Pello Apezetxea Zubiri

Etnografoa eta apaiza
The basics

Quick Facts

IntroEtnografoa eta apaiza
PlacesSpain
isEthnographer Ethnologist Priest
Work fieldReligion Social science
Gender
Male
Birth2 June 1932, Goizueta
Age92 years
The details

Biography

Pello Apezetxea Zubiri (1932ko ekainaren 2a, Goizueta, Nafarroa Garaia) euskal apaiza, etnografoa, etnologoa, kultura ekintzailea, idazlea eta ohorezko euskaltzaina da. Ttipi-Ttapa Fundazioaren lehendakaria ere bada, bai eta Herria 2000 Eliza erakundeko kide ere, eta Usoa nekazari kooperatibaren sorreran ere lan egin zuen.

Idazle oparoa da, euskal kultura eta etnografiari buruzko liburu ugari idatzi baiditu. 2006ko azaroaren 26an ohorezko euskaltzain zendatu zuten. Aspalditik Etxalarko Andre Maria elizako apaiza da, 2015ean herri horretako apaiz izaten 50 urte bete zituen (1965etik), horregatik Etxalarko parrokiak omenalditxo bat egin zion, oroitzapen seinale gisara.

2017an udalerri horretako disko-formako hilarriei buruzko Joandakoen oroigarriak; Etxalarko hilarriak liburua argitaratu zuen.

Idazlanak

  • Etxalarko Usategiak artikulua, Cuadernos de Etnología y Etnografía de Navarra (1999)
  • Bi erreka arteko Andre Maria Eliza (2006)
  • Etxalarko etxeen izenak [elkarlanean] (2009)
  • Etxalarko historiaren zenbait jakingarri (2009)
  • Joandakoen oroigarriak; Etxalarko hilarriak (2017)

Erreferentziak

  1. Pello Apezetxea omendu dute Etxalarren 50 urte bete dituelako herrian apez. 2015eko irailaren 16a. Erran.eus

Kanpo loturak


The contents of this page are sourced from Wikipedia article on 14 Sep 2019. The contents are available under the CC BY-SA 4.0 license.