Mattin Lerissa

French singer
The basics

Quick Facts

IntroFrench singer
PlacesFrance
isSinger
Work fieldMusic
Gender
Male
Birth1999, Béhorléguy, France
Age25 years
The details

Biography

Mattin Lerissa, (Behorlegi, Nafarroa Beherea, 1999) euskal abeslaria da, kantautorea, ohiko kantugintzan eta folk musikaren arloan.

Bizitza

Mattin Lerissa ttipidanik ari da kantuz. Donibane Garaziko Zitadela kolegioan sartu zelarik, koralean hasi zen kantuz Denise Olhagaray musika irakaslearekin. 2012ko ikasturtean, Benito Lertxundiren kantuak landu zituztenean, 12 urte zituen Mattinek, eta bakarlari aritu zen.

Ordukotz orkestra profesional batekin kantatzeko zailtasunik ez zeukan. Gipuzkoako Et Incarnatus orkestrarekin eramandako lana izan zen.

Ondoren, aukera guztiak hartu zituen kantuan aritzeko. Urteroko Jazz'in College musikaldian parte hartu zuen, eta haur kantu txapelketetara ere joan zen. Hala nola, 2013an Nafarroa Behereko haur kantu txapelketan lehen saria lortu zuen Aguxtin Alkhatek idatzi zion «Argia ilunean» abestiarekin. 2015ean ere parte harturik, lehen saria atxiki zuen, Eñaut Etxamendi​ren «Bidez bide» abestiarekin.

Kolegioan kantatzen hasi zenean, beretako baizik ez zela ziurtatzen zuen, baina denbora aitzinatu arau, kantaldiak eskainiz joan zen gero bidez-bide ibiliz. Euskal Herri​ko beste artista handiekin aritua da dagoeneko. Hala nola, Kalakan taldearekin, Anje Duhalderekin...

16 urterekin Bidez bide bere lehen diskoa grabatu zuen kantariak, bertan ohizko kantuak grabatu zituen, bai eta sorkuntza bat ere, Aguxtin Alkhatek sortu zion «Argia ilunean».

Bi urte geroago Gazte naiz gazte bigarren diskoa argitaratu zuen, sorkuntzez osatua. Lan horretan, bide lagun ukan ditu hitzak sortzen Daniel Landart, Manex Pagola eta Pantzo Hirigarai.

Diskografia

  1. Bidez bide (2016)
  2. Gazte naiz gazte (2018)

Ikus, gainera

  • Ipar Euskal Herriko abeslarien zerrenda

Kanpo loturak

The contents of this page are sourced from Wikipedia article on 01 Jan 2020. The contents are available under the CC BY-SA 4.0 license.