Biography
Gallery (4)
Lists
Also Viewed
Quick Facts
Intro | Basque teacher, writer, biologist, zoologist | ||||
Places | Spain | ||||
is | Professor Educator Scientist Biologist Zoologist Writer Researcher | ||||
Work field | Academia Biology Literature Science | ||||
Gender |
| ||||
Birth | 21 April 1958, Loiu, Spain | ||||
Age | 66 years | ||||
Star sign | Taurus | ||||
Education |
| ||||
Awards |
| ||||
Notable Works |
|
Biography
Kepa Altonaga Sustatxa (Loiu, Bizkaia, 1958ko apirilaren 21a) biologoa eta idazlea da. Biologo moduan bare genero berri bat katalogatu zuen. Idazle moduan 7 saiakera idatzi ditu, gehienetan Euskal Herrian aritutako pertsona zientifiko ez-oso-ezezagunen ekarpena plazaratzeko (Joan Piarres Duvoisin, Joanes Leizarraga, Charles Darwin, Jean Etxepare Medikua, Armand David edo Folin markesa). Udako Euskal Unibertsitateko zuzendaria izan zen 1991tik 1996ra, eta euskaltzain urgazlea da 2003az geroztik.
Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia Fakultatean Biologiako ikasketak egin zituen eta 1989an fakultate berean aurkeztu zuen bere doktorego-tesia.
Unibertsitateko irakaslea
1981. urtetik EHUko irakaslea da. UEUko zuzendaria izan zen 1991-1996 urteen artean, aurretik UEUko Natur Zientziak Saileko sailburua izanik. Garai bertsuan EHUko Zientzia Fakultateko dekanorde gisa aritu zen (1991-1994).
Ikertzailea
Katalogatu gabe zegoen bare mota bat aurkitu zuen Altonagak Kantabriako Alisasko Mendatean eta Asturiasko Covadongako santutegian. Bizkarrean konkor bat du bare berezi horrek. Bare-genero berri moduan deskribatu zuen geroago A. Wiktor aditu poloniarrak eta Papilloderma altonagai izena eman zion, aurkitzailearen omenez.
UEUkide aitzindaria
Aitzindaria izan zen biologia euskaraz lantzen Udako Euskal Unibertsitatea. Udako Euskal Unibertsitateko Natur Zientziak saileko sortzaile eta dinamizatzaile nagusietako bat izan zen besteak beste hauekin: Jesus Mari Txurruka, Martxel Aizpurua, Jose Ramon Aihartza, Arturo Elosegi, Maider Etxaide, Juan Ignacio Perez Iglesias, Ana Isabel Puente, Jaione Ezkurdia edo Koldo Núñez-Betelu. 1978an ikastaroak eman zituen etologiaz eta fisiologiaz.
UEUko zuzendaria (1991-1996)
Udako Euskal Unibertsitateko zuzendaria izan zen 1991 eta 1996 urteen artean. Garai haietan Iruñeko Larraona ikastetxean urtero 40-50 ikastaro eskaintzen zituen Altonagak zuzendutako UEUk. Esate baterako, 1995ean 45 ikastaro eskaini zituen 26 sailetan antolatuta; orotara 750 klase ordu izan ziren, eskola-orduetan, praktiketan, mintegietan eta irteeretan banatuak; guztira 650 partaidetik gora bilduta. Garai hartan unibertsitate mailan euskaraz aritzen zen ikasle-irakasle kopurua 4.000 lagun izango ziren, eta horien artean 650etik gora UEUn biltzea ikastaro haien arrakastaren froga nabarmena zen.
Idazlea
Unibertsitate mailako testuliburu eta ikerketa artikuluak argitaratzeaz gain, goi mailako dibulgazioaren esparruan hainbat saiakera prestatu ditu. Horregatik CAF-Elhuyar Merezimendu Saria jaso zuen 2016 urtean euskarazko zientzia eta teknologiaren kulturan egindako lanarengatik. eta 2018an Euskadi Literatura Saria.
Euskaltzain urgazlea (2003)
Euskaltzaindiak euskaltzain urgazle izendatu zuen 2003ko urtarrilaren 31n. Euskaltzain urgazle izendatua 2003ko urtarrilaren 31n. Azkue Biblioteka eta Artxiboa kudeatzen duen batzordeko kidea da 1999-tik eta Zientzia eta Teknika Hiztegia biltzeko egitasmoan 2007tik.
Idazlanak
Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-basean, berak idatzitako 140 lan baino gehiago azaltzen dira, besteak beste 23 liburu eta 44 artikulu. Bere ekarpenak hiru eremu hauen arabera sailka daitezke: saiakera, zoologia eta terminologia.
Saiakera
Zoologian edo euskal literaturan ekarpen nabariak egin dituzten pertsonei buruz dira eremu honetan idatzi dituen liburuak:lortu zuen
- Duvoisin kapitainaren malura (2018, Pamiela)
- Patagoniara Hazparnen barren (2018ko Euskadi Saria lortu zuen Euskarazko saiakera atalean)
- Back to Leizarraga (2015, Pamiela)
- Arnaut Abadiaren zoo ilogikoa (2011, Pamiela)
- Darwin geurean (2010, Pamiela)
- Etxepare Aldudeko medikua (2006, Euskaltzaindia-EHU)
- Armand David, pandaren aita (2001, Elhuyar)
- Folin markesa: marraskiloak eta euskaldunak uharte galduan (1998, Elhuyar)
Zoologia
Udako Euskal Unibertsitatean eta taldean idatzitako bederatzi liburutan animaliei buruzko xehetasun zientifikoak deskribatu zituen. Liburu horietako batzuk maila orokorrean kokatzen dira: Zoologia orokorra (2005), Naturaren kontserbazioa: nora goaz? (1993), Biologia Orokorra (1979) eta Jokabide animala: defentsabideak (1979). Eta beste liburu multzo batean bere espezialitatekoak ziren animalia mota espezifiko batzuk deskribatu zituen: Lofoforatuak (1983), Moluskuak (1983), Anelidoak eta talde anelidianoak (1982), "Bare-barraskilo" proiektua (1980) eta Artropodoak (1980)
Terminologia
Euskara unibertsitate mailako hizkuntza bihurtzeko prozesuan Altonaga natur zientzietako aitzindari arrakastatsuetako bat izan zen. Lan horretan egindako ekarpenak geroago UZEIk sortu zituen hiztegi terminologikoetan islatu zirenean Altonagak parte hartu zuen Ekologia hiztegian (1987) eta Zoologia hiztegian (1987). Geroago ekarpen bat egin zuen 1991n Euskaltzaindiak argitaratu zuen Hitz-elkarketa/3 liburuan ere.
Sariak
- 2018: Euskadi Literatura Saria lortu zuen Euskarazko saiakera atalean Patagoniara Hazparnen barren liburuarengatik. Epaimahairen arabera “Istorio harrigarria bezain zoragarriak Idazketa samurra, arina, estilo freskoa eta dinamikoa du, baina, aldi berean, mamitsua da oso”. Zientziaren inguruko gaietan erabiltzen duen hizkuntza «arina» goraipatu zuen epaimahaiak. Berak dioenez egun euskaraz dugun prosa erabilgaitza da, eta hortik gauza arinak eta ederrak sortzea ez da erraza. Idazteko lana oso luzea egiten zaio horregatik: orrialde batekin astebete egin dezake atzera eta aurrera.
- 2016: CAF-Elhuyar Merezimendu Saria, euskarazko zientzia eta teknologiaren kulturan egindako lanarengatik.
- 2009: Juan Zelaia Saiakera Saria, Darwin Geurean lanarekin. Darwinismoak Euskal Herrian izan zuen eragina aztertu zuen bertan. Pamiela argitaletxeak 2010ean.
- 2000: CAF- Elhuyar Liburuaren ataleko saria jaso zuen "Pandaren aita, aita David" deituriko lanagatik.
Erreferentziak
- ↑ (Gaztelaniaz)Estudio taxonómico y biogeográfico de las familias endodontidae, euconulirae, zonitidae y vitrinidae (gastropoda: pulmonata: stylommatophora) en la peninsula ibérica con especial referencia al pais vasco y zonas adyacentes. Teseo, tesis doctorales. 1989
- ↑ Lartzanguren, Edu. «Euskarak zientziari emanak» Berria . .
- ↑ Wiktor A., Martin R. & Castillejo J. (1990). "A new slug family Papillodermidae with description of a new genus and species from Spain (Gastropoda, Pulmonata terrestria nuda)". Malakologische Abhandlungen Museum für Tierkunde Dresden 15(1): 1-18.
- ↑ (Ingelesez) Papillodermatoidea是什么意思 《欧路词典》英汉-汉英词典_Papillodermatoidea的中文解释和发音_Papillodermatoidea的翻译_Papillodermatoidea怎么读. . .
- ↑ Txurruka, Jesus Mari. (2018). #txiotesia4. Sari banaketa ekitaldia. UEU . .
- ↑ «Kepa Altonaga Sustatxa, 1978ko ekarpenak :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus . .
- ↑ Aizpuru Murua, Mikel. (). Udako Euskal Unibertsitatea euskal kulturgintzan: Hasierako urteak 1973-1984. UEU . .
- ↑ Kepa Altonaga #NikUEU. . .
- ↑ (Ingelesez) Berria.eus. «Kepa Altonaga aipatzen duten 101 albiste. Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003.» Berria (Berria- Euskaldunon Egunkaria) . .
- ↑ Arrizurieta, Irene. (1995-07-29). «Altonaga:«UEU sendotu egin da». Udako Euskal Unibertsitateak bere gain daukan zor ekonomikoa gainditu beharko du.» Berria (Berria. Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003.) . .
- ↑ Euskal Telebista, EiTB. (2016-05-11). «Kepa Altonaga, Elhuyarren Merezimendu Saria» www.eitb.eus . .
- ↑ Diversius. «CAF-Elhuyar sariak» cafelhuyarsariak.elhuyar.eus . .
- ↑ Euskaltzain urgazleak: Altonaga Sustatxa, Kepa. Euskaltzaindia . .
- ↑ Kepa Altonagaren produkzioa Inguma datu-basearen arabera (>120 produktu)
- ↑ Altonaga, Kepa, 1958-. (2018). Duvoisin kapitainaren malura : Bonaparte printzearen itzalean. Pamiela Argitaletxea ISBN 9788491720713 PMC 1080310839 . .
- ↑ Garate, Miren. (2018-10-23). «'Baina' bana Duvoisini eta Bonaparteri» Berria . .
- ↑ Pamiela etxea. (2018). Kepa Altonaga - Duvoisin kapitainaren malura. Pamiela etxea. Youtube . .
- ↑ «Saio eta testigantza: Arnaut Abadiaren zoo ilogikoa» pamiela.com . .
- ↑ Lopez, Rakel. (PDF) Etxepare, Aldudeko medikuadibulgazio-liburua kalean dago jada.. . .
- ↑ Altonaga, Kepa. Etxepare Aldudeko medikua. Euskaltzaindia eta UPV/EHU.
- ↑ Iraola, Arantxa. (2001-10-06). «Armand David bere garaian gizon aitzindaria Izan zen» Berria (Berria. Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003.) . .
- ↑ Altonaga, Kepa. (PDF) Folin markesa: marraskiloak eta euskaldunak. . .
- ↑ EiTB. (2018). «Euskadi sariak, Eider Rodriguez, Kepa Altonaga eta Irene Aldasororentzat» www.eitb.eus . .
- ↑ Arnaiz, Ainhoa Larrabe. «Kepa Altonaga: «Dugun prosa erabilgaitza da, eta hortik gauza arinak sortzea ez da erraza»» Berria . .
- ↑ «Kepa Altonagak jaso du Zelaia Saria» Argia . .
- ↑ «Joan den ostiralean (14) banatu zituzten CAF- Elhuyar (...)» Argia . .
Kanpo estekak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kepa Altonaga |
- Kepa Altonaga literaturaren zubitegian
- Kepa Altonaga Inguma datu-basean
- Kepa Altonaga Euskaldunon Egunkariaren hemerotekan. 1990-2003 (101 erreferentzia)
- Kepa Altonaga Berriaren hemerotekan. (>12 erreferentzia)