peoplepill id: anartz-ormaza
AO
Spain
1 views today
1 views this week
The basics

Quick Facts

Intro
Researcher
Places
Gender
Male
Place of birth
Bakio, Uribe-Kosta, Biscay, Spain
Age
43 years
Education
University of the Basque Country
Basque Autonomous Community, Spain
State Academy of Fine Arts Stuttgart
Stuttgart, Stuttgart Government Region, Germany
Udako Euskal Unibertsitatea
Spain
Employers
Guggenheim Museum
Bilbao, Greater Bilbao, Spain
Aranzadi Sciences Society
San Sebastián, Donostialdea, Spain
University of Deusto
Bilbao, Greater Bilbao, Spain
Euskal Telebista
Spain
Notable Works
Aldiri. Arkitektura eta abar
 
Awards
лекция для выпускников Баскского летнего университета
(2016)
Anartz Ormaza
The details (from wikipedia)

Biography

Anartz Ormaza Ugalde (Bakio, Bizkaia, 1981eko irailaren 25a) arkitektoa, hezitzailea eta dantzaria da. TEO Arkitektura bulegoa sortu zuen 2012an David Tijero eta Maite Eizagirrerekin batera. Aranzadi Zientzia Elkarteko bazkidea eta Arkeologia Saileko kolaboratzailea da. Euskal dantza irakaslea da Deustuko Unibertsitatean, AIKO Taldeko partaidea eta Itxas Alde Dantza Taldean dantzari eta dantza-maisua.

UEUkidea

UEUkidea da aspaldi, eta Arkitektura Sailburua da 2012tik gaur arte Inhar Agirrezabalekin batera. Hainbat hitzaldi eta ikastaro eman ditu horretan, eta azken urteetan zenbait jardunaldiren batzorde zientifikoan ere egon da.

Arkitektura hezitzailea

Donostiako Arkitektura Eskolan ikasi zuen arkitektura, ikasturte bat Alemaniako Staatliche Akademie der Bildenden Künste Stuttgart unibertsitatean (arte ederretako akademian) eman ondoren. "Lurralde Antolamendu eta Kudeaketa Graduondokoa" aditu titulua lortu zuen lehendabizi (2009-2010) eta "Lurraldea eta Hizkuntza Graduondokoa" (2016-2017) aditu titulua lortu zuen geroago. Umeentzako arkitektura-tailerretan hezitzailea ere izan da zenbait eskola zein ikastolatan, eta urteetan Bilboko Guggenheim Museoan ere horretan aritua da. Hainbat telebista-saiotan parte hartu izan du Euskal Telebistan arkitekturaren dibulgazioa egiten eta material pedagogikoak ere sortu ditu:

  • Arkitektura pedagogikoaren oinarriak: espazio inklusiboak, artikulazioa, erabileren malgutasuna, barne zirkulazio gidatua, etab. (2018) Ainitze Errasti-rekin
  • Hizkuntza korridoreak: ekologiaren begiradatik eta arkitekturaren begiradatik (2018) Inhar Agirrezabal-ekin
  • Umeen esku-hartzea espazio publikoan: TxikiARK kolektiboaren ekimen ezberdinak. (2016)
  • Umeen integrazioa parte-hartze prozesuetan: gaiari sarrera (2016)

Aldiri aldizkariaren sortzaile

Aldiri aldizkari berria Argia aldizkarian (2010)

"Aldiri. Arkitektura eta abar" aldizkariko sortzaileetako bat izan zen. Udako Euskal Unibertsitatearen laguntzarekin 2009an argitaratu zuten 0 zenbakia, "Hasiberriak. Arkitekto gazteon komeriak" izenburupean, eta lehendabiziko zenbaki haietako parte-hartzaileen artean zeuden Ormaza eta hainbat arkitekto hasiberri, besteak beste, Unai Fernandez de Betoño, Ibai Gandiaga, Maider Uriarte, Ula Iruretagoiena, Agurtzane Elguren, Kepa Iturralde, eta Ander Gortazar. Geroago ere beti izan da aldizkariko erredakzio-kontseiluko kide.

Aldiri talde-lanaren emaitza izan da hasieratik. Garai hartan baziren arkitekturako oinarrizko liburu batzuk euskarara itzuliak (Müller-ren Arkitektura Atlasa, Paricioren Arkitekturaren eraikuntza, edo Solà-Moralesen Hiri-hazkunde motak), baina taldeak euskarazko berezko sorkuntza bultzatu nahi zuen, eta ez soilik arkitekturaz modu ortodoxoan aritu beste hainbat aldizkariren moduan; bestelako gaiei ere tartea eskaini nahi zieten: hirigintza, lurralde-antolamendua, artea, soziologia, ekologia, ekonomia... Zenbaki bakoitzean Joseba Larratxe Josevisky arkitektoaren komiki bat ere sartu zuten. Aldizkariaren formatua akademikoagoa bihurtu zen denborarekin. Euskarazko Uztaro aldizkari zientifikoaren bideari jarraituz Aldirik Dialnet, Latindex eta MIAR indize eta katalogo akademikoetan agertzea lortu zuen.

Lurraldea eta Hizkuntza jardunaldien antolatzaile

Anartz Ormaza jardunaldi hauen antolatzailea izan da, baita jardunaldien ekarpenak biltzen dituen liburuaren editorea ere. Jardunaldiok Gipuzkoako Foru Aldundiak (GFA), eta Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak (UEMA) antolatu zituen UEUrekin lankidetzan.

Hizkuntzaren eta egoera sozio-kulturalaren arteko harremana aztertzea soziolinguistikarekin batera jaio zen. Hizkuntzalaritzaren ikuspegi sozialago horri geografia, lurralde-antolakuntzak eta hirigintzak ere gehitu zizkioten geroago. Faktore horiek hiztun-komunitatean duten eragina dela eta, “Lurraldea eta hizkuntza” jardunaldietan hazkunde urbanistikoaren eta hizkuntza-aldaketaren arteko harremanaz hausnartu da, bereziki arnasguneei edo euskaldunen metaketa demografikoa jazotzen den guneei dagokienez. Izan ere, eragin linguistiko arras ezberdina du hiri handi batean mila etxebizitza berri eraikitzeak edo euskararen arnasgune den herri txiki batean berrehun etxe berri egiteak, kultura-ondarea ez baitute eraikinek eta naturak soilik osatzen. Euskararen arnasguneek euskararen osasunean duten garrantziaz jakitun, arnasguneen garapena lau bider aztertu dute Lurraldea eta Hizkuntza jardunaldietan. Arnasguneek beren izaera mantendu nahi badute, garatzea ezinbestekoa da, eta garapen horrek izan ditzakeen aldagaiak aztertzeko, alor sozioekonomikotik, sozioekologikotik, kulturaletik eta sozioidentitariotik aztertzen dute gaia.

Ikertzailea

"Begoñako argia" proiektua.

2021ean 'Begoñako Argia' izena duen proiektuan parte hartzen du koordinatzaile gisa, Begoñako hilerria kendu eta parke bat egiteko. Begoñako errepublika izan zenaren lekuko garrantzitsuenetako bat da hori. Parkea sortu aurretik, ordea, bertako hezurrak atera, aztertu eta sailkatuko ditu Aranzadi zientzia elkarteak. Hilerriko gainerako elementuak ere aztertuko dituzte arkeologia, biologia eta antropologiaren ikuspuntuetatik.

Aranzadiko historialariek erakundeetako artxiboak aztertu zituzten. 1936ko gerran hil eta Begoñan lurperatutako 40 lagunen zerrenda osatu zuten; gehienak, 1937an hilak. Anartz Ormaza arkitekto eta Aranzadiko kidea da proiektuaren koordinatzailea. Garai bakoitzean hilobietan zer eratako harriak erabili ziren ere aztertu nahi zuten, Laura Damas EHUko Geologia Fakultateko ikertzailearen zuzendaritzapean.

Argitalpenak

Lurraldea & Hizkuntza. Arnasguneen prebentziotik garapenera liburuaren editorea izan zen berak antolatu zuen izen bereko jardunaldian aurkeztutako artikuluekin.

Aldiri aldizkarian gutxienez 8 artikulu idatzi ditu.

  • ELE (Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa) tresnaren objektibotasunaz. Lekarozko Aroztegiako ELEren abiapuntu (2017)
  • Hazi, eraiki, hezi: arkitektura haur eta gazteen hezkuntzan, Euskal Herrian (2016)
  • Masustegiko auzoa, autoeraikuntza eta elkarlana. Urteetan eraispenaren mehatxupean bizi izan den autoeraikitako komunitatea (2014)
  • Arrantzarako baldintza egokirik ez zuten kostaldeko herrien patua (2013) Inhar Agirrezabalekin
  • Animalien arkitektura. Naturan txertaketa lortzeko eredua. Maider Uriarterekin (2011)
  • 96 Babes Ofizialeko Etxebizitza Bilbo Zaharra eta Miribilla auzoen artean. IMB arkitektura-estudioa. (2010)
  • Kikunbera etxea. Arrazionalismoaren labarretan kolokan. Inhar Agirrezabalekin (2010)
  • Mugikortasuna eta azpiegitura zaharkituak. Bilboko Sabino Arana etorbideko biaduktuaren kasua. Maite Eizagirrerekin (2010)

Errekonozimenduak

  • 2016: UEUko sarrera hitzaldia eman zuen Inhar Agirrezabalekin batera. "Arkitektura eta umeen hezkuntza gaiari sarrera".

Erreferentziak

  1. ARANZADIciencia. (2012). Beloaga gazteluko indusketa lanak (Oiartzun). Aranzadi, Youtube.
  2. Anartz Ormaza | Artizarra. .
  3. «Anartz Ormaza Ugalde :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus .
  4. «Anartz Ormaza: 'Monumentuen kopiez gain, hiri osoen kopiak egiten ari dira Txinan'» www.eitb.eus .
  5. «Anartz Ormaza Ugalde :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus .
  6. «site:www.eitb.eus/eu/ anartz ormaza - Google Bilaketa» www.google.es .
  7. Müller, Werner, 1924-2005.. (2007). Arkitektura atlasa.. Euskal Herriko Unibertsitatea, Argitalpen Zerbitzua ISBN 978-84-8373-984-6. PMC 244027019. .
  8. Paricio Ansuategui, Ignacio.. ([2005]). Arkitekturaren eraikuntza. Universidad del País Vasco, Servicio Editorial = Euskal Herriko Unibertsitatea, Argitalpen Zerbitzua ISBN 84-8373-813-9. PMC 433914880. .
  9. Solà-Morales i Rubió, Manuel de.. ([2008]). Hiri-hazkunde motak. Euskal Herriko Unibertsitatea, Argitalpen Zerbitzua = Universidad del País Vasco, Servicio Editorial ISBN 978-84-9860-138-1. PMC 733696896. .
  10. «Unai Fernandez de Betoño: “UEU oasia da euskarazko ikerketa arkitektonikoaren basamortuan” :: Buruxkak Liburutegi digitala» www.buruxkak.eus .
  11. «Lurraldea eta Hizkuntza - Hizkuntza Berdintasuna» ORAIN Gipuzkoa .
  12. Lurraldea & hizkuntza, hizkuntza & lurraldea : Donostian 2014ko urtarrilak 16-17. Gipuzkoako Foru Aldundia Gipuzkoa D.L. 2014 ISBN 978-84-7907-725-9. PMC 907050520. .
  13. Goikoetxea, Jakes. «Autopsia hilerri bati» Berria .
  14. Ormaza, Anartz. (2015). Lurraldea eta Hizkuntza. Arnasguneen prebentzioa. Gipuzkoako Foru Aldundia.
  15. Ormaza Ugalde, Anartz. (). Arnasguneen prebentziotik garapenera. Lurraldea & Hizkuntza IV. jardunaldiak (Deskargatu). UEU ISBN 978-84-8438-680-3. .
  16. Fernandez de Betoño, Unai. (2020). «Bilaketaren emaitzak :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus (Udako Euskal Unibertsitatea) .

Ikus, gainera

  • Donostiako Arkitektura Goi Eskola Teknikoa
  • Udako Euskal Unibertsitatea

Kanpo estekak

The contents of this page are sourced from Wikipedia article. The contents are available under the CC BY-SA 4.0 license.
Lists
Anartz Ormaza is in following lists
comments so far.
Comments
From our partners
Sponsored
Credits
References and sources
Anartz Ormaza
arrow-left arrow-right instagram whatsapp myspace quora soundcloud spotify tumblr vk website youtube pandora tunein iheart itunes