques: societé traditionnel et symétrie des sexes.L’Harmatan argitaletxea.
- Grand-Mère Soleil: Eguzki amanderea.
- Au chemin de Maia
Aldizkarietan
- 2001: Euskal gizarte tradizionalaren izaera, La mujer en Euskal Herria, Basandere, Donostia/St Sébastien.
- 2006: Loi de prohibition et statut traditionnel de la femme basque, Bulletin du Musée Basque, hors série, Bayonne.
- 2015. Parekidetasuna eta sexu-identitateen eraketa euskal artzain-nekazari jendartean. Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria, 1130-5738, zenb. 92, 2015, orriak. 5-24.
- 2016: La fabrique du nom dans le monde ancien basque.1e partie, Bulletin du Musée Basque 186 zk., Bayonne.
- 2017: La fabrique du nom dans le onde ancien basque 2e partie, BMB 188, Bayonne.
- 2017: Egalitarianism and Gender in the Traditional Basque Country", in The Basque Moment, Argitaratzailea Xabier Arregi Gordoa Andreas Hess, Center For Basque Studies, University of Nevada, Reno, Nevada, USA.
Hitzaldiak
Hainbat hitzaldi ere eman ditu, besteak beste:
- Hi eta ni parekide hitanoan. Euskara eta feminismoa uztartu zituen Bizitokik 2013an Behauzeko egoitzan (Nafarroa Beherea). Anne Marie Lagardek euskal jabekidetasuna azaldu zuen, toka-noka alokutiboaren bidez.
Erreferentziak
- ↑ «Anne-Marie Lagarde» www.lecteurs.com .
- ↑ gureberriak. Anne Marie Lagarde: “Amaren zuzenbidea, Euskal Herrian, sexuen eta belaunaldien arteko berdintasuna izan da”. .
- ↑ EGALITE ET CONSTRUCTION DES IDENTITES SEXUELLES DANS LA SOCIETE AGROPASTORALE BASQUE. .
- ↑ IGUALDAD Y CONSTRUCCION DE LAS IDENTIDADES SEXUALES EN LA SOCIEDAD AGROPASTORAL VASCA. .
- ↑ «Anne-Marie Lagarde - Biographie, publications (livres, articles)» www.editions-harmattan.fr .
- ↑ Hi eta ni parekide hitanoan |. .
- ↑ Erredakzioa. «Euskaraz eta feminismoaz» Berria .
Kanpo estekak
- Anne-Marie Lagarderi elkarrizketa: Euskal gizarteak ez zizun emaztea apaltzen Berria, 2019.05.12
- Anne-Marie Lagardek bere aitari buruzko kontakizun bat aurkeztu zuen Sarako idazleen biltzarrean. "Au chemin de Maia" izena du eta l'Harmattan argitaletxean editatu du.2020.09.09
- Zer da patriarkatua?YouTube
- Anne Marie Lagarde: “Amaren zuzenbidea, Euskal Herrian, sexuen eta belaunaldien arteko berdintasuna izan da.” Gure Berriak, 2022.03.23
- Pays basque: sur la trace du matriarcat basque avec Anne-Marie Lagarde 2022-04.20