Alan Griffin
Quick Facts
Biography
Alan Griffin (1952, Ennis, Clare konderria) irlandar musikari bat da, gaur egun Gipuzkoan bizi da. Hainbat musika-tresnen artean, uilleann pipes irlandar gaita eta tin whistle txirula, eta alboka jotzen ditu. Luzaroan Alboka musika taldearen kideetako bat izan da.
Literatura alorreko doktoretza baten aitzakian 1984ean Donostiara iritsi eta orduantxe euskal musikara hurbiltzen, ezagutzen eta maitatzen hasi zen. Urte haietan, hainbat kantari eta talderekin kolaborazio ugari egin zituen, bai diskoen grabaketetan, bai zuzeneko emanaldietan. Hasiera batean, Txomin Artola eta Amaia Zubiriaren Folk-Lore Sorta proiektuan eta geroztik Xabi San Sebastian, Juan Mari Beltran, Joxan Goikoetxea, Gorka Knörr, Benito Lertxundi, Olatz Zugasti edo Xabier Euzkitze bezalako artistekin.
Ikus gainera
- Alboka musika taldea
Kanpo loturak
- Alan Griffin musikariaren biografia laburra. Aztarna.com(Ingelesez) (Gaztelaniaz)