Aiora Jaka
Quick Facts
Biography
Aiora Jaka Irizar (Donostia, Gipuzkoa, 1982ko otsailaren 24a) itzultzailea, irakaslea eta ikertzailea da.
Bizitza
Aiora Jaka Irizar Donostian jaio zen 1982an. Itzulpengintza eta Interpretazioan lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean (2000-2004). 2011n, Joseba Sarrionandiaren itzulpengintzari buruzko doktore tesia aurkeztu zuen: Itzulpenari buruzko gogoeta eta itzulpen-praktika Joseba Sarrionandiaren lanetan. Orduz geroztik, Euskal Herriko Unibertsitatean, itzulpengintzarekin zerikusia duten ikasgaiak ematen aritu da.
Horrez gainera, literaturako hainbat lan itzuli ditu euskarara, bai helduentzako literaturakoak bai haur eta gazte literaturakoak.
Jokin Zaitegi sariketa, Literatura Unibertsala bildumarako itzulpen-lehiaketa eta Vitoria-Gasteiz saria irabazitakoa da.
Hainbat artikulu argitaratu ditu EIZIEren Senez aldizkarian eta Uztaro giza eta giza zientzien aldizkarian.
Lanak
Narratiba
- Ibon Martín: Tulipen dantza (Elkar, 2022)
- Juliana Léveillé-Trudel: Nirliit (Txalaparta, 2021)
- Ibon Martín: Isiltasunaren itsasargia (Elkar, 2019)
- Yan Lianke: Balou mendikateko balada (Elkar, 2018. Maialen Marinekin batera itzulitako lana.
- Mario Benedetti: Udaberri kantoi-hautsia (Erein, Igela, 2018). Literatura Unibertsala bilduman argitaratua.
- Mo Yan: Hori da umorea, maisu! (Elkar, 2013. Maialen Marinekin batera egindako itzulpena da. Jokin Zaitegi beka jaso ondoren itzuli zuten.
- Alice Munro: Zorion handiegia (Mettok, 2012). Nagore Tolosa, Naroa Zubillaga eta Itziar Otegirekin elkarlanean itzulia.
- Cornelia Funke: Reckless - Harrizko haragia (Elkar, 2010)
- Ahmadou Korouma: Independentzien eguzkiak (Erein, 2023)
- Ibon Martín: Kaioen ordua (Elkar 2024)
Haur eta gazte literatura
- Clotilde Perrin: Gaiztoak (Maeva, 2018). Joana Pochelurekin batera itzulia. Haur literaturako Vitoria-Gasteiz Saria irabazi zuten itzulpen honi esker; epaimahaiak “hizkuntza-aberastasuna eta itzulpenaren doitasuna” azpimarratu zituen.
- Ibon Martín Álvarez: Onin eta basoko misterioa (Travel Bug, 2018).
- Véronique Caplain: Otsoaren ipuina (Ttarttalo, 2015).
- Anna Milbourne: Itsas azpian (Ttarttalo, 2014).
- David McKee: Elmer (Erein, 2014).
- Anna Milbourne: Egun eguzkitsua (Ttarttalo, 2013).
- Anna Milbourne: Itsasertzean (Ttarttalo, 2013).
- Anna Milbourne: Tximeleta (Ttarttalo, 2013).
- Anna Milbourne: Txori-habia (Ttarttalo, 2013).
- Brigitte Weninger: Esnatu, amatxo! zatoz jolastera! (Ttarttalo, 2012).
- Brigitte Weninger: Gaur, bainurik ez! (Ttarttalo, 2012).
- Brigitte Weninger: Non da Mimiki? (Ttarttalo, 2012).
- Brigitte Weninger: Txakur bat nahi dut! (Ttarttalo, 2012).
- Marie-Aude Murail: Maite-Maite ile-apaindegia (Elkar, 2012).
- Yasushi Muraki: Amatxo eta ni (Ttarttalo, 2011).
- Chisato Tashiro: Bost sagu bihurri musika jotzen (Ttarttali, 2011).
- Brigitte Weninger: Bat denontzat eta denok batentzat (Ttarttalo, 2011).
- Janosch: Esan, ama, nork egiten ditu umeak (Elkar, 2010). Haur literaturako Vitoria-Gasteiz saria eskuratu zuen itzulpen honek.
- Marilar Aleixandre: Medusaren burua (Elkar, 2010.
- Arnaud Cathrine: Ez gara elkarrekin zahartuko (Elkar, 2008).
- Checa Díaz: Gela narrasa! (Ttarttalo, 2008).
- Checa Díaz: Utzi jolasten! (Ttarttalo, 2008).
Erreferentziak
- ↑ Aiora Jaka Irizar: Itzulpenari buruzko gogoeta eta itzulpen-praktika Joseba Sarrionandiaren lanetan, doktore tesia.
- ↑ «Aiora Jaka» NorDaNor (Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartea) .
- ↑ Alzuru, Jone Bastida. «Hilketen misterioari tiraka» Berria .
- ↑ «'Baikortasunez eta humanismoz beteta dago ‘Udaberri kantoi-hautsia’ eleberria'» Euskal Irrati Telebista .
- ↑ (Gaztelaniaz) «Aiora Jaka eta Maialen Marin, Jokin Zaitegi sariaren irabazle» El Diario Vasco 2013-01-16 .
- ↑ SL, TAI GABE DIGITALA. (2024-02-06). «‘Arrabioen gerra’ eta ‘Independentzien eguzkiak’ euskaratu dituzte Navarrok eta Jakak» naiz: .
- ↑ (Gaztelaniaz) Independentzien eguzkiak. .
- ↑ Joana Pochelu eta Aiora Jakak irabazi dute haur literaturaren arloan euskarara egindako itzulpenik onenaren saria « Prentsa oharrak. .
- ↑ Berria. «Jaka eta Diez Ultzurrun Vitoria-Gasteiz sarien jabe» Berria .
Kanpo estekak
- Aiora Jakaren lanak, 31 eskutik blogean.
- Aiora Jakaren artikuluak, Inguma datu-basean.
- Aiora Jakari eginiko elkarrizketa, Berria egunkarian.
- Aiora Jakak itzuli dituen lanei buruzko kritikak, Armiarma webgunearen «Kritiken hemeroteka» atalean.