Toribio Garate

Spanish pelotari
The basics

Quick Facts

IntroSpanish pelotari
PlacesSpain
isBasque pelota player Athlete
Work fieldSports
Gender
Male
Birth27 April 1895, Ermua, Durangaldea, Biscay, Spain
Star signTaurus
Family
Siblings:Bernardo Garate
The details

Biography

Toribio Garate Zenarruzabeitia (Ermua, Bizkaia, 1895ko apirilaren 27a –?) esku-huskako eta palazko euskal pilotaria izan zen, atzelari gisa jokatutakoa eta Kantabria II. bezala ezagutua.

Bizitza

Ermuko Artekalen jaio zen Jose Niceto eta Victoria Antonio senar-emazte ermuarren seme hau. Bera baino 11 urte zaharragoa zen anaia Bernardoren pausoak jarraituta, esku-huskako pilotan aritu zuen lehendabizi, palara pasatuz gerora.

Bilboko Euskalduna pilotalekuan egin zuen debuta: 1912ko maiatzaren 11an, Otxoa lagun, Orobio eta Oñateri irabazi zien. Ermuko pilota eskolatik irtendako pilotari atzelari hau, Bilbon urte batzuk egin ostean, Madrilgo Zentral frontoira abiatu zen, 1917 urtean berriro itzultzeko Bilbora.

Bartzelonako Principal Palace pilotalekuan jokatu zuen eta1922an Habanara joan zen, Palacio de las Luces frontoian arituz urte horretako otsailetik urrira. Handik bueltan Madrilera joan zen beste behin, bertako Jai-Alai pilotalekuan arituz aurrerantzean. Neguan frontoi madrildarreko pilotari koadroan jokatzen zuen eta udan Donostiako Modernoan. Honetan jokatu zuen hain juxtu bere azken partida, 1927ko apirilaren 23an Solozabalekin bikote, 46-50 galduz Gallarta III eta Pedro Agirreren kontra.

Kantabria zeharbidea Ermuan, goitizen bereko anaia pilotarien omenez.

Omenaldiak

  • 1927an erretiratu eta handik egun batzuetara Donostiako Moderno frontoiko kide pilotarien omenaldia jaso zuen
  • bere sendiak tailerra izandako Ermuko plaza ondoko kale txikiari, bertako Udalak Kantabria Zeharbidea izena jarri zion, bere eta Bernardo anaiaren omenez

Erreferentziak

  1. «Búsquedas Sacramentales» dokuklik.euskadi.eus .
  2. «GARATE, Toribio - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus .
  3. Estornes, Blog De Cesar. (2018-12-01). «BLOG DE CESAR ESTORNES de HISTORIA Y DEPORTES: LOS VIEJOS FRONTONES DE BILBAO Y SUS PROTAGONISTAS» BLOG DE CESAR ESTORNES de HISTORIA Y DEPORTES .
  4. (Gaztelaniaz) «EL FRONTÓN EUSKALDUNA» Conoce Bilbao con Esme 2016-12-28 .
  5. (Gaztelaniaz) Azurmendi Garramiola, Jesus Mª. (2008). La pala. La dificultad hecha juego.. Bilbo: Flash Composition, 406 or..

Kanpo estekak

The contents of this page are sourced from Wikipedia article on 11 Dec 2023. The contents are available under the CC BY-SA 4.0 license.