Teresa Gantxegi

The basics

Quick Facts

PlacesSpain
Gender
Female
Birth23 April 1923, Eibar, Debabarrena, Gipuzkoa, Spain
Death15 October 2020Eibar, Debabarrena, Gipuzkoa, Spain (aged 97 years)
Star signTaurus
The details

Biography

Maria Teresa Gantxegi Juaristi (Eibar, Gipuzkoa, 1923ko apirilaren 23a - Eibar, Gipuzkoa, 2020ko urriaren 15a) gizarte ekintzailea izan zen.

Biografia

Eibarren jaio zen Bidebarrieta kalean. Bost urte zituela Grabadores kalera, gaur egungo Bittor Sarasketa kalera, joan zen bizitzera eta etxe aurrean zuen Victor Sarasketa lantegian egon zen lanean 31 urtez, 1941-1972 bitartean, eta gerora Patronato Eibarres errehabilitazio-zentroan (baliabide gutxi zituzten eibartarrei laguntza emateko zentrua).

Tere Gantxegik oso gazterik ezagutu zuen Mercedes Kareaga ekintzailea eta, beronekin eta beste hainbat emakumerekin batera, Goi Argi Sociedad Femenina Eibarresa elkartearen sorreran parte hartu zuen 1951n. Emakumeak gizarteratzeko ahaleginean, Estatuan sortu zen emakumeekin osatutako lehenengo elkartea izan zen eta 2021an sortu zeneko 70. urteurrena ospatu zuen. Urte batzutaz, elkartearen lehendakaria izango zen Tere. Kudeaketa eta ekonomia kontuez arduratzen zen, hurkoari laguntzea bizitza helburu beti.

Mercedes Kareagarekin batera baita ere, Talleres Protegidos Cayetano Careaga lantegiak jarri zituzten martxan, desgaitasuna zuten gazteak lan-munduan integratzeko helburuarekin sortuak.

Aurrekoez gain, Eibarko Benefizentzia Patronatoan ere kolaboratu zuen, urteetan bertako zuzendaria izan zelarik. 1964an poliomelitis agerraldi batek umeak erreabilitatzeko gune bat sortzeko premia ikusarazi zuen, guraso talde baten eskakizunak entzunda bultzatuko zena. Hasieran haurrentzako izan bazen ere, gerora zerbitzua helduei ere eskainiko zien. 2012an itxi zen.

Sariak eta aitortzak

  • 2010ean, Debegesa eskualdeko agentziak urtero ematen duen Gure Balioak Saria jaso zuen lehen edizioan, hainbat urtetan giza baloreen arloan egindako lanarengatik eta Mercedes Kareagari eskaini zion, dakien guztia harengandik jaso zuelako.
  • 2018an, Eibarko emakumeen aztarnak izeneko erakusketa kolektiborako Leire Kareaga artista eibartarrak bera izan zuen, Mercedes Kareaga taldekidearekin batera, inspirazio iturri

Erreferentziak

Kanpo estekak


Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
The contents of this page are sourced from Wikipedia article on 18 Sep 2023. The contents are available under the CC BY-SA 4.0 license.