peoplepill id: amaia-elizagoien
AE
Spain
1 views today
1 views this week
The basics

Quick Facts

Places
Gender
Female
Place of birth
Oronoz, Baztan, Navarre, Spain
Age
30 years
Education
University of the Basque Country
The details (from wikipedia)

Biography

Amaia Elizagoien Varela "Ameli" (Oronoz, Baztan, Nafarroa Garaia, 1994ko azaroaren 29a) bertsolaria, idazlea eta ipuin-kontalari profesionala da.

Bizitza

Lehen urratsak

2-3 urte zituenetik Amaia Oronozen bizi izan da. Ameli du izen artistikoa.Txikitatik bertso eskolan ibilitakoa da, Donezteben, Estitxu Arozenarekin eman zituen bere lehen pausoak eta ondoren aitarekin, Bittor Elizagoienekin jarraitu zuen. Txikitatik bertso paper lehiaketetan eta txapelketetan parte hartu izan du. 2008an gaztetxoen txapela jantzi zuen eta bi alditan kantatu du gaztetxoen Euskal Herriko txapelketan. 2013an kantatu zuen lehen aldiz Nafarroako txapelketan.

Haur Hezkuntza ikasi zuen Bergaran, eta garai horretan ezagutu zuen ipuin-kontalaritzaren mundua. Ondoren Gasteizen egin zuen Haur Hezkuntzako gradua, EHUn.

Amaia Elizagoien eta Begoña Durruty

Ibilbide profesionala

Irakasle ikasketak egin zituen arren, ipuin-kontalari aritzen da batez ere. Ipuin kontalari profesionala da 2015etik.

Ofizio hau aunitz maite dut. Pribilegio bat da kontalaritzaz bizi ahal izatea Euskal Herrian. Kontalari bezala nire helburua beti izan da gure antzinakoek egin duten lana transmititzea, baina gaur egungo gizartera egokituz.

Ipuin kontaketa musikatuak ere egiten ditu Irati Celestino musikariak lagunduta. Txikitatik izan du ahozko transmisioarekin harreman estua, amak erakutsi zion ipuinen mundua.

Adin guztietakoentzat kontatzen ditu ipuinak.Bertsolari ere jarduten du eta kazetari lanetan ere ibiltzen da, Xaloa telebistan. Idazle lanean berriz,besteak beste, Begoña Durrutyk ilustratutako ipuinari hitzak jarri dizkio.

Amaiur liburuaren aurkezpena

Lanak

Emanaldiak

  • TolosanAhoz-Aho 2017 jaialdian.
  • Plentzian Txanpon baten truke. 2019.
  • Ipuingarria izango da. Liburuaren festa, 2021eko azaroaren 4, 5, 6 eta 7an Iruñean.
  • Ondarroan Txomin Agirre udal liburutegian. LH2ko umeentzako saioa.

Formakuntza saioak

  • 2022anElgetan kontalaritzari buruzko formakuntza gidatu zuen.

Argitalpenak

  • Oihanean sentitu. Bideak bertze ipuin liburuko narrazioak, Baztan-Bidasoa Turismo Elkarteak plazaratutakoa.
  • Amaiur. (Amaia Elizagoien-Begoña Durruty).

Bertsolaritza txapelketak

  • Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa
    • Txapelduna: 2008 (Gaztetxoen mailan)
    • Txapeldunordea: 2010
  • Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa
    • Parte hartzea: 2008 eta 2010
  • Nafarroako Bertsolari Txapelketa
    • Finalaurrekoak (1): 2015
    • Final-laurdenak (3): 2013, 2017 eta 2019
  • Bardoak: Nafarroako taldekako bertso ekimena
    • Parte hartze (4): 2012, 2014, 2016 eta 2020.

Erreferentziak

Kanpo estekak

The contents of this page are sourced from Wikipedia article. The contents are available under the CC BY-SA 4.0 license.
Lists
Amaia Elizagoien is in following lists
comments so far.
Comments
From our partners
Sponsored
Credits
References and sources
Amaia Elizagoien
arrow-left arrow-right instagram whatsapp myspace quora soundcloud spotify tumblr vk website youtube pandora tunein iheart itunes