peoplepill id: ane-legarreta-mendez
ALM
Spain
1 views today
1 views this week
Ane Legarreta Mendez
Galdakaoko Emakume musikaria

Ane Legarreta Mendez

The basics

Quick Facts

Intro
Galdakaoko Emakume musikaria
Places
Work field
Gender
Female
Place of birth
Galdakao, Greater Bilbao, Biscay, Spain
Age
30 years
Education
Musikene
The details (from wikipedia)

Biography

Ane Legarreta Méndez (Galdakao, 1994ko apirilaren 2a) musika zuzendari galdakoztarra da. 2021ean ESAS (Emakume Sortzaile eta Artisten Sarea) emakume hutsez osatutako orkestra taldea sortu zuen.

Biografia

Derrigorrezko ikasketak Gandasegi eskola publikoan eta Elexalde BHI institutuan egin zituen.

Lehen urratsak Máximo Moreno Galdakaoko musika eskolan 5 urtekin hasita. Piano eta Arpa ikasketak egin zituen Bilboko Juan Crisóstomo de Arriaga kontserbatorioan.

Orkestra zuzendaritza ikasi zuen Musikene Goi-Mailako musika kontserbatorioan, Donostian, Arturo Tamayorekin. Zuzendaritza sinfonikoan, instrumentalean eta bokalean masterra egin zuen Madrilen.

Emakume zuzendaria eta gaztea

Ane 19 urteekin hasi zen Galdakaoko banda zuzentzen, eta emakume izateaz gain, gaztea ere bazen: Geuria aldizkarian adierazi zuenez "zuzentzen duenak lidergoa erakutsi behar du, baita bere nortasuna eta ideiak gainontzeko musikariei helaraztea ere". Aitzindari bat izan zela esan daiteke, gizonezkoen munduan. Honelaxe aitortu zion 2018an Etxahun Gonzalez kazetariari "Historikoki gizonezkoek eman dituzte agindu horiek eta badirudi emakumeok, eta baita gazteok ere, esfortzu bikoitza egin behar dugula kapaz garela erakusteko".

2018an musika ikasketak bukatzerakoan, ohi den bezala, karrera amaierako azterketa Bilboko Orkestra Sinfonikoa zuzenduz egin zuen Euskalduna Jauregian, emaitza bikaina lortuz.

Zuzendari gonbidatua izan da Euskadiko Orkestra Sinfonikoan, Orquesta del Cantábrico ekimenean eta beste proiektu batzuetan, horien artean, Errenteriako bandan edota Behotsik orkestran.

Egiptoko eskarmentu handiko Cairo Symphony Orkestra zuzendu zuen. Harritu egin zuen kontrabaxu eta tronboi gehienak emakumeak izateak, ez ohikoa izaten baita eta kulturan egiten den inbertsio handia.

Euskadi Irratiko kolaboratzailea da, Baipasa saioan. Munduko orkestra sinfoniko esanguratsuenei buruzko egunerokotasunari buruz hitz egiten du.

Getxoko Musikalia bandako zuzendaria izan da 2016tik 2019ra; egin dituzten proiektuen artean Urko Herrikoi & Musikalia, Feten-Feten sinfonikoa etaSorotan Beleren itzulerarako ospatua 2021. urtean Larrabetzun eta Getxon.

Galdakaoko Da Capo bandako zuzendari ohia da eta elkarte bezala lehen urratsak ematen lagundu zion taldeari. Gazte abesbatzak ere zuzendu ditu, adibidez Gasteizko Crescendo abesbatza eta Algortako Biotz Alai Txiki abesbatza.

Etorkizunerako asmoak

2021eko otsailean Argia aldizkariako elkarrizketan adierazi zuenez "Etorkizunera begira, nire ametsa orkestra bat sortzea da." Horretarako lehen urratsak eman zituen ESAS sarea sortuz, Emakume Sortzaile eta Artisten Sarea, euskal lurralde guztietako emakume musikariak elkartuz ekimenerako. a

Hedabideetan eman zen ezagutzera 2021eko Martxoaren zortzian, egun berezi horretako ekintzekin erabat konektatuta. EITBn argitaratu zutenaren arabera, ekimen horren bitartez, musikatik abiatuta, arlo ezberdinetako emakumeekin aliantzak sortu nahi dituzte.

Binke Aldizkarian azaldu zen Legarreta zuzendaria, ESAS sarearen berri emateko; Aneren hitzetan azaltzen denez "emakumezko musikari profesionalak ezagutzera emateko kontzertu eta emanaldi desberdinak antolatu gura dituzte urtean zehar".

2023an ESAS 35 emakumek osatzen du orkestra taldea, tronpeta, tronboi eta tubak falta dituena. Lehen kontzertu handia Bilboko Euskalduna Jauregian eman zuen urtarrilean. Kamara emanaldiak izan ditu Bartzelona, Madril eta Mallorcan.

Orkestra-zuzendariaren nazioarteko eguna

2013tik ospatzen da uztailaren 13an, Carlos Kleiber orkestra zuzendari austriarra zendu zen eguna. Kleiber teknika modernoaren aitzindaritzat hartzen da, eta XX. mendeko maisu handietako bat.

Legarretak 15 urte baino ez zituenean, irakasle batek zuzentzen probatzeko esan zion. Hasieran zaila iruditu zitzaion, baina gero ikertu eta gizonena zen lanbide horretan lekutxoa egiten jakin zuen. Arazo handienetako bat erreferente falta da. 17 urte zituela ezagutu zuen lehen orkestra emakume zuzendaria. 2018tik 2023ra, bost urtean portzentaia handitu egin da, %1 izatetik ia % 10 izatera pasatu baita. Baina % 20 gutxiago kobratzen dute. Legarretaren iritziz:

Bide onean goaz. Emakumeok lanbidea berrasmatu behar izan dugu eta geuretzat egokitu, baina bikaintasuna ahaztu gabe. Zuzendaria, arbola baten ikusten ez diren sustraiak bezalakoa da, dena eusten duena. %99 partiturak aztertzea eta orkestra osatzen duen pertsona bakoitzaren nota bakoitza musikariek nola jotzea nahi duen ondo irudikatzea da. Gainerako %1a entsaioak dira.

Atriletik publikoa ikusten du eta nagusi samarra da. Horretan ere berrasmatu beharra dagoelakoan dago, jende gaztea kulturara erakartzeko.

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) Casillas, Iraitz.(2023-07-13). ««Las directoras de orquesta hemos tenido que reinventar la profesión»» El Correo .
  2. Sarria, Etxahun Gonzalez.(2018-04-23). «Ane Legarreta: "Emakumeok bidea ireki dugu gizonen gotorleku honetan"» Geuria .
  3. (Gaztelaniaz) «Euskadiko Orkestra se suma a EITB Maratoia bajo la batuta de Ane Legarreta» EITB Radio Televisión Pública Vasca 2020-12-07 .
  4. Getxoko Musikalia Elkartea, Andres Isasi.(2020). «[:euZuzendaria[:es]Director/a[:]»] Getxoko Andres Isasi Musikalia Elkartea .
  5. «"Musika klasikoa oso baloratuta dago euskal gizartean"» Argia .
  6. «ESAS elkartea sortu dute, emakume musikari profesionalen lana ikusarazteko» EITB Euskal Irrati Telebista 2021-03-08 .
  7. «Emakume Sortzaile eta Artisten Sarea sortu du Ane Legarreta galdakoztarrak» BINKE 2021-03-08 .

Kanpo estekak

The contents of this page are sourced from Wikipedia article. The contents are available under the CC BY-SA 4.0 license.
Lists
Ane Legarreta Mendez is in following lists
comments so far.
Comments
From our partners
Sponsored
Credits
References and sources
Ane Legarreta Mendez
arrow-left arrow-right instagram whatsapp myspace quora soundcloud spotify tumblr vk website youtube pandora tunein iheart itunes