Biography
Lists
Also Viewed
Quick Facts
Intro | Nafar ongile eta enpresari | |
Places | Spain | |
was | Patron Businessperson | |
Work field | Business | |
Gender |
| |
Birth | 1854, Garaioa, Navarre, Spain | |
Death | 8 September 1936Galicia, Spain (aged 82 years) |
Biography
- Artikulu hau Ziriako Morea Goienetxeri buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Morea (argipena)».
Ziriako Morea Goienetxe (Garaioa, 1854 - Galiziako kostaldea, 1936ko irailaren 8a) euskal ongile eta enpresaburu izan zen.
Biografia
Ziriako Morea Garaioan jaio zen 1854. urtean. Gaztea zela Argentinara emigratu zuen, eta han ahalegin handiz eta urte gutxiren buruan dirutza handia lortu zuen. Buenos Airesen, harreman zuzena nuen emigratutako hainbat lagunekin, tartean Antonio Arostegi edo Domingo Elizondo. Ohitura zen emigratu dirudunek beren diruarekin beren jaiotza-herriak garatzen laguntzea, eskolak, elizak edo iturriak eraikiz. Hala, Garraldako 1898ko sutearen ondoren, non ia etxe guztiak kiskalita eta suntsituta geratu ziren, haietako batzuk lanean aritu ziren. Domingo Elizondok buztinezko teilak zituzten etxeak eraikitzen lagundu zuen (ordura arte buztinezkoak ziren, eta horrek sua zabaltzen lagundu zuen) eta Antonio Arostegik iturri bat eta garbitoki bat eraiki zituen. Arostegik, gainera, bertako eliza eta eskola eraikitzen lagundu zuen urte batzuk geroago.
Ziriako Morea Domingo Elizondok zuzentzen zuen Iratiko trenbidearen enpresa emakidaduneko lehendakariordea izan zen.
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) «Genealogía de Ziriako Morea Goienetxe» Geneanet .