Ainhoa Elorriaga
Quick Facts
Biography
Ainhoa Elorriaga Baraiazarra (Busturia, Bizkaia, 1980ko otsailaren 16a) kazetaria eta idazlea da.
Bizitza
Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatua da, bi master ere baditu, eta han eta hemen jardun zuen praktikak egiten istripua izan arte. C2 mailako euskara titulua ere badu.
Autonomoa izatea da niretzako lasterketarik garrantzitsuena
2022an Euskaraz eta gaztelaniaz kaleratu zuen'Bizitzeko gogoa' liburua Ediciones El Gallo de Orogaz argitaletxean. Bere gainditze pertsonalari buruz idatzitako liburua da, positibotasunez, bere ustez, hori baita modurik egokiena.
2004ko urriaren 15ean, 24 urte zituela, auto istripu larria eduki zuen, bere bizitzako unerik onenetariko batean zegoenean. Autzaganen izan zuen istripua, eta zorte handia izan zuen istripuaren unean anbulantzia bat pasatu zelako. Etapa desberdinetatik igaro ostean, bizitakoa kontatu dezake, eta pozik egiten du, gainera. Ainhoak bere historia kontatzen du hartutako kalte zerebrala beste pandemia isil bat delako Euskadin. Pentsatzeak ere min ematen dio, baina horrek bizirik dagoela esan nahi omen du.
Argitalpenak
- Bizitzako gogoa (Ediciones El Gallo de Orogaz, 2022).
- Ganas de vivir(Ediciones El Gallo de Orogaz, 2022).
Erreferentziak
- ↑ Olaia, Zabalondo(e)ko.(2022-10-07). «"Autonomoa izatea da niretzako lasterketarik garrantzitsuena"» Busturialdeko Hitza .
- ↑ (Gaztelaniaz) «Ainhoa Elorriaga tiene daño cerebral: “Pensar me duele, pero eso significa que estoy viva” - Onda Vasca» www.ondavasca.com .
- ↑ Tejerina, Azul.(2022-12-16). «"Cuento mi historia porque el daño cerebral adquirido es otra pandemia silenciosa en Euskadi"» cadena SER .
- ↑ Rodríguez, Arantza.(2022-10-30). «Ainhoa Elorriaga tiene daño cerebral: “Pensar me duele, pero eso significa que estoy viva”» Deia .