peoplepill id: ander-arzelus
AA
Spain
1 views today
1 views this week
Ander Arzelus
Basque writer

Ander Arzelus

The basics

Quick Facts

Intro
Basque writer
Places
Work field
Gender
Male
Place of birth
Donostia-San Sebastian, Spain
Place of death
Bayonne, France; Baiona, Spain
Age
51 years
The details (from wikipedia)

Biography

Ander Arzelus Toledo (Donostia, Gipuzkoa, 1898ko abuztuaren 15a - Baiona, Lapurdi, 1949ko abuztuaren 27a), ezaguna baita Luzear izenordearekin (Arzeluz silabaka alderantziz jarrita), euskal hizlari, idazle eta kazetaria izan zen. Euskal mugimenduaren bultzatzaile gisa nabarmendu zen. Gerra Zibila piztu zenean, El Día egunkariko euskal orriaren arduraduna zen, eta Argia aldizkariko zuzendaria.

Historia

Luzearri buruzkoak haren alaba Itziar Arzelusen ahotan (Ahotsak proiekturako)

1898ko abuztuaren 15ean jaio zen Ander, Donostiako Parte Zaharrean, San Jeronimo kaleko 21ean. Hamabi anai-arrebaren artean zaharrena, Donostiako marianistetan egin zituen ikasketak. Hamasei urte zituela lanean hasi behar izan zuen, Donostiako Aurrezki Kutxan, eta hantxe aritu zen beharrean, harik eta, 1936an, gerra piztu zen arte. 1923an, Amalia Arrietarekin ezkondu zen. Lau seme-alaba izan zituen.

Kazetaria

1921 Argia astekaria sortu, eta hantxe hasi zen idazten. Hantxe hasi zen erabiltzen Luzear izenordea. Urteetan, berriemaileen saila kudeatu zuen Argian, “Euskalerriko berriak”.

1929 Argia astekariko zuzendari izendatu zuten, Bitor Garitaonandia hildakoan.

1930 El Día egunkariko “Euskal Orria”ren arduradun jarri zuten. Lan horretan jardun zuen, gerra piztu arte. Lizardirekin batera, Ander Arzelusek ere euskarazko egunkari batekin egiten zuen amets. Garai hartan, makina bat eztabaida izan zuten gai horren inguruan. Argiako idazle-agenda ia osorik hustu zuen El Día egunkarian, eta emakumeak jarri zituen idazten, hala nola Elbira Zipitria eta Tene Mujika.

1932 Joseba Zubimendirekin batera, euskara hutsezko irratsaio bat hasi zuen Unión Radio irratian, Donostian.

Politikaria

Etxetik jaso zuen politikarako zaletasuna, Ander Arzelusen aita, Andres, Sabino Aranaren lehen jarraitzailetakoa izan baitzen Donostian.

1930 Izena eman zuen Eusko Alderdi Jeltzalean.

1935 Gipuzko Buru Batzarreko kide izendatu zuten, Zumarragan.

1936 Gerra piztuta, Gipuzkoan ibili zen antolaketa lanetan. Probintzia osoa faxisten esku jausi ondoren, Bizkaira pasatu zen, eta han ere antolakuntza politikoan aritu zen. Urriaren 7an, Gernikan zen, Eusko Jaurlaritza eratu zenean.

1937 Urtarrilean Eguna izeneko euskal egunkaria sortu zen, euskara hutsean. Nahiz eta parte zuzena izan zuen egunkari berriaren sorkuntzan, gutxi idatzi zuen han. Santoña erori zenean, Luzear preso hartu eta Duesoko espetxera eraman zuten. Epaitu eta heriotza zigorra ezarri zioten.

1938 Burgosko espetxera eraman zuten. Han, lau urte eta erdi egin zituen. Horietatik bat, heriotza-zigorra gainean zuela.

1942 Bere kasua errebisatu, eta 14 urteko kondena ezarri zioten.

1943 Indultua jasota, kartzela utzi eta Donostiara bueltatu zen, Koldo Mitxelenarekin batera.

1946 Donibane Lohitzunera pasatu zen, Francoren polizia atzean zuen-eta, lan klandestinoak egiten ibili zelako. Joseba Rezolarekin batera, Donibane Lohitzunen bertan sortu zuen Euskadi Irratia, isilpean emititzen hasi zena. Luzear irratiko zuzendaria izan zen, eta euskarazko egitarauaren arduraduna. Bere kronikak "Gorrititar Imanol" izenordearekin izenpetzen zituen.

1949 Abuztuaren 27an hil zen, berrogeita hamaika urte bete berri.

Lanak

Narrazioa

  • Askatasun ipuinak (1998, Sabino Arana Kultur Elkargoa)

Antzerkia

  • Gibelaundi (1931, El Día)
  • Neskamearen marmarrak (1934, Antzerti)

Dibulgazioa

  • Euskal Edestia (1935, Zarautz)

Itzulpenak

  • Eguarri Abestia (1931, El Día)

Kazetaritza

Hiru eratako lanak egin zituen El Día egunkariko Euskal Orrian:

  • Iritzi artikuluak. Euskarari buruzkoak gehienak.
  • Erreportaje tankerako idazlanak.
  • Antzerkitxo laburrak, ipuintxoak eta abar, berak asmatutakoak edo beste hizkuntza batzuetatik itzulitakoak.

Kanpo loturak

The contents of this page are sourced from Wikipedia article. The contents are available under the CC BY-SA 4.0 license.
Lists
Ander Arzelus is in following lists
comments so far.
Comments
From our partners
Sponsored
Credits
References and sources
Ander Arzelus
arrow-left arrow-right instagram whatsapp myspace quora soundcloud spotify tumblr vk website youtube pandora tunein iheart itunes