peoplepill id: ander-arzak
AA
Spain
1 views today
1 views this week
Ander Arzak
Gipuzkoar kazetaria

Ander Arzak

The basics

Quick Facts

Intro
Gipuzkoar kazetaria
Places
Gender
Male
Birth
Place of birth
Irun, Bidasoaldea, Gipuzkoa, Spain
Age
42 years
Education
University of the Basque Country
Basque Autonomous Community, Spain
Employers
EITB
Spain
Notable Works
Gaur Egun
 
The details (from wikipedia)

Biography

Ander Arzak Arabolaza (Irun, Gipuzkoa, 1982) euskal kazetaria da. Txingudi Telebistan hasi zuen bere ibilbidea, eta ondoren Antena 3en aritu zen. 2004an Euskal Telebistako albiste-zerbitzuetan sartu zen. 2006tik 2009ra Parisko berriemailea izan zen ETB 1 eta ETB 2ko albistegientzat. 2009 eta 2015 bitartean Gaur egun albistegia aurkeztu zuen. 2015etik aurrera Radio Euskadiko langilea da. Ganbara saioan erredaktore aritu ondoren Crónica del fin de semana aurkeztu zuen 2016tik 2020ra. 2020tik aurrera Boulevard goizeko albistegi erreferentea gidatu zuen, 2021eko martxora arte. 2021eko apiriletik aurrera Euskadi Irratiko albistegi burua da, EITBko administrazio kontseiluaren erabakiz.

Ibilbidea

Irungo Pio Baroja ikastetxean burutu zituen lehen ikasketak. Kazetaritza ikasi zuen Euskal Herriko Unibertsitatean. 16 urterekin jarri zen lehen aldiz kameren aurrean, Irungo Txingudi Telebistan. Horren ondoren Antena 3 katean egin zuen lan urtebetez, Realaren partiden jarraipena egiten. Ikasketak amaitzen ari zela bekadun hasi zen Euskal Telebistako albistegietan, 2004an. 2005ean erredaktore lanetan hasi zen ETBko albiste-zerbitzuetan. 2006 eta 2009 bitartean Parisko berriemailea izan zen ETBko albistegietan.

2009tik 2015era Gaur egun albistegia aurkeztu zuen ETB 1en. 2009 eta 2011 bitartean asteburuetako albistegia aurkeztu zuen, baina ondoren iluntzeko Gaur egun 2 albistegira igaro zen. Halaber, tarte horretan albistegi bereziak (besteak beste ETAren jardun armatuaren amaierari buruzkoa, 2011n), debateak eta hauteskunde saio bereziak ere aurkeztu zituen. Idatzizko prentsan, Irunero Irungo euskarazko hamabostekarian kolaborazioak idatzi izan ditu.

2015ean Radio Euskadira igaro zen, Ganbara saioko erredaktore gisa. Ondoren, Crónica del fin de semana asteburuko albistegia aurkeztu zuen irratian, 2016tik 2020ra. Lan horren baitan Parlamento en las ondas larunbatetako saioa aurkeztea ere egokitu zitzaion, baita hauteskunde saioak aurkeztea eta Boulevard saioan Dani Alvarezen ordezkoa izatea ere. 2020ko irailetik aurrera Álvarezen lekua hartu zuen Radio Euskadiren Boulevard goizeko erreferentziako albistegiaren gidari gisa.

2021eko otsailean EITBko administrazio kontseiluak organigrama aldaketa iragarri zuen, hainbat izendapenen berri emanaz. Arzak Euskadi Irratiko albistegien buru izendatu zuten. Martxoaren 26an aurkeztu zuen Boulevard irratsaioa azken aldiz, eta apirilaren 12an hasi zen postu berrian.

Bizitza pertsonala

Kiko Arzak eta Mari Jose Arabolazaren semea da. Ezkonduta dago eta hiru semeren aita da.

Lanak

Telebista saioak

UrteaIzenburuaKateaOharrak
Al agua patosTxingudi TelebistaAurkezlea
2006-2009Gaur egun
Teleberri
ETB 1
ETB 2
Parisko korrespontsala
2009-2015Gaur egunETB 1Aurkezlea
2011Euskal Kantuen Gaua 2011ETB 1"Ez goaz lanera" (albistegietako lantaldea)
2020Gure kasaETB 1Gonbidatua (atal 1)
2020Gabonǃ Kantatzera gatozǃETB 1"Zergatik ez" (Euskadi Irratia eta Radio Euskadi)

Irratsaioak

UrteaIzenburuaEmisoraOharrak
2012OilategiaEuskadi IrratiaGonbidatua (atal 1)
2015-2016GanbaraRadio EuskadiErredaktorea
2016-2020Crónica del fin de semanaRadio EuskadiAurkezlea
2020-2021BoulevardRadio EuskadiAurkezlea eta zuzendaria

Erreferentziak

Kanpo estekak

The contents of this page are sourced from Wikipedia article. The contents are available under the CC BY-SA 4.0 license.
Lists
Ander Arzak is in following lists
comments so far.
Comments
From our partners
Sponsored
Credits
References and sources
Ander Arzak
arrow-left arrow-right instagram whatsapp myspace quora soundcloud spotify tumblr vk website youtube pandora tunein iheart itunes