Agurne Barruso
Quick Facts
Biography
Agurbe Barruso Lazkano (Bergara, 1969), gipuzkoar filologo eta politikaria da.
Biografia eta ibilbidea
Euskal Filologian lizentziatua. Erakundeetan hizkuntza normalizazioa bultzatzeko metodologia eta irakaskuntzan erabili beharrako hizkuntzaren egokitasuna ikertu izan du.
Elhuyarreko kide da eta herritarren parte-hartze metodologietan ere aritu da ikerketan.
Bergarako alkatea (2007-2011) Eusko Abertzale Ekintza alderditik. 2015eko hauteskundeetan EH Bilduko alkategai izan zen berriro. Alkate izan zen garaian, neurri sozial ugari hartu zituen (soldata gutxiko alargunena esate baterako).
2013.urtean, herritarren parte-hartze teknikaria zela, Martin Garitano Gipuzkoako Diputatu Nagusiaren kabinete buru izendatu zuten, arrazoi pertsonalengatik kargua utzi zuen Juan Karlos Alduntzinen ordez.
Armentia Ikastolako zuzendaria da azken urteotan.
Goiena astekarian kolaboratzailea da.
Erreferentziak
- ↑ Agurne Barruso, Inguman. .
- ↑ Agurne Barruso Dialneten. .
- ↑ «BREVES-BERGARA / Agurne Barruso, candidata de ANV» Diario Vasco.
- ↑ Migura, Juan A.(2015-02-01). «Agurne Barruso encabezará la candidatura de Bildu a las municipales» Diario Vasco.
- ↑ «Agurne Barruso, exalcaldesa de Bergara, nueva jefa de gabinete de Garitano» Diario de Noticias de Gipuzkoa.
- ↑ O, M.(2013-06-04). «Agurne Barruso suple a Alduntzin como jefa de gabinete de Garitano» El País.
- ↑ Ugarte Lopz de Arkaute, Eztitxu.(2017-05-05). «Agurne Barruso: "Gasteizko bizitzan eragile izan nahi dugu"» Alea.
- ↑ Agurne Barrusoren iritzi zutabeak Goiena astekarian. .