Ainhoa Zuazua
Quick Facts
Biography
Ainhoa Zuazua Rubira (Ermua, Bizkaia, 1980ko otsailaren 1a) opera eta zarzuela abeslaria da. Sopranoa. Euskal Herriko hainbat aretotan abestu du, baita Frantzian, Suitzan, Austrian ere.
Biografia
Lehen urratsak
Ainhoa Zuazuak jaioterriko Alboka Musika Eskolan hasi zituen musika ikasketak. Ondoren, Durangoko Bartolomé Erzilla kontserbatorioan jarraitu zuen ikasten eta 1998. urtean erdi mailako titulua lortu zuen. Alejandro Zabala eta Victoria de los Ángeles irakasleen eskolak jaso zituen. Madrilgo Escuela Superior de Canto izan zen hurrengo ikastetxea eta handik, 2002an, Vienako Musik Und Darstllendekunst-era jo zuen.
Abeslari ibilbidea
Atzerrian
Goi mailako kantu ikasketak amaitu ondoren lanean eta ikasten jarraitu zuen. Hainbat urtez Vienako Rhin operak kontrataturik. Frantzian zehar jira egin zuen Carmen operan abestuz. Jaques Offenbach-en Les Brigands abestuz berriz, Frantzian, Suitzan eta Austrian jardun zuen.
Galiziarekin ere harreman estua izan du eta hainbat aldiz abestu du bertan, besteak beste, Vigon eta Allariz-en Francisco Borja piano-jotzailearen laguntzaz. Santiago de Compostelan aldiz, Rubén Fernández Aguirre piano-jotzailarekin eta Marifé Nogales mezzosopranoarekin..
Santanderren ere izan zen Manuel Garcíaren L'isola disabitata opera abesten, XV. Lirika denboraldiko ekitaldien barruan
Euskal Herrian
Ermuko Musikaldian 6 ediziotan parte hartu zuen, azkena 2006an. Esplá, Guridi, Bellini, Granados eta Usandizagaren obrak abestu zituen.. 2012an ere jaioterrian izan zen abesten Carlos Imaz piano-jotzailearekin
Bilboko Euskalduna Jauregian Alfredo Krausen Omenezko X. Kontzertuan parte hartu zuen, Vanessa Goikoetxea sopranoarekin eta Andeka Gorrotxategi tenorearekin batera.. Hurrengo urtean Bilboko Arriaga Antzokian Manuel Garcíaren 'L'isola disabitata' operan parte hartu zuen.. Cuartitos del Arriagan Iñaki Encina Oyón, piano-jotzailearen laguntzaz abestu zuen . Bilboko Arriaga antzokian Manuel Fernández Caballerok sortutako El duo de la Africana zarzuelan ere abestu zuen
2015ean Donostiako Kursaal jauregian munduan zehar kantari dabiltzan hainbat abeslari bildu ziren Opus Lírica elkarteak antolatutako emanaldian.. Donostiako Kursaal jauregian Miguel Borrallo madrildar tenorearekin eta Santa Cecilia Orkestra Klasikoarekin laguntzaz Zarzuela Gala Handian parte hartu zuen. Programan Giménez, Moreno-Torroba, Sorozábal, Vives, Soutullo eta Vert, Chapí, Luna, Guerrero eta Fernández Caballeroren lanak zeuden.
2018an, berriro ere Bilboko Arriaga antzokian abestu zuen Frantziako musikako hiru konposatzaile funtsezkori eskainitako errezitaldian: Charles Gounod (Paris, 1818), George Bizet (Paris, 1838) eta Jules Massenet (Saint-Étienne, 1842).
2019an Bilboko Arriaga antzokian ‘Dido & Aeneas’ antzerki musikal barrokoan parte hartu zuen
Erreferentziak
- ↑ http://xornal.vigo.org/xnnoticia.php?noticia=2726
- ↑ https://www.lavozdegalicia.es/noticia/ourense/2003/07/30/soprano-ainhoa-zuazua-actuara-allariz/0003_1871952.htm
- ↑ http://santiagodecompostela.portaldetuciudad.com/es-es/noticias/ainhoa-zuazua-e-marife-nogales-no-terceiro-concerto-de-todo-lirica-santiagodecompostela-006_2_3_281498_68.html
- ↑ https://www.elcorreogallego.es/opinion/ecg/facetas-todo-lirica/idEdicion-2012-01-07/idNoticia-721627/
- ↑ https://www.eldiariomontanes.es/20110127/mas-actualidad/cultura/opera-lirica-palacio-festivales-201101271755.html
- ↑ https://www.elcorreo.com/vizcaya/20091015/guipuzcoa/soprano-ainhoa-zuazua-volvera-20091015.html
- ↑ https://www.elcorreo.com/vizcaya/v/20121019/guipuzcoa/ainhoa-zuazua-velma-powell-20121019.html
- ↑ https://www.euskalduna.eus/eu/ekitaldiak/alfredo-krausen-omenezko-x-kontzertua/
- ↑ https://www.diariovasco.com/v/20101230/bajo-deba/soprano-ainhoa-zuazua-actua-20101230.html
- ↑ https://www.codalario.com/lisola-disabitata/portada/el-teatro-arriaga-recupera--de-la-mano-de-emilio-sagi--la-opera-lisola-disabitata-de-manuel-garcia_177_2_323_0_1_in.html
- ↑ http://www.unanocheenlaopera.com/viewtopic.php?t=14390&view=previous
- ↑ https://www.elcorreo.com/vizcaya/v/20110323/guipuzcoa/ermuarra-ainhoa-zuazua-presenta-20110323.html
- ↑ https://www.diariovasco.com/culturas/musica/201501/19/voces-vascas-repartidas-mundo-20150119002702-v.html
- ↑ https://www.eldiario.es/norte/euskadi/Ainhoa-Zuazua-Fernandez-Aguirre-Arriaga_0_739126253.html
- ↑ http://www.artezblai.com/artezblai/dido-aeneas-teatro-musical-barroco-en-el-arriaga.html