Agustin Beloki Gerendiain
Quick Facts
Biography
Agustin Beloki Gerendiain (Etxaleku, 1904 - Etxaleku, 1996ko maiatzaren 19a) nafar okin eta bertsolaria izan zen.
Bizitza
Agustin Beloki 1904an jaio zen Etxalekuko Iturrikoa izeneko etxean. Hamar urte zituelarik bota zuen lehenbiziko bertsoa. Aitarekin joana zen Irurtzungo feriara idiak saltzera. Idiek ez zuten erostunik aurkitu, ordea, eta sosik gabe itzuli ziren herrira. Ondoko hau paratu zuen etxeko atarían:
Gure aitek idi horiek
nahi dituela saldu
nahi baina ez saldu,
zer dik horrek galdu?
Otamendin etxean
ederki bazkaldu
Soldadu denboran bi urte pasatu zituen Marokoko Rifen, Afrikako Gerran. Handik igorri zuen honako bertso hau, eskutitz batean:
Tierra honetan egiten ditik
bero ikaragarriek
Iturrikoak hemen zabilek
gehienetan egarriek
tierra hontako gauz denak eta
hemengo inbento guztiek
baino gehiago balio baitik
nee atariko iturriek
Marokotik itzulitakoan, okindegia jarri zuen Etxalekun, eta Imotz osoan partitzen zuen ogia asto batekin. Bertsotan anitz ibili zen ezkondu artean, Etxalekuko beste bertsolari batekin gehienean, Migel Arrokirekin. Beti elkarrekin, festa, inaute eta jaietan, hamarna duro hartu zuten sorterrian 1927an egin ziren "Euskal bestetan" aritzeagatik.
Erreferentziak
- ↑ Agustin Beloki. BDB Bertsolaritzaren datu-basea, bdb.bertsozale.eus .
- ↑ Diez de Ultzurrun, Enrike. Hiru bertsolari omenduko dituzte gaur Etxalekun. Euskaldunon Egunkaria, 1991ko apirilak 21, berria.eus .
Kanpo estekak
- Agustin Beloki, BDB Bertsolaritzaren datu-basea, bdb.bertsozale.eus
- Agustin Beloki, Nafarroako Euskararen Mediateka, mediateka.eus
Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |