Biography
Bibliography (1)
Lists
Also Viewed
Quick Facts
Places | Spain | |
was | Writer Historian | |
Work field | Literature Social science | |
Gender |
| |
Birth | 13 November 1903, Pamplona, Spain | |
Death | 31 December 1927Tudela, Spain (aged 24 years) | |
Star sign | Scorpio |
Biography
Pedro Navascues Alarcón (Iruñea, 1903ko azaroaren 13a - Tutera, 1927ko abenduaren 31) historialari eta idazle nafarra izan zen, Arturo Kanpionen jarraitzailetzat jotzen dena.
Bizitza
Tuteran zituen sustraiak, eta hiri horretan egin zituen batxilergoko ikasketak, ohorezko aipamenekin bukatu zituenak. Oso gaztetatik bereganatu zituen ideia abertzaleak, Tuterako ikastetxean arazo larriak ekarri zizkiona.
Bizitza laburra izan arren, lan oparoa garatu zuen Navascuesek Nafarroako historiaz, Nafarroako konkistaren garaiaz batik bat. Arturo Kanpionen itzala nabarmena da haren lanetan, Miguel de Orreaga eta I. de Baigorri goitizenekin sinatzen zituenak.
Boletín de la Comisión de monumentos de Navarra aldizkarian eta Euzkadi egunkarian argitaratu zituen hainbat artikulu. Bere lanik garrantzitsuena, hala ere, Amayur, los últimos navarros izan zen, Nafarroako konkista ardatzat hartzen duena. Kanpionen sarrera dakar liburu honek, eta Estornes Lasatarren Auñamendi argitaletxeak kaleratu zuen 1923an.
Tuteran hil zen egilea, 1927an, 24 urterekin, tuberkulosiak jota.
Erreferentziak
- ↑ Auñamendi Eusko Entziklopedia. Pedro de Navascués de Alarcón. .
Artikulu hau Nafarroa Garaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |