Rafael Usón Lacal

Spanish chemist
The basics

Quick Facts

IntroSpanish chemist
PlacesSpain
wasChemist Professor Educator
Work fieldAcademia Science
Gender
Male
Birth27 March 1926, Zaragoza, Spain
Death11 January 2016Zaragoza, Spain (aged 89 years)
Star signAries
Education
University of Zaragoza
The details

Biography

Rafael Usón Lacal (Zaragoza, 1926ko martxoaren 27a - Ib., 2016ko urtarrilaren 11) espainiar kimikaria izan zen.

Zaragozan bertan egin zituen ikasketak (1950). Ikasketak bukatu orduko Consejo Superior de Investigaciones Científicas (CSIC, Ikerkuntza Zientifikoetako Kontseilu Nagusia) erakundean sartu zen zientzialari-laguntzaile gisa. 1958 eta 1968 bitartean Ikatzaren Institutuan aritu zen lanean, CSICen barruan. Kimika inorganikoaren alorrean gailendu da, bai ikertzaile gisa bai irakasle gisa. 1954-1960 bitartean Zaragozako Unibertsitateko irakasle-laguntzaile izan zen. Gero, Oviedon, Kimika Inorganikoko katedra lortu zuen, eta 1967an Zaragozara itzuli zen ostera. Urtebete geroago Zaragozako Unibertsitateko Idazkaritza Nagusiaren ardura hartu zuen, 1970. urtea arte. Urte hartan kimika inorganikoko saileko errektoreordetza eta zuzendaritza hartu zituen bere gain. 1968 eta 1970 bitartean Ikerkuntzako Batzorde Nazionaleko kide izan zen. Hirurogeita hamarreko hamarraldiaren bukaeran zientzietako fakultateko dekanorde eta dekano izan zen. Gero, ikerkuntza erabat baztertu gabe ere, kimika inorganikoko irakasle izan zen Aragoiko Zientzia Materialetako Institutuan. Nazioko eta nazioarteko aldizkari eta hedabide askotan parte hartu izan zuen, hirurehundik gora artikulu ditu argitaratuta, eta nazioarteko hiru aldizkaritako editore batzordeko kide izan zen: Synthesis and Reactivity in Inorganic and Metal-organic Chemistry, Inorganica Chimica Acta, eta Inorganica Chimica Acta Letter. 1988an ikerkuntzako Espainiako sari nagusia jaso zuen, Ramón y Cajal saria.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
The contents of this page are sourced from Wikipedia article on 21 Jun 2020. The contents are available under the CC BY-SA 4.0 license.