Ana Galarraga
Quick Facts
Biography
Ana Galarraga Aiestaran (Zarautz, 1970) zientzia-komunikatzailea da Elhuyarren. Albaitaritzan eta elikagaien zientzia eta teknologian lizentziatua da.
Hainbat komunikabidetan aritzen da, beti zientzia-dibulgazioaz baina formatu desberdinetan: Elhuyar zientzia-aldizkarian 570 artikulu baino gehiago idatzi ditu, Berria egunkarian zutabe bat idazten du, eta umeentzako Irria aldizkarian ipuin formatuan idazten du beti esperimentu batekin lagunduta. Irriaren lagunak lagun Marikalanbre bizitzaren laborategian liburua argitaratu zuen 2014an. Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-baseak, guztira berak sorturiko 200 artikulu baino gehiago erakusten ditu.
2001etik lanean ari da Elhuyarren, erredakzio-taldeko kidea da, ez zientzia-kazetari huts gisa, gehiago zientzia-komunikatzaile moduan, artikuluak idazteaz gain hainbat jolas, erakusketa, sariketa, ikastaro, hitzaldi eta antzerki-bakarrizketa ere antolatzen ditu eta.
Literaturia izeneko literatura-jardunaldietako antolatzaileetako bat da, eta Euskal Idazleen Elkarteko Zuzendaritza batzordeko kidea.
Erreferentziak
- ↑ «Galarraga Aiestaran, Ana- Elhuyar Aldizkaria» aldizkaria.elhuyar.eus ..
- ↑ Galarraga, Ana «Egilearen azken artikuluak» berria.eus ..
- ↑ Ana, Galarraga Aiestaran, (2014) Marikalanbre, bizitzaren laborategian Elhuyar ISBN 9788494296307 PMC 920312507.
- ↑ «Ana Galarraga Aiestaran» Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea (Udako Euskal Unibertsitatea) ..
- ↑ Uranga, Nerea (2018) «Ana Galarraga: 'Dogmatikoa ez izatea da zientziaren alderik onena'» Gipuzkoako Hitza ..
- ↑ (Gaztelaniaz) «Entrevista a Ana Galarraga - Revista Mètode» metode.es ..
- ↑ Imanol Ubeda (2015-05-02) Literaturia 2015, Ana Galarraga ..
- ↑ Galarraga, Ana (2011) «Euskal Idazleen Elkartea. Idazleak» www.idazleak.eus ..