Pedro M Gamboa

Researcher
The basics

Quick Facts

IntroResearcher
A.K.A.Pedro Gamboa
A.K.A.Pedro Gamboa
PlacesSpain
isResearcher Physician Allergist
Work fieldAcademia Healthcare
Gender
Male
BirthZurbaran, Bilbao, Greater Bilbao, Spain; Bilbao, Greater Bilbao, Biscay, Spain
Education
University of NavarrePamplona, Basin of Pamplona, Spain
University of the Basque CountryBasque Autonomous Community, Spain
Employers
Gurutzetako Unibertsitate OspitaleaBarakaldo, Greater Bilbao, Spain(2017—)
The details

Biography

Pedro Ganboa Setien, edo gaztelaniaz Pedro Gamboa Setién, (Zurbaran, Bilbo) mediku alergologo bizkaitarra da.

Ikasketak

1983an Medikuntza eta Kirurgian lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean, eta 1988an Alergologiako mediku espezialista titulua lortu zuen.

1990ean doktore-titulua lortu zuen Medikuntzan eta Kirurgian Nafarroako Unibertsitatean "Dinámica de los receptores beta-2 adrenérgicos en membranas linfocitarias de pacientes atópicos" tesiarekin. Esperimentuak egin zituen paziente asmatikoekin, paziente polinikoekin eta dermatophagoideekiko sentikortasuna zutenekin.

Ibilbidea

Alergologiako mediku espezialista gisa lan egin zuen IMQn 1989tik 2016ra bitarte. Alergologiako mediku espezialista izan da Basurtuko Unibertsitate Ospitalean eta Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Alergologiako atalburua da.

Ikertzaile gisa kidea da nazioarteko hainbat elkarte medikuetan, besteak beste hauetan: Espainiako Alergologia Elkartea (Sociedad Española de Alergología). Britainia Handiko Alergologia eta Immunologia Klinikoko Elkartea (British Society of Alergologie and Clinical Immunology), eta Alergologia eta Immunologia Klinikoko AEBko Akademia (American Academy of Allergy, Asthma and Clinical Immunology).

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) C, E.. (2023-02-20). «Un médico de Cruces entre los 100 mejores médicos de España, según Forbes» El Correo .
  2. (Gaztelaniaz) «Dr. Pedro Gamboa Setién» www.tuotromedico.com .
  3. Gamboa Setién, Pedro Manuel. (1990). «Dinámica de los receptores beta-2 adrenérgicos en membranas linfocitarias de pacientes atópicos" tesiarekin» www.educacion.gob.es (Nafarroako Unibertsitatea) .

Kanpo estekak

The contents of this page are sourced from Wikipedia article on 30 Sep 2024. The contents are available under the CC BY-SA 4.0 license.