Marimi Ugalde

Teacher and mayot of Irura in Gipuzkoa for 16 years
The basics

Quick Facts

IntroTeacher and mayot of Irura in Gipuzkoa for 16 years
PlacesSpain
isTeacher Mayor
Work fieldAcademia Politics
Gender
Female
Birth1940, Elduain, Tolosaldea, Gipuzkoa, Spain
Age85 years
ResidenceIrura, Tolosaldea, Gipuzkoa, Spain
The details

Biography

Marimi Ugalde Zabala (Elduain, Gipuzkoa, 1940) irakaslea eta politikaria izan da. Irurako alkatea izan zen 1995etik 2011ra arte.

Irakaslea

Irakasletza Donostiako irakasle-eskolan ikasi eta 19 urterekin hasi zen eskola nazionaletan maistra. Gaztelania hutsean ikasi nuen irakasletza, eta praktikak egin zituen Adunan, Tolosan eta Hernialden. Euskara oso zapaldua zegoen orduan eta eskola nazionaletan erdaraz aritu, mutilak eta neskak bereizita ikasten zutela. Praktikak bukatuta, Irurako parrokiako eskolan hasi zen eskolak ematen gero, 6 urte bitarteko umeei. Baina 1963an Andoaindik hots egin zioten ikastolaren sorreran parte hartzeko. Karmele Esnal andereñoarengana joan ziren prestakuntza jasotzera. Geroago Andoaindik Tolosako udal ikastolara joan zen irakastera. Oso gertutik ezagutu zuen ikastolen sorreraren mugimendua.

1973tik 1985era Katalunian bizi izan zen familiarekin, hasieran Cambrils-en, eta gero, Bartzelonan. Irurara bueltan Inguruko herriak pasatu zituen ordezkapenak egiten. Iruran bertan, Villabonan, Andoainen, Ibarran eta Tolosan. Oso aberasgarria izan zen berarentzat, ikastola guztietako lan egiteko moduak bertatik bertara ezagutu zituen.

Familiatik zetorkion irakaskuntzarako bokazioa. Amonak 48 urte eman zituen maistra Elduko eskolan. Berarekin ikasi zuen Miramik 5-6 urterekin Irurara bizitzera joan zen arte. Amonaren eskolara joaten zen hark eskolak ematen zituen bitartean. Hiru urterako ba omen nekien irakurtzen. Nafarroan ere izeba bat zuen irakasle, ahizpak ere irakasle izan zituen, eta gero iloba batzuek ere jarraitu diote familiako tradizioari. Dantza irakaslea ere izan da Mirami, 20 urte baino gehiago aritu izan da herriandantza-eskolak ematen.

Alkatea

1991n zinegotzi sartu Iruran, kultura batzordean, eta 2011ra arte aritu zen udalean, azken hamasei urteetan, alkate. Alkate hasi zenean, irakaskuntza alde batera utzi behar izan zuen. Lehen bi legealdiak bete ondoren, esker abertzalearen ilegalizazioaren garaiak harrapatu zuen. 2003an, ugalde zihoan zerrenda baliogabetu egin zuten, baina aurkeztu ziren zerrendetako hautetsiek kargua hartu ez zutenez Ugaldek jarraitu zuen jarduneko alkate. 2007an, berriz, ez zuen zerrendarik aurkeztu, eta boto zuriaren aldeko kanpaina egin zuten herritarrek. Gehiengo oso batek babestu zuen aukera hura, eta, horri eskerrak, alkatetzan jarraitu ahal izan zuen beste lau urtez. 2011n, aukera guztiak legeztatuta, belaunaldi berriei eman zien lekukoa. Herriko lehen emakume alkatea izan da eta oso emakume estimatua da herrian, herriaren alde egin duenarengatik.

Erreferentziak

Kanpo estekak

The contents of this page are sourced from Wikipedia article on 20 Nov 2023. The contents are available under the CC BY-SA 4.0 license.