Agurtzane Obregozo
Quick Facts
Biography
Agurtzane Obregozo Bereau (Lekaroz, Baztan, 1979ko apirilaren 9a) nafar errugbilari-ohia da, erdiko postuan aritzen zena. Hamabosteko eta zazpiko errugbiko Espainiako selekzioetan jokatu zuen.
Kirol ibilbidea
NUPeko taldean hasi zen errugbian, hori baitzen garai hartan Nafarroa Garaiko emakumeen talde bakarra. 2003-04 denboralditik aitzina, zazpi urtez parte hartu zuen Euskal Ligan La Unicarekin (2006-07koan BRT-La Unica izan zen taldea), 2010ean Baionak kontratatu zuen arte.
2003ko martxoaren 9an egin zuen debuta Espainiako selekzioarekin, Ingalaterraren aurka, Sei Nazioen Txapelketan. Horren ostean, beste hiru urtez parte hartu zuen Sei Nazioen Txapelketan, bost urtez Europako Errugbi Kopan, eta baita 2006ko Munduko Errugbi Kopan ere; guztira, 32 partida jokatu zituen.
Zazpiko errugbiko Espainiako selekzioarekin, berriz, 45 partida jokatu zituen, 2005eko ekainaren 25ean hasirik. Zazpi aldiz parte hartu zuen Europako txapelketan, eta behin irabaztea lortu: 2010ean, Moskun. Horrez gain, 2009an Dubaiko Munduko kopan aritu zen.
Palmaresa
Espainiako hamabosteko errugbi selekzioa
- Emakumezkoen Europako Errugbi Kopa
- irabazlea: 2010
- bigarrena: 2011
Espainiako zazpiko errugbi selekzioa
- Europako txapelketa
- irabazlea: 2010
- bigarrena: 2005, 2009, 2011
Erreferentziak
- ↑ Agurtzane Obregozo Bereau. rugbyfemenino.com.es .
- ↑ Arozena, Aitor. Emakumeen taldea zelairatuko du Baztan Rugby Taldeak. Ttipi-ttapa, 2006-09-21, erran.eus .
- ↑ Euskadiko Errugbi Federazioa: historikoa. ferugby.es .
- ↑ Histórico internacional. ferugby.es .
- ↑ García, Gregorio. España se proclama campeona de Europa... ante Holanda. Marca, 2010-7-11, marca.com .
- ↑ Agurtzane Obregozo, campeona de Europa. Noticias de Navarra, 2010-05-16, noticiasdenavarra.com .