peoplepill id: alaitz-guridi-agirrezabala
AGA
Spain
1 views today
1 views this week
Alaitz Guridi Agirrezabala

Alaitz Guridi Agirrezabala

The basics

Quick Facts

Places
Gender
Female
Place of birth
Lazkao, Goierri, Gipuzkoa, Spain
Age
49 years
Residence
Oiartzun, Oiartzualdea, Gipuzkoa, Spain
Education
University of the Basque Country
The details (from wikipedia)

Biography

Alaitz Guridi Agirrezabala (Lazkao,Gipuzkoa, 1975eko abuztuaren 18a) Lazkaon jaiotako Oiartzungo musikari eta irakaslea da.


Arantxa Agirrezabala eta Jesus Mari Guridiren alaba txikienak bi anai nagusiago ditu: Eneko eta Ekain. Bost urte zituenean familia osoa Oiartzun aldera etorri zen bizitzera eta gaur egun bertan bizi da Orkatz Arbelaitz senarrarekin. Hiru seme dituzte: Jurgi, Eñaut eta Anje.

Gurasoak oso kantuzale zituen. Etxean kantuan hasten zirenean bera ere hasten omen zen kantuan. Bere kantuzaletasuna ikusiz, zazpi urte zituenean bere gurasoek Oiartzungo Izotz Abesbatzan apuntatu zuten eta dionez, taldean kantatzeak hain zirrara handia sorrarazi zion oraindik ere gogoan duela lehen entseguan kantatu zuten abestia: Euskara, oi euskara . Lehen minututik txundituta utzi omen zuen taldean abesteko sentsazioak, gaur arte mantentzen den nolabaiteko “maitemintze” bat izan zela dio.

Ikasketak

Haur Hezkuntzako urteak Lazkaoko San Benito Ikastolan eman zituen eta bost urterekin Oiartzuna iritsi zenean Haurtzaro Ikastolan OHO egin zuen, ondoren Errenteriako Orereta Ikastolara joan zen BBB eta UBI egitera. Unibertsitatean Pedagogia ikasketak egin zituen Donostiako Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean bere musika ikasketekin jarraitzen zuen bitartean. Gerora Magisteritza ikasketak egin eta Lehen Hezkuntzako Gradua eskuratu zuen Heziketa Bereziko espezialitatean.

Abesbatzako entseguekin batera txikitatik hasi zen solfeo ikasten eta ondoren etorri ziren beste musika ikasketak (harmonia, musikaren historia,…) Urte batzuetan Marixabel Agirrezabalarekin egin zituen ikasketak eta gero Ibargain musika eskolan jarraitu zuen.

Eskusoinua ikasten hasi zen baina denborarekin instrumentua aldatzea erabaki zuen eta piano ikasketekin hasi zen eta 8. maila bukatzera iritsi zen, 66ko planeko erdi maila lortuta.

Alaitzek 19 urte inguru zituenean, Lartaun abesbatza zuzentzen zuen Agustin Mendizabalek animatuta abesbatza-zuzendari izateko ikastaro bat egin zuen eta gerora ere jarraitu du arlo horretako ikasketekin.

Lan ibilbidea

Irakaslea

Lan ibilbidearen zati handiena irakaskuntzan garatu du. Bere lehen lan esperientzia Donostiako Ilazki Euskaltegiko irakasle gisa aritzea izan zen. Bitartean Magisteritza ikasketak egin zituen eta amaitzean urtebete aritu zen Oiartzungo Haurtzaro Ikastolan Heziketa Bereziko Laguntzaile.

Nafarroako Hezkuntza Saileko irakasleen ordezkapen zerrendan izena emana zuen eta handik deituta hainbat eskolatan aritu zen gehienetan musika irakasle moduan: Leitzan, Burlatan, Iruineko Ermitagaña auzoan…

Ondoren Gipuzkoako hainbat eskolatan aritu da musika irakasle lanetan: Donostiako Ibai Ikastolan , Debako Luzaro Herri Eskolan, Zizurkilgo San Millan Eskola Txikian eta Adunako Herri Eskolan. Oposaketak gaindituta urtebeteko praktikaldia Errenteriako Gamon Eskola Publikoan egin zuen. Ondoren Intxaurrondo Ikastolan musika irakasle lanpostua lortu zuen eta hor jarraitzen du gaur egun

Musikaria

Txikitan Marixabel Agirrezabalak sorturiko Izotz abesbatzan kantatzen hasi zen eta gaztetan Lartaun abesbatzako partaide izan zen. Abeslari izateaz gain eskusoinua eta pianoa jotzen ditu.

Agustin Mendizabalek Lartaun abesbatzako zuzendaritza utzi zuenean, Alaitzek hartu zuen ardura hori 22 urte besterik ez zituela. Beste koru batzuk ere zuzendu ditu: Donostiako Orfeoi txikia eta emakume ahotsez osaturiko Hondarribiko Xatz Eskifaia.

Abesbatzak zuzentzeari utzi bazion ere kantu koralaren munduan jarraitu zuen: Gasteizko Vocalia Taldeaemakume abesbatzan koralista gisa aritu zen eta gaur egun Kup Taldean abesten du. Horrez gain Angeluko Ascese abesbatzan ere hartzen du parte. 2021an Oskarbi taldeak grabatu zuen diskoan kolaboratu zuen.

Erreferentziak

  1. San Benito Ikastola. .
  2. Haurtzaro Ikastola. .
  3. Orereta Ikastola. .
  4. (Ingelesez) «Agustin Mendizabal Iturria - Academia.edu» independent.academia.edu .
  5. Ilazki euskategia. .
  6. «Ibai Ikastola» ibaiikastola.hezkuntza.net .
  7. «Luzaro Ikastetxe Publikoa» luzaro.hezkuntza.net .
  8. «San Millan Eskola Txikia» Gipuzkoako Eskola Txikiak eskola, herri eta auzo txikiak bizirik! .
  9. «Adunako Herri Eskola» adunalhi.hezkuntza.net .
  10. «C. Gamon Eskola Publikoa» cristobalgamonlhi.hezkuntza.net .
  11. «Intxaurrondo Ikastola» intxaurrondoikastola.hezkuntza.net .
  12. «Lartaun Abesbatza - Oiartzunen kanta-soinua» issuu.com .
  13. «Abeslari txikiak | Orfeón Donostiarra» www.orfeondonostiarra.org .
  14. «Xatz Eskifaia» Xatz Abesbatza 2014-07-01 .
  15. «Vocalia Taldea» vocaliataldea.com .
  16. «KUP Taldea» Kup Taldea .
  17. Oskarbi Taldea. ISBN eu..

Kanpo estekak

The contents of this page are sourced from Wikipedia article. The contents are available under the CC BY-SA 4.0 license.
Lists
Alaitz Guridi Agirrezabala is in following lists
comments so far.
Comments
From our partners
Sponsored
Credits
References and sources
Alaitz Guridi Agirrezabala
arrow-left arrow-right instagram whatsapp myspace quora soundcloud spotify tumblr vk website youtube pandora tunein iheart itunes