Ainhoa Murua Ugarte
Quick Facts
Biography
Ainhoa Murua Ugarte (Legazpi, Gipuzkoa, 1979ko maiatzaren 12a – Gasteiz, Araba, 2012ko martxoaren 21a) ikertzaile biokimikaria zen. Nafarroako Unibertsitatean Biologian eta Biokimikan lizentziatu zen.
Nafarroako Unibertsitateko Zoologia eta Ekologia Sailean hasi zituen tesiaren lehen pausuak eta gerora, Biomedikuntza, Bioingeniaritza, Biomaterial eta Nanomedikuntzaren Zentroan (CIBER-BBN) eta Euskal Herriko Unibertsitateko Farmazia Fakultatean lanean aritu zen NanoBioCel ikerketa taldean. Bertan, zelula bizien mikrokapsularatzea ikertu zuen, zelula jakin batzuk biomaterialez inguratuz gaitz zenbait tratatzeko erabiltzen dena.
2010. urtean Farmazia Zuzenbideko Espainiako Elkarteak (ASEDEF) “Berrikuntzaren” kategorian IX. ASEDEF Saria eman zion Ainhoaren lantaldeari, 2011ko urrian doktorego-tesi hoberenaren IX. SPLC-CRS Saria jaso zuen Oporton eta 2014ko apirilean Euskal Herriko Unibertsitatean Doktoretzako Aparteko Saria eman zioten. 14 artikulu argitaratu zituen eta horietako bat 2009an Journal of Controlled Release aldizkariaren portada izan zen: «Xenogeneic transplantation of erythropoietin-secreting cells immobilized in microcapsules using transient immunosuppression» izenekoa.
2012ko martxoaren 21ean hil zen, hamaika hilabete lehenago atzeman zioten minbiziaren eraginez.
Erreferentziak
Kanpo loturak
- (Gaztelaniaz) Ainhoa Muruari buruzko webgunea
- (Gaztelaniaz) La tesis de Ainhoa Murua, fuente de conocimiento para nuevos investigadores. Diario Vasco (Cristina Limia, 2017-01-08)