Alizia Iribarren
Quick Facts
Biography
Alizia Iribarren Andueza (Elizondo, Nafarroa, 1976) AEKko irakasle ibilitakoa da Tuteran, pertsona helduak Alfabetatzeko eta Euskalduntzeko Koordinakunde horretan 2019tik koordinatzaile nagusia da.
Ibilbidea
Elizondon jaio bazen ere, hamar urte zituenetik Tuteran bizi da. Bertan egin ditu 25etik gora urte AEKn: irakasle hazi zen; gero Erriberako arduraduna izan zen, eta bertatik bertara ezagutu eta parte hartu du Errigora ekimenaren sorreran; azken urteotan, Nafarroako AEKren koordinazio-lanetan aritu izan da. 2019ko urriaren 1etik, AEKren euskaltegietako ikasturte hasierarekin batera.
AEKren aurreko koordinazio-buru izan zen Mertxe Mugikak hiru zeregin utzi zizkio: batetik, hizkuntza politika ofizialak azkartzea. Bestetik, euskalduntzea: baliabide gehiago lortzea, eta administrazioa eta lan eremua euskalduntzea: "Hor berandu baino lehen azkartu behar da lana". Eta hirugarrenik hizkuntza eskubideen ageriko gabeziak. Baina Koronabirus pandemiak arazo larri berriak sortu zituen 2020an. Hezkuntzako beste alor batzuetan bezalaxe euskaltegietan ere ezinbestean egokitu behar izan zuten ikasketa prozesua egoera berrira. Aurrez aurreko eskolak egun gutxitan moldatu zituzten online emateko, baina ikasle guztiek ez zituzten baliabide egokiak eskura eta eziaalegin bereziak bideratu behar izan zituzten haiekin.
Euskaraldiaren balorazioan, Lorea Agirreren nahiz Maialen Lujanbioren hitzekin jostatuz, AEKren asmoak azaldu zituen, 2020ko abenduan: mota guztietako eragileak konpromisoetatik ekintzetara eramateko xedea, alegia.
Erreferentziak
- ↑ «Alizia Iribarren Andueza, dagoeneko hasi da AEKren koordinatzaile nagusiaren arduran - : Euskal Herriko AEK» www.aek.eus .
- ↑ «5. urteurreneko udazkeneko kanpaina abiatu du Errigorak» Argia .
- ↑ Goikoetxea, Garikoitz. «Alizia Iribarren izango da AEK-ko koordinatzaile nagusia» Berria .
- ↑ «Azterketak egiteko zain, ikasturte berriaren kezkaz» Euskal Irrati Telebista 2020-05-05 .
- ↑ «Konpromisoetatik, ekintzetara; bazterretik, plazara - : Euskal Herriko AEK» www.aek.eus .
- ↑ Andueza, Alizia Iribarren. «Konpromisoetatik, ekintzetara; bazterretik, plazara» Berria .
Ikus gainera
- AEK
- Euskara
Kanpo estekak
- @AliziaAEK Twiiter kontua
- .Elkarrizketa: Korrikak herri gogo bat bistaratu du, eta kasu egin behar zaio Berria, 2022.04,15