Ainhoa Zabalo Loyarte
Quick Facts
Biography
Ainhoa Zabalo Loiarte (Lezo, Gipuzkoa) Lezoko alkatea izan zen 2011tik 2015era arte.
2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz, Bildu koalizioko Ainhoa Zabalo hautatu zuten alkate. Hauteskunde horietan ezker abertzalearen ordezkari zen Bildu koalizioak bederatzi zinegotzirekin gehiengo osoa lortu zuen. EAJ alderdiak hiru zinegotziak mantendu zituen, eta PSE-EEk bat.
2015eko udal hauteskundeetan aldaketa nabarmena gertatu zen, EAJ izan baitzen boto gehien eskuratu zuen alderdia. Hiru zinegotzi gehiago lortu zituen, aurreko hauteskundeetan baino hiru gehiago. Bilduren ondorengoa zen Euskal Herria Bildu koalizioak, berriz, hiru zinegotzi galdu zituen eta seirekin geratu zen. PSE-EEk lehendik zeukan zinegotzia mantendu zuen. Emaitza horien ondorioz, EAJ alderdiko Kepa Garbizu hautatu zuten alkate.
Erreferentziak
- ↑ «Bildu koalizioko Ainhoa Zabalo da Lezoko alkate berria | Lezo.eus» www.lezo.eus ..
- ↑ «Ainhoa Zabalo: "Denon artean egin nahi dugu, hori da herria egiteko modua eta bidea" - Oarsoaldeko Hitza» OarsoaldekoHitza 2015-05-20 ..
Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |