Pepe Artola

Basque bertsolari (1864-1929)
The basics

Quick Facts

IntroBasque bertsolari (1864-1929)
PlacesSpain
wasSinger Bertsolari
Work fieldMusic
Gender
Male
Birth4 January 1864, Donostia/San Sebastián, Donostialdea, Gipuzkoa, Basque Country
Death29 April 1929Donostia/San Sebastián, Donostialdea, Gipuzkoa, Basque Country (aged 65 years)
Family
Father:Ramon Artola
The details

Biography

Jose Artola ElizetxePepe Artola izen-deiturez ezaguna— (Donostia, Gipuzkoa, 1864ko urtarrilaren 4a - 1929ko apirilaren 21a) euskal idazlea izan zen. Iturgina, 18 urterekin argitaratu zituen lehen bertsoak. Bakarrizketa eta antzerki-lan txiki askoren egilea, Donostian XIX. mendearen bukaeran ugaldu ziren antzerkigile-multzo haren artekoa izan zen (Martzelino Soroa, Biktoriano Iraola...). Usandizagak musika ezarri zion Mendi Mendiyan lan lirikoaren egilea da (1910). Donostian kale bat dago Artolaren izenean, Intxaurrondo auzoan.

Biografia

Pepe Artola, Ramon Artola idazle eta bertsozalearen semea zen. Ama, Manuela Elizetxea, lezotarra zen. Bost anai-arreba izan ziren: Ramon, Pako, Pepe, Manuel eta Rosario Teodora. Gazteena, Rosario, idazlea eta bertsolaria izan zen. 1887an Joakina Urkola Iraolarekin ezkondu zen, eta bi alaba izan zituzten, Rosario eta Modesta. Modesta jaio eta hogei bat egunera ama hil zen, eta urte batzuk geroago, 1893an, Pepe berriro ezkondu zen, Gertrudis Gartxotenea Larrañagarekin. Bigarren ezkontza hartatik bi alaba jaio ziren: Ramona eta Pepita.

Lanak

Antzerkia

  • Bixente. Jostirudia bi egintzetan (1901, J. Baroja eta semea)
  • Praishku. Bakarrizketa (1902, J. Baroja)
  • Sabiroya. Jostirudia egintza batian (Itz neurtuan eta itz laburrian) Oñatiko Euskal-Festetan saritua (1903, J. Baroja)

Bertsoa

  • Ustez laguna detan eta beste bertso asko (1961, Auspoa)

Erreferentziak

Kanpo loturak


The contents of this page are sourced from Wikipedia article. The contents are available under the CC BY-SA 4.0 license.