Biography
Gallery (2)
Lists
Also Viewed
Quick Facts
Intro | Basque trade unionist and politician | |
Places | Spain | |
was | Gunsmith | |
Gender |
| |
Birth | 1876, Eibar, Debabarrena, Gipuzkoa, Spain | |
Death | January 1946 (aged 70 years) | |
Politics: | Spanish Socialist Workers' Party |
Biography
Pedro Chastang Trebiño (Eibar, 1876ko urriaren 16a - Paris, 1946ko urtarrilaren 30a) euskal sozialista aitzindaria izan zen. Bere jarduera sindikal eta politikoarengatik hainbat aldiz jazarria, kartzelaratua eta erbesteratua izan zen, eta bizitza osoan PSOE alderdi politikoaren zein UGT sindikatuaren hainbat kargu bete zituen.
Bizitza pertsonala
Bere familia jatorri frantziarrekoa zen, Orbea fabrikara lanera etorritakoa. Pedro ogibidez limaria izan zen. Eulogio Urrejola sozialista aitzindariaren koinatua izan zen (bere arreba Lorenza Chastangekin ezkondua zegoen).
Ibilbide politikoa
1897an Eibarko lehen talde sozialistaren sorreran parte hartu zuen (Agrupación Socialista de Eibar), 1901ean bertako lehendakaria izan zelarik.
1900 urtean Eibarko langileen ordezkaritzan Pariseko Erakusketa Unibertsala bisitatu zuen Aquilino Amuategi, J. Rufino Sande eta Pedro Gisasolarekin batera. 1909an Pariseko sozialista espainiarren taldea sortu zuen Antonio Fabra, Eduardo Garcia, Tomas Meabe eta Manuel Ciges-ekin batera. 1915-1916 artean Madrilen izan zen, hango talde sozialistan parte hartuz. 1917 inguruan Parisen zegoen, eta hango talde sozialistaren partaide izan zen Tomas Meaberekin; bertan Urrejola, Pepe Agarre, Angel Baza eta Indalecio Prietorekin kointziditu zuen, 1917ko greba iraultzailearen ondoriozko erbestealdian.
1936ko Gerra Zibilaren ostean Frantziara erbesteratu zen. Bertan, gerratik ihesi joandako errepublikazale espainiarren batzordean (JARE) lanean aritu zen, Urrejola eta Toribio Etxebarriarekin batera, nazien okupazioarekin batera batzordea indargabetu arte. 1945ko abuztuaren 30ean sortutako Komite Sozialistaren (PSOE) partaidea izan zen. Bere azken urteak Parisen egin zituen, emaztearekin batera, 1946ko urtarrilaren 30ean hil zen arte.
Erreferentziak
- ↑ Calvó, Juan L. (2008). LOS REVÓLVERES LEFAUCHEUX, DE OTRAS FIRMAS EIBARRESAS. http://www.catalogacionarmas.com/.
- ↑ «limari | Eibarko euskara» www.eibarko-euskara.eus .
- ↑ (Gaztelaniaz) «Chastang Treviño, Pedro» Fundación Pablo Iglesias .
- ↑ (Gaztelaniaz) Cervantes, Biblioteca Virtual Miguel de. (1958). Adelante : Órgano del Partido Socialista Obrero [Español (México, D. F.). Año XIV, núm. 263, septiembre de 1958. ] .
- ↑ La Lucha de Clases astekaria, 1900ko abuztuaren 18a.
- ↑ «PSOE París: Mas de 100 años de historia - PSOE» web.psoe.es .
- ↑ «https://twitter.com/f_indaprieto/status/961531625875103744» Twitter .
- ↑ Azcárate, Pedro Berriochoa. (2019). «Medio siglo sin Toribio Echevarria (1887-1968)» Huarte de San Juan. Geografía e historia (26): 153–185. ISSN 1134-8259. .
- ↑ (Gaztelaniaz) Cervantes, Biblioteca Virtual Miguel de. (1946). U.G.T. : Boletín de la Unión General de Trabajadores de España en Francia. Núm. 17, marzo de 1946. .