peoplepill id: andeka-jurado
AJ
Spain
1 views today
1 views this week
Andeka Jurado
Spanish activist

Andeka Jurado

The basics

Quick Facts

Intro
Spanish activist
Places
Work field
Gender
Male
Birth
Place of birth
Amurrio, Spain
Age
41 years
The details (from wikipedia)

Biography

Andeka Jurado (1984, Barakaldo), Twitterreko txiolari eta euskal presoen aldeko ekintzailea da.

Espainiako Erresuman bertxiotxeagatik lehen kondenatua izan delako da ezaguna.

Atxiloketa

2015ean "Operación Araña III" dela medio, atxilotu zuten terrorismoa goratzea akusatuta. Berarekin batera, operazio berdinean besteak beste gartzelan dagoen Alfredo Remirez eta baita Kaiet Prieto eta Def Con Dos musika taldeko abeslaria den César Strawberry atxilotu zituzten.

Azkenean Andeka Jurado ez zen kartzelara joan, twitterren bere iritziak emateagatik jasotako zigorragatik. Hori bai, baldintzapeko askatasuna eman zioten eta kondena (hogei hilabeteko gartzela zigorra, hau da urte bat eta zortzi hilabete) mantendu zuten.

Kontuak kontu ETAren aldeko mezuak bertxiokatzearekin nahikoa dela, terrorismoa goratzeagatik zigortzeko eta Auzitegi Nazionalak Andeka Jurado Garciari ezarritako urte eta erdiko espetxe-zigorra baieztatu zuela Auzitegi Gorenak.

Sententziaren arabera, “akusatuak irudia edo mezua propiotzat hartzea edo arrazoitzea ez da beharrezkoa, ezta berak sortzea ere; mezura edonola sartu eta publizitatea ematearekin nahiko da, mezua pertsona askori bidalita”

Auzitegi Nazionalak Andeka Jurado Garciari ezarritako urte eta erdiko kartzela-zigorra baieztatu zuen epaiak. 2014 eta 2015 artean, Twitter sare sozialean youtube agertzen den bideo bat argitaratu zuen, bertan ETAko kideak agertzen ziren (behean dago bideo horretarako esteka eta gaur egun ikusgai jarraitzen du), horietako batzuk armaturik.

Josu Uribetxeberria Bolinagaren argazki bat bertxiokatu zuen, “Agur eta ohore” lelopean. ETAko kide horren inguruko mezu gehiago argitaratu zituen sare sozial berdinean.

Helegitea

Akusatuak helegitea aurkeztu zuen Gorenaren aurrean. Twitter kontuan zabaldutako irudiak eta bideoak mezu, arrazonamendu edo argudio propioak ez zirela azaldu zuen abokatuak, aldez aurretik komunikabideetan zeudela baizik; izan ere, bertxiokatzea horretan datza.

Auzipetuak mezua edo irudia propiotzat hartzea beharrezkoa ez dela erantzun zuen Gorenak, ezta berak sortzea ere, sartu eta publizitatea ematearekin nahikoa zela baizik.

Kondenaren bertxioak eta txioa

Behean Andeka kondenatzeko egin zituen bertxioak eta txioaː

  1. Josu Uribetxeberriari egin zioten omenaldi publiko baten argazkia bertxiotzea. Bertan Josuren argazki bat, dantzari bat eta "Agur eta Ohore" esaldia.
  2. Youtuben ikusgai dagoen "Euskal Herria résistance" bertxiotzeagatik eta bere alboan gaztelaniaz "Seguimos navegando por youtube" (youtuben nabigatzen jarraitzen dugu) idazteagatik.
  3. Amnistiaren Aldeko Batzordeen kartela Josuren argazkia eta "Agur eta Ohore" txioa egiteagatik.

Bizitza pertsonala

Andekak neskalaguna du eta 4 hilabete eta bi urte eta erdiko bi semeren aita da.

Erreferentziak

Ikus gainera

Euskal preso politikoak (1978-egun)

The contents of this page are sourced from Wikipedia article. The contents are available under the CC BY-SA 4.0 license.
Lists
Andeka Jurado is in following lists
comments so far.
Comments
From our partners
Sponsored
Credits
References and sources
Andeka Jurado
arrow-left arrow-right instagram whatsapp myspace quora soundcloud spotify tumblr vk website youtube pandora tunein iheart itunes